Alarma-egoera
2021/04/25 - 15:07
Egibar: “Euskadiren ahalmena ezin da presidente baten kapritxoen menpe egon”
Joseba Egibarrek, EAJren legebiltzarkidea eta GBBeko presidentea, galdetu du Espainiako Gobernua alarma egoera luzatzeko “erregutzeko” zain ote dagoen.
2021/04/24 - 15:16
Ertzaintzak bost atxilotuei emandako tratu "iraingarria" salatu du SOS Ostalaritzak
Elkartearen hitzetan, atxilotutako emakume bat prakarik gabe egotera behartu zuten ertzain-etxean, eta fitxa poliziala "kulerotan" bete behar izan zuen.
2021/04/23 - 18:11
Alarma-egoera luzatzeko eskatuz, gutuna bidali dio Urkulluk Sanchezi
Lehendakariak berretsi egin du legedi arruntarekin ezinezkoa izango litzatekeela mugikortasuna edo pertsonen arteko bilerak murriztea.
2021/04/23 - 16:21
SOS Ostalaritzako bost kide atxilotu dituzte Donostian, protesta batean
Plataformako hainbat kide foru jauregiko atera kateatu dira, eta Ertzaintzak atxilotu ditu. Tentsio uneak izan dira, eta agenteek kargak egin dituzte manifestariak sakabanatzeko.
2021/04/23 - 15:10
Egungo egoeran "ohiko" sanferminak egitea ezinezkoa dela onartu du Iruñeko alkateak
Enrique Mayak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, egungo kutsatu kopuruekin "ezinezkoa da ekitaldi masiboak egitea".
2021/04/23 - 14:59
Ordiziari gorrian jarri zaio berriz semaforoa
Bizkaian, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Galdakao eta Sopela horitik laranjara igaro dira. Abadiño izan da datuak hobetzen bakarra, eta hirugarren mailan dago orain.
2021/04/23 - 12:33
Barkos: "Alarma egoera bertan behera uzteko erabakia ez dirudi finkoa denik"
Uxue Barkosek adierazi duenez, maiatzaren 5ean, Madrilgo hauteskundeen ostean, ikusiko dugu Pedro Sanchezek alarma egoeraren inguruko zein proposamen eramaten duen Kongresura.
2021/04/22 - 00:47
Barrakeroek egokitutako esparruak sortzea eskatu dute, lan egin ahal izateko
Aurtengo udan egoerari buelta eman ahal izateko, barrakeroek, barrakak ipintzeko aukera ematea eskatzen dute, beti ere baldintzak betez eta gune egokituetan.
2021/04/21 - 19:18
Neurri murriztaileei, oraingoz, bere horretan eutsiko die Jaurlaritzak
Behintzat, datuen bilakaera aztertu eta LABI teknikoa entzun bitartean. Horren arabera, Urkulluk erabakiko du LABIren aholku batzordea ostiralean edo datorren astean deitu.
2021/04/21 - 16:28
Pandemiari aurre egiteko legea hankamotz geratzen da, adituen ustez
Legeak ordenatu egin ditu orain arteko dekretu guztiak, eta neurriak eta isunak jasotzen ditu. Alde horretatik adituek ondo ikusten dute, baina hankamotz geratzen dela uste dute.
2021/04/21 - 15:03
Bergara, Irun eta Usurbil ere eremu gorrian sartu dira; Santurtzi, laranjan
Gipuzkoan, 5.000 biztanletik gorako udalerriei erreparatuta, Elgoibarrek soilik eusten dio eremu gorritik kanpo. Bizkaian, Durango, Mungia eta Zalla gune laranjara igaro dira.
2021/04/21 - 13:27
Dariasek alarma egoeraren amaiera berretsi du: ''Ezin du betiko izan''
Dariasek berretsi du erkidegoei alarma-egoerarik gabe aurre egiteko aukera ematen dieten tresnak daudela, eta azpimarratu du eszenatokia desberdina izango dela maiatzaren 9tik aurrera.
2021/04/19 - 14:53
Bizkaiak gorrira egin du jauzi, Erandio, Leioa eta Trapagaran udalerriekin batera
Horrenbestez, hiru lurraldeak daude gunerik latzenean. Barakaldo, Derio eta Markina-Xemein udalerri laranja dira, datuak okerrera egin ostean.
2021/04/18 - 20:31
Kalean edaten ari zen gazte bat atxilotu dute Legazpin, ertzain bati eraso ondoren
Atxiloketaren unean, gaztearen lagunek ertzainen aurka objektuak jaurti dituzte, ibilgailuetako baten kristala hautsiz.
2021/04/16 - 15:35
Neurriak alarma egoerarik gabeko agertoki batera egokituko ditu Jaurlaritzak
"Bizi dugun ziurgabetasunaren aurrean, alternatiba ezin da ezereza izan", esan du lehendakariak. Iriartek EAEren "dependentzia sakona" nabarmendu du, eta "tresna burujabeak" eskatu ditu.
2021/04/16 - 14:58
Donostia sartuta, EAEko hiru hiriburuak daude gorrian
Horrez gain, Laudion (Araba), Berangon (Bizkaia) eta Azpeitian eta Deban (Gipuzkoa) okerrera egin dute datuek, eta eremu astinduenean daude. Bizkaia bera ere gune gorriaren atarian dago.
2021/04/16 - 13:59
Zupiria: "Ezin diogu sinestarazi jendeari maiatzaren 9an egoera aldatuko denik"
Udazkenerako Euskadiko biztanleriaren "% 70 edo 60k" txertoa jasotzea "albiste oso pozgarria" izango litzatekeela ziurtatu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ETB1en.
2021/04/16 - 10:33
Chivite: "Alarma egoera luzatzea eskatzen badugu, eskaera entzungo du Sanchezek"
Maria Chivite Nafarroako presidenteak ziurtzat jo du alarma egoera maiatzaren 9tik harago luzatuko dela baldin eta erkidego gehienek eskatzen badute.
2021/04/15 - 17:26
Urkulluk baztertu egin du oraingoz murrizketak zorroztea
Teknikoek egungo neurriei eustea aholkatu dute, eta, beraz, LABI politikoa ez da hurrengo egunetan bilduko.
2021/04/15 - 15:45
EH Bilduk EAEko alarma egoeraren amaierari buruzko txosten juridikoa eskatu du
Koalizioaren ustez, alarma egoera neurri "zentralizatzailea" izan arren, biztanleria babesteko "beharrezkoa" da.