Albiste faltsuak
2020/03/21 - 14:03
Osasun-langileek ez dituzte etxeak ikuskatzen koronabirus infekzioak dauden jakiteko
Espainiako Osasun Ministerioak eta Polizia Nazionalak argitu dutenez, lapurrak etxebizitzetara osasun-langile moduan sartzen saiatzen dira bizilagunei iruzur egiteko.
2020/03/21 - 01:23
GEOS siglen kointzidentziak eta koronabiruserako dituzten protokoloak
Boliviako boluntarioen talde batek WhatsApp bidez zabaldutako gomendioek zalantza sortu dute, elkartearen siglak Espainiako Poliziaren Operazio Berezietako Taldearenaren berdinak direlako.
2020/03/20 - 23:28
Ez da egia Bizkaiko ikastetxeak irailera arte itxiko dituztela
'El País' egunkariak argitaratutako albiste baten itxura hartuta WhatsAppetik zabaldu den irudi baten arabera, Bizkaiko ikastetxeek irailera arte ez dituzte eskolak berriro hasiko, baina ez da hala.
2020/03/20 - 19:41
Ez da egia animaliak kaltetzen dituzten pozoiekin fumigatzen ari direla parkeak
Bai Gasteizko Udalak, bai hiri-garbiketan jarduten duten sektoreko adituek gezurtatu egin dute koronabirusaren aurkako pozoi berezia darabiltela parkeak fumigatzeko.
2020/03/20 - 11:14
Koronabirusaren pandemian eskuragarria eta egiazkoa den informazioa funtsezkoa da
Erakundeek kazetarien askatasuna babestea eskatu dute, eta COVID-19ko pazienteen datuen pribatutasuna ere.
2020/03/19 - 11:48
Ez da egia Ertzaintza bi pertsona doazen ibilgailuei isunak jartzen ari dela
Whatsapp bidez zabaldu den mezu baten arabera, Ertzaintza "300 eta 1.000" arteko isunak jartzen ari zaie bi pertsona doazen ibilgailuei.
2020/03/19 - 02:14
Ez da hirigunerik helikopteroz fumigatuko, koronabirusari aurre egiteko asmoz
COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren aurkako neurriak zorrotzak izaten ari diren arren, hiriak airetik fumigatzea ez da neurri horietako bat.
2020/03/18 - 22:19
Gurutzetako ospitaleak azaldu du kalitate-estandarrak betez artatzen dituela gaixoak
Era horretan, gezurtatu egin du asteazken honetan sare sozialetan zabaldu den audio bat, koronabirusaren krisiaren eraginagatik osasun-zentroan dagoen egoera larritzat jotzen duena.
2020/03/18 - 21:13
Faltsuak dira Unicefen izenean zabaldu diren koronabirusaren aurkako aholkuak
Beraz, ez dira zuzenak Unicefen logoa baliatuta zabaldutako zenbait baieztapen, besteak beste, izozkia eta beste elikagai hotz batzuk ez jatea gaixotasuna ekiditeko mesedegarriak direla diotenak.
2020/03/18 - 19:55
Funtsezko datuak nahasten eta baztertzen dituen ustezko familia-medikuaren audioa
Natalia Prego Cancelo familiako mediku gisa identifikatu den emakume baten audio bat biral bihurtu da egun hauetan. Bere argudio nahasietan, datuak nahasten ditu, eta ospitaleko kolapsoa ahazten du.
2020/03/18 - 01:11
Ez da egia Osakidetzak koronabirusari buruzko galdetegi espezifiko bat duenik
Informazio oker baten arabera, Euskal Osasun Zerbitzuaren mugikorretarako aplikazioan koronabirusaren sintomei buruzko berariazko galdetegi bat dago norberak bere burua azter dezan.
2020/03/18 - 00:47
Koronabirusa ez da etxean sartzen zapatetako zolan
Osasun Ministerioak irizpidea aldatu ostean, eduki honen informazio eguneratua atari honetako beste albiste honetan aurki daiteke: 'Koronabirusa: zer egin behar dut nire oinetakoekin etxera iristean?'
2020/03/17 - 23:31
Ur epelarekin gargarak egiteak ez du koronabirusa hartzea eragozten
Irakuzketak eta ur epelarekin gargarak egiteak koronabirusa hartzea eragozten duela zabaldu da sare sozialen eta WhatsApparen bidez, baina faltsua da, eta ez du birusa hiltzen.
2020/03/17 - 21:28
Armadak ez ditu itxi Euskadi, Madril eta Errioxako erkidegoetako mugak
Martxoaren 13an atera eta hiru erkidego hauetako mugak itxi zituztela esaten zuen albistea ezeztatu du Espainiako Gobernuak.
2020/03/17 - 20:48
Automobil-aseguruek indarrean jarraitzen dute alarma-egoeran ere
UNESPAk ukatu egin du indarrean dagoen alarma-egoerarekin autoko aseguruen estaldurak bere balioa galtzen duela dioen informazioa.
2020/03/17 - 20:15
Koronabirusa ez da etxean sartzen zapatetako zolan
Osasun Ministerioak irizpidea aldatu ostean, eduki honen informazio eguneratua atari honetako beste albiste honetan aurki daiteke: 'Koronabirusa: Zer egin behar dut nire oinetakoekin etxera iristean?'
2020/03/17 - 15:23
Koronabirusaren inguruko albisteak eta buloak argitzeko zerbitzua jarri du abian EiTBk
EiTB-Koronabuloak web orrian, erabiltzaileek bidalitako irudi, audio eta albisteak baieztatu edo ezeztatzen ahaleginduko dira.
2020/03/17 - 00:01
Basurtuko ospitaleak ukatu egin du koronabirusaren aurkako txertoa emango duela
Bilboko osasun-zentroak gezurtatu egin du sare sozialetan zabaldutako informazioa.
2020/02/26 - 15:13
Koronabirusaren inguruan era guztietako zurrumurruak zabaldu dira
Covid 19aren gaineko albiste faltsuen zerrenda bat egin du Munduko Osasun Erakundeak, sare sozialetan agertu diren albiste oker horiek zuzentzeko.
2020/02/18 - 09:23
Ez sinetsi entzuten dituzun zurrumurru guztiak
Ez sinetsi entzuten dituzun zurrumurru guztiak; jende askok esaten baditu ere, zurrumurru asko ez dira egia.