Ordiziari gorrian jarri zaio berriz semaforoa
Eremu laranjan sartu-irtena egin ostean, Ordizia eremu gorrian sartu da gaur, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Horrenbestez, 47 dira gunerik astinduenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak.
Araban (437 kasu 100.000 biztanleko) ez da aldaketarik izan, eta gorrian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriok eta Laudiok ere.
Horrenbestez, ez dago udalerririk bigarren mailan, laranjan. Agurainek kolore horiari eutsi dio, ordea.
Bizkaia ere gune astinduenean dago (100.000 biztanleko 452 kasurekin), eta bertan jarraitzen dute Berangok, Bilbok, Erandiok, Ermuak, Getxok, Leioak, Ondarroak, Portugaletek, Santurtzik, Sestaok eta Trapagaranek.
Gune laranjan, honako hauek daude: Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Galdakao, Mungia, Muskiz, Sopela eta Zalla.
Kolore horiari eutsi dioten udalerriei dagokionez, honakoak dira: Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Durango, Elorrio, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Markina-Xemein, Lekeitio eta Ortuella.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoa da lurralderik astinduena (711kasu 100.000 biztanleko), eta udalerri gehienak (33) ditu gorrian: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia, eta Zumarraga.
Ez dago udalerririk eremu laranjan, Ordiziaren irteeraren ondotik.
Elgoibar da kolore horiari eusten dion bakarra Gipuzkoan.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak