Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Interneteko erabiltzaileen hamarretik zazpi, albiste faltsuengatik kezkatuta

Horrez gain, % 84k uste dute komunikabideen eta kazetarien ardura dela gezurrezko berriak eta benetakoak ondo bereiztea.
fake news
20180129124208_fake-news_

Nafarroako Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, Interneteko erabiltzaileen % 69k kezka agertu dute sarean zabaltzen diren albiste faltsuen harira.

Galdekatutakoen % 46k esan dute azken astean gezurretako berriren bat irakurri dutela; % 45k, ostera, gaizki egindako kazetaritza lanaren adibideak topatu dituztela esan dute, besteak beste, akats faktikoak eta sentsazionalismoan oinarritako informazioak aipatu dituzte.

Oxfordeko Unibertsitateak egin duen Digital News Report 2018 txostenaren ondorio batzuk dira. Ikerketa horren bertsioa Estatuan Nafarroako Unibertsitateko Alfonso Vara-Miguel, Avelino Amoedo eta Samuel Negredo ikertzaileek burutu dute.

Espainian, Interneteko hiru erabiltzaileetatik bik uste dute politikariek albiste faltsuak erabiltzen dituztela gustatzen ez zaizkien komunikabideen kontra egiteko, eta hirutik batek esan du horrelako jarrerak antzeman dituela azken astean.

Horrez gain, % 84k uste dute gezurrezko berriak eta benetakoak ondo bereizteko ardura nagusia komunikabideena eta kazetariena dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua

Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X