Espainiako Gobernuak "errespetatzen du" Konstituzionalaren epaia, "baina ez dago ados", dio Llopek
Pilar Llop Espainiako Justizia ministroak asteazken honetan adierazi duenez, Espainiako Gobernuak "errespetatzen du" Auzitegi Konstituzionalaren epaia, baina ez dago horrekin ados; hain zuzen ere, Konstituzionalak konstituzioaren aurkakoak jo ditu pertsonen eta ibilgailuen mugikortasuna mugatzeko koronabirusaren pandemiako lehen alarma-egoeraren dekretuak ezarritako murriztapenak. Horrez gain, Llopek ziurtatu du konfinamenduak milaka eta milaka bizitza salbatu zituela; agerraldi batean, aurreratu du espainiar Gobernuak "sakonean" aztertuko duela epaia; pertsonen zirkulazio librea salbuespen-egoeratan soilik galarazi daitekeela azpimarratu du epaimahaiak.
Gainera, Justizia ministroak nabarmendu du berme-auzitegian zatiketa izan dela; Llopen arabera, bere Gobernuak epaiaren alde egin duten sei epaileen irizpidea errespetatzen du, baina argi utzi nahi izan du Espainiako Gobernuak konstituzio-parametroak kontuan izan zituela, Auzitegi Konstituzionaleko beste bost epailek aldeztu dutenez.
Llopek gogora ekarri du Auzitegi Gorenak eta Auzitegi Konstituzionalak berak, aurreko epai batzuetan, abala eman ziotela alarma-egoerari.
Justizia ministroak, halaber, azpimarratu du "espainiar demokraziak" legean jasota dagoelako baliatu zuela alarma-egoera; esan duenez, gauza bera egin zuten Europako beste hainbat herrialdek, Munduko Osasun Erakundeak egoera pandemiatzat jo zuenean, "gaixotasunaren hedapena eta larritasuna oso kezkagarriak zirela".
"Une hartan, Gobernuaren betebeharra premiazko neurri egokiak segituan hartzea zen; izan ere, ezagutzen ez genuen birus bat hedatzen ari zen, eta milioika herritarren bizitza babestu behar zen", berretsi du.
Darias: "Txertorik onena izan zen"
Carolina Darias Osasun ministroak ere egin du lehen alarma-egoerako etxeko konfinamenduaren alde; izan ere, garai hartako "txertorik onena" izan zen, artean txertaketa-gutunik ez zegoenean.
Prentsaurrekoan, Dariasek ziurtatu du pandemiaren hasieran konfinamendua izan zela arma bakarra, koronabirusari aurre egiteko.
"Pandemia madarikatu honetan sartu ginenean, 2020ko hasieran, arma bakarra genuen, txerto bakarra: konfinamendua. Une hartan, txertorik onena izan zen. Gaur egun, urtebete eta erdi joan denean, egoera erabat bestelakoa da", txertaketari esker, nabarmendu du Osasun ministroak.
Erreakzio gehiago
Testuinguru honetan, alderdi batzuek ere eman dute Konstituzionalaren erabakiaren gaineko euren iritzia; Espainiako Gobernuan PSOErekin batera dabilen Unidas Podemosen, Pablo Echenique Kongresuko bozeramaileak nabarmendu du egun berean, hau da, asteazken honetan, Auzitegiak "milaka bizitza salbatu zituen" alarma-egoeraren aurka egin duela eta Garcia Lorcaren hobia aurkitzea galarazi duela: "Auzitegi 'Voxtituzionala' izaten has daitezke, eta hauteskundeetara aurkez litezke", gehitu du.
PPko lider Pablo Casadok eskatu dio Pedro Sanchezen Gobernuari Pandemia Legea onartzeko; Casadoren ustez, epaiak erakusten du PPk arrazoia zuela, eta alderdi horren jokabidea "arduratsua" izan zela. Hori bai, argi utzi du ez duela ospatu Konstituzionalaren erabakia.
Santiago Abascal Voxeko liderraren iritziz, bestalde, alarma-egoeraren barnean herritarrei ezarritako isun guztiak bertan behera utzi beharko lituzkete.
Llopek agerraldia egin aurretik ere, Espainiako Gobernuak esana zuen alarma-egoera "legezkoa eta bizitzak salbatzeko nahitaezkoa" izan zela. Horrez gain, dekretua Espainiako Konstituzioa eta Alarma Egoeraren lege organikoa betez onartu zela ziurtatu du. Amaitzeko, gogorarazi du alarma-egoeraren kontrako helegitea Voxek jarri zuela; Espainiako Gobernuak gogora ekarri du eskuin muturreko alderdiak lehen alarma-egoera ezartzearen alde bozkatu zuela, Kongresuan egindako bozketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.