Aktoreak
2025/03/23 - 19:20
Astelehen honetan hasiko dira Gerard Depardieu aktorea epaitzen sexu eraso delituengatik
Inork ez daki, baina, aktorea epaiketara joango den, eta bi biktimen lekukotzei aurre egingo dien, ala urrian gertatu zen bezala epaiketa atzeratu beharko duten. 'Les volets verts' pelikularen filmaketan Depardieurekin lan egin zuten bi emakume dira salatzaileak.
2025/02/28 - 11:04
Santa Feko detektibe batek "susmagarritzat" jo du Gene Hackmanen eta emaztearen heriotza
Hackman (95 urte) eta Arakawa (63 urte) hilda aurkitu zituzten, bien txakurretako batekin batera, Santa Fen (Mexiko Berria) zuten etxean, eta oraindik ez dute zehaztu zergatik hil zen.
2025/02/27 - 12:20
Gene Hackman aktorea eta Betsy Arakawa emaztea hilda aurkitu dituzte Mexiko Berriko etxean
95 urteko Hackman aktore estatubatuarra izan zen, eta bi Oscar sari irabazi zituen, besteak beste, "The French Connection" eta "Unforgiven" pelikuletan egindako lanagatik.
2025/02/04 - 13:49
Urko Olazabal, aktore lanaren argi-itzalak
Urko Olazabal bilbotarra Aktore Nagusi Onenaren saria irabazteko hautagaia da, "Soy Nevenka" filmean egindako lanagatik. 2022an, Goya eta Feroz sariak eskuratu zituen bigarren mailako aktore gisa, "Maixabel" filmagatik.
2025/01/28 - 15:20
''Gaua'', Paul Urkijoren film berriaren lehen irudiak
Arabar zuzendaria bere hirugarren film luzea errodatzen hasi da, euskaraz. Zazpi astez izango dira lan horretan, Euskal Herriko hainbat tokitan, eta gaurkoan Elorrion izan dira. XVII. mendean girotuta dago pelikula eta euskal mitologia izango du ardatz.
2025/01/06 - 10:59
'Emilia Perez' izan da garaile nagusia Urrezko Globoetan
Bart Urrezko Globoak banatzeko gala egin da, Oscar Sarien atarikoa. Jacques Audiarden Emilia Pérez filma izan da irabazle nagusia, 4 sari eskuratu baititu; The Brutalist pelikulak, berriz, 3 irabazi ditu.
2024/12/09 - 21:03
'Emilia Perez' filmak Urrezko Globoetarako izendapen gehien ditu, Oscar sarien atarian
Zehazki, 10 izendapen jaso ditu, ondoren zerrendan agertzen dira 'The Brutalist', 7rekin, eta 'Conclave' drama eklesiastikoa. Bestalde, Carmen Berzatto sukaldariaren istorioa, 'The Bear' telesaila, telebistako izendapenen buruan dago.
2024/12/03 - 06:00
Euskarara iristeko eta euskaraz jabetzeko bideak
Euskararen lurraldera iristen diren herritar etorri-berriei harrera linguistikoa ondo egitea ezinbestekoa da, hizkuntza biziberritzeko. Gaiaren garrantzia azpimarratu dute Laura Penagos aktore kolonbiarrak eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusiak.
2024/10/20 - 19:25
Mireia Gabilondok antzezlan berria estreinatu du Madrilen
'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' izeneko obra berak idatzi eta zuzendu du, eta endredo eta gezurrei buruzko komedia tragiko gisa definitzen du. Oholtzan, hiru aktore: Telmo Irureta, Aitziber Garmendia (edo Candela Solé) eta Karmele Aranburu.
2024/09/28 - 18:58
'Marco', Moriartitarren azken lana, Belodromoan
Zinemaldiak egunero eskaintzen dizkigu berritasunak, eta gaurkoan azpimarratzekoa da Jon Garaño eta Aitor Arregiren azken filmaren aurkezpena. Arratsaldean ikusi ahal izango da Marco Donostiako Belodromoan, baina goizean protagonistekin egoteko aukera izan du ETBk.
