Alemania
2023/08/07 - 18:21
Alemaniako start-up batek suteak detektatzeko sistema goiztiar bat asmatu du
Suteen hedapen azkarra ekiditeko asmoz, Alemaniako enpresa batek basoetan detekzio goiztiarra bultzatzeko sistema arrakastatsua asmatu du. Ane Irazabal haiekin izan da.
2023/08/04 - 23:06
Wacken Open Air metal jaialdi ospetsuak aforoa minimora murriztu du ekaitz bortitzen ondorioz
Azken egunetan izan diren ekaitz bortitzen osteko lokatzaren ondorioz, antolatzaileek aurrekaririk gabeko neurria hartu dute eta aforoa minimora murriztu dute. Milaka pertsona kanpoan geratu dira.
2023/08/01 - 23:03
Frantzia Nigerretik herritarrak ateratzen hasi da, Burkina Fasok eta Malik abisua eman ostean
Espainiako Gobernuak esan du 70 herritar baino gehiagoren ebakuazioa prestatzen ari dela, Italiak hegazkin bat pleitatuko du eta Berlinek alemaniarrei herrialdetik alde egitea gomendatu die. EBk, ordea, ez du aurreikusten oraingoz bere langileak ateratzea.
2023/07/30 - 13:02
Lilli, Barbieren aitzindari alemaniarra
Europatik bidaian zegoela, Lilli panpin alemaniarra ikusi eta inspirazio gisa hartu zuen Ruth Handlerrek Barbie panpina sortzeko. 50ko hamarkadako helduentzat zuzendutako bineta baten pertsonaia izan zen Lilli jatorriz.
2023/07/22 - 22:00
Milioi erdi pertsona batu dira Berlingo Harrotasunaren Desfilean
"Gure ahotsa izan" lemapean, jendetza izan da Alemaniako hiriburuko kaleetan, LGTBIQ+ komunitateren eskubideak aldarrikatzeko udako jairik ospetsuenean.
2023/07/20 - 14:26
Berlingo Polizia solte dabilen lehoi baten bila dabil
Helikopteroak, albaitariak eta ehiztariak ari dira bilaketan parte hartzen. Poliziak etxetik ez irteteko eskatu die herritarrei, eta suhiltzaileek etxeko animaliekin kalera ez ateratzeko eskatu dute.
2023/07/17 - 22:53
SKA-P musika taldeari Palestinaren aldeko abesti bat jotzea debekatu diote Alemanian
Musika banda ezagunak zentsura pairatu du Munichen eman duen kontzertu batean. Bertako fiskaltzak Palestinaren aldeko abesti bat jotzea debekatu dio, antisemita delakoan. Taldeak errepresio kulturala salatu du.
2023/07/09 - 18:14
Langile kualfikatuak trebatu eta erakartzeko programa jarri du abian Alemaniak
Alemania atzeraldian sartu da, eta herrialdearen zahartzearen ondorioz, bere ekoizpen industrialari eusteko profesional kualifikatuak falta ditu. Itoitz Lezeta arrasatearrarekin egon da EITB, Berlinen bizi da eta garabiak gidatzen eta maneiatzen ikasi du Estatuak ordaindutako formakuntzari esker.
2023/07/04 - 16:45
Berlingo txirrindulari elkarteek Tourraren hasiera gertutik jarraitu dute
Frantziako Tourra Berlinen hasi zen 1987. urtean eta ordutik zaletasun handia dago hirian.
2023/06/27 - 22:57
'Bild' egunkariak 200 kazetari kaleratuko ditu, adimen artifizialaren aitzakian
Komunikazio enpresaren arabera, lanpostu horiek "zaharkituta" geratu dira. Beharginek, ordea, protesta jendetsuak iragarri dituzte. Alemaniako sindikatuek Gobernuari adimen artifiziala arautzeko legedia berri bat eskatu diote.
