Automobil-aseguruek indarrean jarraitzen dute alarma-egoeran ere
Joan zen larunbatean koronabirusaren hedapena eteteko asmoz indarrean jarri zen alarma-egoerarekin batera hainbat izan dira sare sozialetan zabaldu diren informazioak, batzuk egiazkoak eta beste batzuk, ordea, okerrak. Azken horien adierazle da, besteak beste, aipatu alarma-egoerarekin auto-istripuren bat gertatuz gero automobil-aseguruen estaldurak balioa galtzen zutela dioen mezua.
Honela zioen hedatutako mezuak (jatorrizkoa, gaztelaniaz):
"Recordad que en Estado de Alarma las aseguradoras no se hacen responsables de asistir y cubrir los accidentes de tráfico amparados por la póliza, salvo que se demuestre que el motivo del desplazamiento estaba autorizado según RD 463/2020. Ojo con esto!"
Horren aurrean, Aseguruaren Enpresa Elkarteak (UNESPA) ohar bat plazaratu zuen bere sare sozialetan mezu horretan adierazitakoa erabat ukatzeko. Bertan esandakoa "buloa" zela azaldu zuen elkarteak, eta lasaitasun mezua helarazi nahi izan zien asegurudun guztiei: "autoaren aseguruak alarma nazional egoeran ere babesten zaitu. Bai hirugarrenentzako aseguruak, bai arrisku orotakoak".
Beraz, nahiz eta joan zen larunbat gauean errege-dekretu bidez indarrean jarri zen alarma-egoerak automobilen ohiko zirkulazioa mugatzeko gaitasuna duen, bertan jasotako salbuespen jakinetarako izan ezik, aseguruek ez dute estaldurarik galtzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Bederatzi zauritu A-21 errepidean, Irunberrin, bost ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra ostiraleko 18:17an jazo da, eta istripuan zauritutako zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Zaurituek hainbat lesio dituzte, batez ere traumatismoak.
Barakaldon ostegunean tirokatu zuten gizona hil egin da
Osteguneko 20:30ean, Lasesarre futbol-zelaiaren inguruan, gizon batek ibilgailu baten barrutik hainbat aldiz egin zion tiro eskopeta batekin.
Epaileak artxibatu egin du Getxoko Irurak Bat jauregitxoaren kasua, hirigintza deliturik eta prebarikaziorik ez dagoelako
Magistratuak uste du higiezina eraistea (2024ko abuztuan egin zen) hirigintza-araudiaren babespean zegoela, eta ondorioztatu du ez dagoela ikertzen jarraitzeko oinarririk. Hamar pertsona ikertuta zeuden auzian, tartean EAJko hiru zinegotzi ohi. Testuinguru horretan, Getxoko PPk eta EH Bilduk helegiteak aurkeztuko dituztela iragarri dute.
Menako Haraneko sutea gertutik jarraitzen ari da Araba, Artziniegatik hurbil baitaiteke
Sute honek Burgos eta Arabaren arteko mugan dagoen baso-eremu bati eragin diezaioke. Une honetan, hogei bat baliabide ari dira lanean sua itzaltzeko, tartean aireko sei baliabide.
Ertzaintzak laguntza eskatu die beste polizia indar batzuei Azpeitiko hilketaren harira
Azken orduotan, inguruko hainbat establezimenduri zaintza-kameren grabazioak eskatu dizkiete, gertakariak izan ziren kaleko irudiak jasotzen dituztenak, ikerketaren baitan. Ikerketak aurrera jarraitzen du, hiltzailea lehenbailehen aurkitzeko asmoz.
Ikasturte berria ate joka, familiak azken erosketekin ari dira
Ikasturtea hasteko egun gutxi falta direnean, familiak azken erosketak egiten ari dira. Liburuak, arropa eta eskola-materiala tarteko, ikasle bakoitzeko batez beste 500 euro inguruko gastua dakar itzulera honek.
Euskadiko errepideetan izandako ezbeharren kopuruak % 18,5 egin du behera uda honetan
Ibilbide luzeko joan-etorriak 4,28 milioira iritsi dira; bitartean, nazioarteko trafikoa egonkor mantendu da, eta barnekoa ia % 2 hazi da.
Sei pertsona zauritu dira Bilbon, autobus baten eta tranbia baten arteko talkan
Istripua 14:00ak aldera jazo da, Plaza Biribilean. Autobusaren gidariak maniobra bat egin behar izan du biribilgunean, gurutzatu zaion taxi bat saihesteko, eta aurrez aurre jo du tranbia.
Albiste izango dira: hilketa Barakaldon, lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian eta abisu horia beroagatik
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.