Alarma-egoera
2021/09/01 - 20:41
Etxeko konfinamendua legez kanpokotzat jo ostean, 14.740 isun artxibatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Ertzaintzak eta Udaltzaingoek 22.957 salaketa jarri zituzten 2020ko martxoan ezarritako etxeratze-agindua urratzeagatik. Berehala ordaindu ziren isunen dirua ez dute itzuliko eta ebazpen irmoa duten zigorrak ez duten baliogabetuko.
2021/07/24 - 10:41
Gazteria, beti jomugan pandemia garaian
Festak, botilioiak eta agerraldiak dira albiste, baina erantzukizuna, konpromisoa eta esfortzua ere azaldu dute gazteek, nahiz eta horrek ondorio psikologikoak izan.
2021/07/20 - 13:55
Denis Itxaso: “Auzitegi batek neurriak baztertzeak ez du esan nahi horiei uko egin behar zaienik”
Pandemia geldiarazteko ezeri uko ez egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak lehendakariari. Estatus berriaren eztabaidaren inguruan ohartarazi duenez, “autogobernuaz hitz egiteko unea da ere”.
2021/07/16 - 16:42
Auzitegi Konstituzionalak dio ordena publikoa asaldatu zela eta salbuespen egoera deitu beharra zegoela
“Lehen konfinamenduan eskubideen murrizketa oso intentsitate altukoa izan zen eta hortaz alarma egoeraren lege babesa ez zen nahikoa izan”. Hori dio hedabideetara filtratu den Auzitegi Konstituzionalaren sententzia polemikoak.
2021/07/15 - 14:41
Lehendakaria, Konstituzionalaren ebazpenari buruz: ''Ulertezina egiten zait''
2020ko martxoko konfinamendua Konstituzioaren aurkakoa zela ebatzi du Konstituzionalak eta Iñigo Urkullu lehendakaria kritiko agertu da erabaki honekin.
2021/07/15 - 13:47
Erkoreka: ''Tramite bidean zeuden espediente guztiak geldiarazi ditugu''
Josu Erkoreka sailburuak jakitera eman duenez, lehen alarma egoeran 23.000 espediente tramitatu ziren, eta horietatik 5.000 inguru ordainduta daude.
2021/07/14 - 22:36
Juanjo Alvarez: 'Tramitean dauden isunak indargabetu egiten dira, baina ordaindutakoak ez dira itzuliko'
Estatuari ezingo zaio erreklamazio ekonomikorik eskatu. Baina garai hartan ezarritako isunak erreklamatu ahal izango dira, baina ez guztiak. Ordaindutakoek ez dute atzera bueltarik. Juanjo Alvarez zuzenbide katedradunaren ustez, Konstituzionalaren erabakia ulergaitza da.
2021/07/14 - 22:22
Jaurlaritzak hondartzak eta parkeak itxiko ditu 00:00etatik 06:00etara
Goizaldean parkeetan, plazetan eta bestelako eremu publikoetan ematen diren jende pilaketak saihestu nahi ditu neurri horren bidez LABI instituzionalak.
2021/07/14 - 20:21
Espainiako Gobernuak "errespetatzen du" Konstituzionalaren epaia, "baina ez dago ados", dio Llopek
Pilar Llop Justizia ministroaren esanetan, "konfinamenduak milaka bizitza salbatu zituen"; Osasun ministro Carolina Dariasek, halaber, aldeztu du 2020ko udaberriko konfinamendua "txertorik onena" izan zela, "garai hartan".
2021/07/14 - 18:15
Espainiako Gobernuak ezarritako etxeko konfinamendua baliogabetu du Konstituzionalak
Oso emaitza estuarekin bada ere (sei boto bosten kontra), Voxek aurkeztutako helegitea aintzat hartu dute epaileek (zati bat bederen). Zehazki, pertsonen eta ibilgailuen zirkulazio askea debekatzea konstituzioaren aurkakoa zela ebatzi dute.
2021/07/14 - 16:49
Covid-19ak gazteengan duen intzidentzia altua aztertuko du Lurralde arteko Batzordeak
Valentziak etxeratze agindua ezarri du 32 herritan, transmisio altua eteten saiatzeko. Kataluniak ere mahai gainean du aukera. Etxeratze agindu orokor bat ezartzeko, baina, alarma egoera behar da.
2021/07/09 - 15:14
Laranja jarri da semaforoa Gipuzkoan, eta Laudio eremu gorritik atera da
Bizkaian, Bermeo, Gernika-Lumo eta Durangoko egoerak okerrera egin du; izan ere, aurreneko bi udalerriak eremu berdetik horira pasa dira, eta azkena horitik laranjara. Era berean, Gipuzkoan, Urretxu eta Villabona horitik laranjara pasa dira.
2021/07/08 - 15:43
Gorri jarri da semaforoa Balmasedan, Laudion eta Tolosan
Gipuzkoan, Donostia, Irun eta Mutriku laranjan sartu dira, eta Legazpi eta Oñati eremu berdetik irten dira. Hortaz, ez dago udalerri gipuzkoarrik gune horretan.
2021/07/07 - 15:02
Lazkaon eta Tolosan egoerak okerrera egin eta eremu laranjara igaro dira
Era berean, Azkoitiak eta Mutrikuk ezin izan diote eremu berdeari eutsi, eta hori jarri da semaforoa bi udalerri horietan.
2021/07/06 - 14:53
Soilik Gipuzkoako lau udalerrik eutsi diote eremu berdeari
Azkoitia, Legazpi, Mutriku eta Oñati dira. Gainera azken orduetan egoerak okerrera egin du Balmasedan, eta horitik laranjara igaro da.
2021/07/05 - 14:55
Astigarraga eta Urnieta ere zerrenda gorrira batu dira
Gainera, Arrasate, Beasain, Bergara eta Orio (Gipuzkoan) eta Lekeitio (Bizkaian) eremu berdetik horira igaro dira.
2021/07/05 - 13:13
Daniel Lopez Acuña: "Mugikortasuna mugatzeaz hausnartu beharko litzateke"
Gazteen artean kutsatzeek izan duten gorakada ikusita Daniel Lopez Acuña epidemiologoa "gaueko aisialdia ixtearen" aldekoa da, gainera, aldaera gehiago etor daitezkeela adierazi du.
2021/07/02 - 20:13
Udazkenerako olatu berri bat iritsi daitekeela ohartarazi du Munduko Osasun Erakundeak
Arduraz jokatzeko deia egin du Munduko Osasun Erakundeak. Kezkatuta dago, eta adibidetzat jarri du Eurokopak ekarri dituen jende pilaketak. Neurriak arintzeak ez baitu esan nahi pandemia amaitu denik.
2021/07/02 - 15:02
Urnieta eremu laranjan sartu da
Gainera, Gueñes, Balmaseda, Andoain, Aretxabaleta eta Oiartzun gune horira sartu dira azken orduetan
2021/07/01 - 14:57
Hernanik eta Zumaiak eremu gorrian jarraitzen dute
Gainera, Elgoibar eta Errenteria eremu berdetik horira igaro dira.