2024/09/27 - 18:50
Maggie Smith aktore britainiarra hil da, 89 urterekin
1952an hasi eta sei hamarkadatik gorako ibilbide luzean, era guztietako roletan egin zuen lan, trebetasun miresgarriaz, eta komediarako duen graziagatik izan zen bereziki ezaguna.
2024/09/21 - 17:06
Cate Blanchett maitasunez hartu dute Donostiara heltzean
Jendetza bildu da aktore australiarrari harrera egiteko. Donostia Saria emango dio Zinemaldiak.
2024/08/31 - 19:27
Txalo zaparrada jaso dute 'Marco' filmak eta Eduard Fernandez aktoreak Veneziako estreinaldian
Erabat arrakastatsua izan zen atzo iluntzean Veneziako Zinemaldian, Marco filmaren lehen proiekzioa. Txaloak eta kritika onak izan dira nagusi. Adituen artean bereziki goraipatu dute Eduard Fernandez protagonistaren lana. Lasaitua hartu dute Aitor Arregik eta Jon Garañok lehen erreakzioak ikusita.
2024/08/23 - 14:28
Gerard Depardieu epaitzeko eskatu du Parisko Fiskaltzak Charlotte Arnould aktorearen aurkako sexu erasoengatik
Biktimak bi sexu-eraso egin zizkiola salatu zuen 2018an, baina salaketa artxibatu egin zuen epaileak. Aktorearen etxeko segurtasun kamerek sexu erasoak grabatu zituztela jakin ondotik, bigarren salaketa aurkeztu zuen 2020an.
2024/08/21 - 11:54
Johnny Deppek bere bigarren film luzea aurkeztuko du Zinemaldian
'Modi- Three Days on the Wing of Madness' filmak lehiaketatik kanpo hartuko du parte Donostiako jaialdiko Sail Ofizialean.
2024/07/13 - 14:54
AEBko Justiziak bertan behera utzi du Alec Baldwinen aurkako auzia
"Rust" filmeko argazki-zuzendariaren heriotzagatik nahigabeko homizidio kargua egotzita egiten ari ziren epaiketa baliogabetu egin du epaileak, eta aske utzi du aktorea, Fiskaltzak defentsari froga batzuk ezkutatu zizkiola jakin ondoren.
2024/06/28 - 17:12
Txema Blasco gasteiztar aktorea zendu da
Blascok Julio Medem, Juanma Bajo Ulloa, Enrique Urbizu, Pedro Olea, Daniel Calparsoro eta Montxo Armendariz aktoreekin lan egin zuen. 2020an, Urrezko Zeledon saria eman zioten jaioterrian.
2024/06/26 - 21:34
Borja Cobeaga 'Los aitas' pelikula filmatzen ari da Portugaleteko ikastetxe batean
Borja Cobeaga zuzendari donostiarra 'Los aitas' lan berria filmatzen ari da Portugaleteko ikastetxe batean. Film luze berri honetarako, Cobeagak Juan Diego Botto, Ramon Barea eta Quim Gutierrez aukeratu ditu aktore protagonista gisa.
2024/06/20 - 23:10
Donald Sutherland aktore kanadarra zendu da 88 urte zituela
Sutherlandek 'Animal House' eta 'The Hunger Games' filmetan parte hartu du.
2024/06/19 - 23:16
Kike Diaz de Rada aktore donostiarra hil da, 65 urte zituela
EITBko zenbait saiotan aritu zen lanean, hala nola 'Jaun ta jabe', 'Ertzainak' edo 'Mi querido Klikosky' telesaila ospetsuetan. Horrez gain, 15 filmetan ere egin zuen lan, tartean, '27 ordu', 'Yoyes', 'Visionarios' edo 'Sabin' lanetan.