2023/06/19 - 15:59
Europak inoizko udarik beroena izan zuen 2022an, Europar Batasunaren txosten baten arabera
Halaber, Ipar Atlantikoko itsasoaren gainazaleko batez besteko tenperaturak inoiz atzeman diren beroenak izan ziren, eta glaziarretako izotza "aurrekaririk gabeko erritmoan" urtu zen iaz.
2023/06/09 - 20:54
CO2 isuriek behera egin zuten 2022an Europar Batasunean, eta gora Espainiako Estatuan
Alemaniak bakarrik betetzen du energia sortzeko erregai fosilak erretzetik eratorritako EBko CO2 isurien laurdena.
2023/05/20 - 19:35
Errusiari presio egiteko eskatu diote G7ko buruzagiek Txinari, Ukrainako gerra amai dadin
Halaber, hainbat neurri hartuko dituztela iragarri dute, "hornidura-kate kritikoetan Txinarekiko gehiegizko dependentziak murrizteko helburuarekin". Dena dela, Txinarekin sinatutako merkataritza-akordioak bertan behera utzi gabe.
2023/05/19 - 12:19
Zazpiek hasiera eman diote G7 goi-bileraren lehenengo batzarrari
Asteburu honetan Hiroshiman egingo den G7 goi-bileraren lehenengo bilkurari hasiera eman diote zazpiek gaur goizean, maiatzak 19. Aldez aurretik, hiriburuko Bakearen Memorialaren parkean leherketa atomikoak utzitako biktimak omendu dituzte.
2023/05/19 - 12:05
Errusiaren aurkako zigor sorta berri bat aztertzen ari dira G7ko herrialdeak
Munduko zazpi ekonomia nagusietako buruzagiek Errusiaren ahalmen ekonomikoa mugatu nahi dute, gerrarako baliatzen dituen armak eskuratzeko zailtasunak jarriz eta ezarritako zigorrak saihesteko baliatzen dituen balizko hutsune legalak zuzenduz.
2023/05/18 - 16:39
G7 goi-bilerako liderrak Hiroshimara iritsi dira
Munduko zazpi ekonomia nagusien buruzagiek (Kanada, Frantzia, Japonia, Alemania, Italia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak) G7 goi-bilera egingo dute bihartik, maiatzak 19, igandera bitartean, Hiroshiman. Ukrainako gerra eta Txinarekiko tentsioak izango dira gai nagusiak.
2023/05/14 - 16:41
Alemaniako gobernuak orain arteko laguntza militarrik handiena iragarri du Ukrainarentzat
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea Alemanian izan da gaur. Olaf Scholtz kantzilerrarekin elkartu da eta haren babesa jaso du. Babesa, eta laguntza militarra ere bai, 2.700 milioi euroko laguntza militarra.
2023/05/14 - 13:07
Zelenskik Alemaniaren laguntza militarra jaso du Wagnerrek Bakhmuten aurrera egiten duen bitartean
Alemaniak atzo iragarri zuenez, 2.700 milioi euro baino gehiagoko laguntza militarreko pakete berri eta zabal bat emango dio Ukrainari. Horretan, besteak beste, aireko defentsa-sistemak, borrokarako ibilgailu blindatuak eta artilleria jasoko ditu.
2023/05/07 - 23:00
Udaberriro, Japoniak oparitutako milaka gereziondo loratzen dira Berlinen
Berlinen, negu luzearen ostean, udaberriak eztanda egin du eta horren sinbolo dira hiri guztian zehar loratu diren gereziondoak. Jende ugari gerturatzen da bertara argazkiak ateratzera. Gainera, zuhaitz horiek balio berezia dute; izan ere, Japoniak milaka oparitu zizkion, harresia erori ostean.
2023/05/03 - 12:44
100 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte 'Ndrangheta mafia italiarraren aurkako operazioan
Atxilotuei hainbat delitu leporatzen dizkiete, besteak beste, dirua zuritzea, taldean zerga ihesa eta iruzurra egitea, droga trafikoa, eta armak izatea eta horiekin trafikatzea.