Albiste faltsuak
2019/01/21 - 13:15
'Blue Monday'? Ez, gaur ez da urteko egunik tristeena
Zientzialariek goitik behera ezeztatu dute Cliff Arnall psikologoak 2005ean defendatutako tesia. Horren arabera, urtarrileko hirugarren astelehena 'Blue Monday' da.
2018/08/01 - 13:58
AEBko hauteskunde legislatiboei begira egindako kanpaina antzeman du Facebookek
Dozenaka kontu kendu ditu Facebook eta Instagram sare sozialetan, atzerriko herrialdeek hauteskunde estatubatuarretan esku hartzea ekiditea egotzita.
2018/06/18 - 14:32
Interneten eta sare sozialetan albiste faltsuak antzemateko gida
Oinarrizko jarraibide batzuk kontuan hartuta, erraz antzeman daiteke informazio faltsua, eta gu manipulatu edota alarma sortzen duen edukia geldiarazi.
2018/06/14 - 21:19
Interneteko erabiltzaileen hamarretik zazpi, albiste faltsuengatik kezkatuta
Horrez gain, % 84k uste dute komunikabideen eta kazetarien ardura dela gezurrezko berriak eta benetakoak ondo bereiztea.
2018/05/07 - 21:15
Facebookek albiste faltsuak kontrolatzeko zentro bat irekiko du
Gisa honetako bigarren zentroa izango da. Lehendabizikoa Alemanian ezarri zuten eta bigarrena Bartzelonan irekiko dute. 500 langile inguru izango ditu.
2018/04/12 - 12:38
Cambridge Analyticak Mark Zuckerbergen datu pertsonalak eskuratu zituen
Facebookeko presidenteak agerraldia egin du asteazken honetan AEBko Ordezkarien Ganberako Energia eta Merkataritza batzordean, datuen filtrazioagatik, bezperan senatarien galderei erantzun ondoren.
2018/04/11 - 09:10
Filtrazioagatik barkamena eskatu eta erantzulea bera dela aitortu du Zuckerbergek
Sare sozialaren sortzaileak onartu du filosofia aldaketa prozesu batean daudela, "datu filtrazio, albiste faltsu, gobernu atzerritarren esku-hartze eta gorroto mezuengatik".
2018/02/12 - 22:11
Interneten zabaldutako albiste faltsu asko osasunari lotuta daude
Erabiltzaileen % 60ak osasunari buruzko informazioa bilatzen du sarean, baina albiste horietako asko faltsuak direla ohartarazi dute adituek.
2018/02/12 - 21:52
Osasunari buruzko informazio faltsuei aurre egiteko webgune bat ireki dute
Interneteko erabiltzaileen %60k osasunari buruzko informazioa bilatzen dute. Osasuna baita, hain zuzen ere, arduratzen gaituen gai garrantzitsuetako bat. Baina dena ez da egia.
2018/01/23 - 00:42
Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra
Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da.
2018/01/16 - 11:27
Gezurtzat jo dute Bilboko ikastetxeetan bahiketa-saiakerak gertatu izana
Bilboko Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, ezin izan du baieztatu joan den astean Bilboko ikastetxe batean heldu bat adin txikiko bati hurbildu zitzaionik.
2018/01/11 - 21:20
'El Mundo Today' auzitara eramateko asmoa agertu du Bilboko epaile batek
Egunkari satirikoak asteartean agiri batean azaldu zuenez, mehatxuak jaso ditu informazio ironiko batengatik: ' Espainiako ardien % 90 sexua izateko hazten dituzte'.
2017/11/16 - 20:25
Kalitatezko albisteak identifikatzeko adierazleak, Google eta Facebooken
Zerbitzua Trust Project nazioarteko partzuergoak garatu du, eta argitaratutako edukiaren komunikabideko informazioa eskaintzen dio erabiltzaileari.
2017/11/07 - 17:54
'Kazetaritzaren arazoak kazetaritza gehiago eta hobearekin konpontzen dira'
Politika eta komunikazio alorreko adituek egiaren ostea fenomenoa aztertu dute Bilbon.
2017/09/22 - 20:27
Albiste faltsuak bereizten ikasteko tresna martxan jarri du Facebookek
Hamar aholkuko gida bat da, besteak beste, albisteen URLak aztertu, datak berrikusi eta beste albiste batzuekin egiaztatu.
2017/09/22 - 15:41
Profezia baten arabera Nibiru planetak Lurra suntsituko du bihar
Sare Sozialetan txio ugari daude gai horrekin. Baina zientzialariek zentzugabekeria dela diote eta ezinezkoa gainera. Teoria horren arabera Nibiruk Lurraren bi hereneko tamaina baitu.
2017/09/22 - 12:59
Lasai, mundua ez da irailaren 23an bukatuko
Niburu planetak Lurraren kontra talka egingo duela dioten "iragarpenak" faltsuak direla azpimarratu du NASAk: "Niburu ez da existitzen; beraz, ez da talkarik egongo".
2017/09/17 - 14:19
Bi pertsona larri zauritu dira Leitzan, auto-istripuan
Nafarroako Ospitalera eraman dituzte bi zaurituak. Foruzaingoak jakitera eman duenez, NA-140 errepidean izan zen istripua, atzo iluntzean. Autoa bidetik atera eta irauli egin zen.
2017/08/11 - 21:23
Ibaira eroritako tximistaren bideoa kontrolatutako leherketa da
Asteotan biralizatutako bideo batek nahasmena eragin du. Izan ere, 2012an grabatutakoa izan arren, gaur egungoa dela hedatu da.
2017/06/29 - 21:50
Autoak harrapatutako zaldiarena ez zen Bizkaian gertatu, Errumanian baizik
Bakio eta Bermeo artean ustez auto batek harrapatu duen zaldiaren bideoa ez da hemengoa. Errumanian grabaturikoa da.