Alemania
2024/07/14 - 13:43
Donald Trumpen aurka egindako erasoa irmo gaitzetsi dute mundu osoko agintariek
Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
2024/06/16 - 17:18
Poliziak lehergailu bat eta pikotx bat zeramatzan gizon bati tiro egin dio Hanburgon
Hainbat aldiz ohartarazi ondoren, eta jarrera susmagarria zuela iritzita, tiroka geldiaraztea erabaki dute agenteek.
2024/06/14 - 22:44
"Abortu" hitzik ez, Ukrainarentzako laguntza gehiago eta Venezuelari abisu berri bat G7aren bileran
Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko agintariek geopolitikako gaiak jorratu dituzte goi-bileran, eta negoziazioen emaitzak 36 orrialdeko adierazpen batean bildu dituzte.
2024/06/14 - 19:04
Aita santuak, G7ari: "Makina bakar batek ere ez luke inoiz erabaki behar gizaki bat hiltzea"
Adimen artifiziala (IA) gerra industrian aplikatzearen hondamendiaz ohartarazi du eta "arma autonomo hilgarriak" debekatzea eskatu du. Aita santuaren hitzetan, IA "liluragarria eta izugarria" da aldi berean.
2024/06/14 - 09:48
Albiste izango dira: Interinoei buruzko epaia, Frantziako alderdien aliantzak eta G7 goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/13 - 18:54
G7ak akordioa itxi du Errusiari izoztutako diruarekin finantzatutako "mailegu handi bat" emateko Ukrainari
Mailegua 46.000-50.000 milioi euro ingurukoa izango da. Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak jarriko ditu funts gehienak Ukrainari mailegua emateko.
2024/06/13 - 14:41
G7 taldearen goi bilera hasiko da gaur Italian, Ukrainari eman beharreko laguntza hizpide nagusi hartuta
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea gonbidatu dute, eta agintari ukrainarrak laguntza eta finantzazio gehiago eskatuko die.
2024/06/13 - 14:37
Italiako G7aren goi-bilera hasi da, Ukrainako egoera gai nagusi duela
G7aren goi-bilera Apulia eskualdean (Italiako hegoaldean) hasi da, Ukrainako gerran eta Kievi emandako laguntzan oinarrituta. Giorgia Melonik egin die ongietorria Borgo Egnazia luxuzko hotelera iritsi direnean.
2024/06/12 - 21:15
Alemaniako Gobernuak soldadutza "selektiboa" proposatu du, 200.000 erreserbista gehiago lortzeko xedearekin
Neurriak ez luke derrigorrezko soldadutza erabat berrezartzea ekarriko, duela 13 urte desagertu baitzen, baina norabide horretan lehen urratsa izango litzateke.
2024/06/10 - 02:35
Europako Alderdi Popularrak irabazi ditu hauteskundeak, eta ultraeskuinak gora egin du
Frantziatik haratago, eskuin muturraren bultzada Alemanian ere nabari da. Beraz, Europar Batasuna sorreratik gidatu duen ardatz franko-alemaniarrak orain arte ezezaguna izan den mapa politikoa izango du.
2024/06/08 - 12:15
AfD alderdi ultraeskuindarra bigarren indar bozkatuena izango da Europako hauteskundeetan, inkesten arabera
Landa-eremuko udalerri txikietan ere lehen indarra izan daiteke. Gorakadak lotura zuzena du hauteskunde-kanpainan politikarien aurka izandako indarkeriarekin; izan ere, indarkeria hori areagotu egin da eskuin muturra indartsuena den lekuetan.
2024/06/06 - 12:58
Nazioarteko agintariek Normandiako lehorreratzearen 80. urtemuga gogora ekarriko dute gaur Frantzian
Lehen aldiz, antolatzaileek ez dute Errusiako ordezkaririk gonbidatu; bai, ordea, Ukrainako presidentea. Guztira, 25 estatuburu eta gobernuburu izango dira han.
2024/06/02 - 23:34
Ostiralean Alemanian, Mannheimen hirian, labankatu zuten polizia hil egin da
Ostiralean Mannheimen labanaz eraso zioten 29 urteko agentea hil egin da igande arratsalean, zituen zaurien ondorioz. Erasotzailea jatorri afganiarreko 25 urteko gizon bat da, duela hamar urte iritsi zena Alemaniara, eta erasoaren ondoren atxilotu egin zuten. Tirokatu egin zuten eta larri dago.
2024/05/31 - 21:29
AEBk eta Alemaniak baimena eman diote Ukrainari beren armak Errusiako lurretan eraso egiteko
Alemaniako armekin Errusiako jomugak kolpatzea tabu izan da orain arte Olaf Scholz kantzilerrarentzat. Orain Berlingo Gobernuak jarrera aldatuta, Ameriketako Estatu Batuek hartutako bideari jarraituko diote, eta Ukrainari baimena eman dio bere armak Errusiako lurretan ere erabiltzeko.
2024/05/31 - 16:50
Labanaz armatutako gizon batek sei pertsona zauritu ditu Islamaren aurkako ekitaldi batean, Alemanian
Gutxienez bi pertsona, tartean polizia bat, labanaz zauritu ditu gizon batek Mannheim hirian. Ondoren, Poliziak tiro egin dio erasotzaileari eta larri dago. Tokiko hedabideen arabera, erasoaren helburua islamaren aurkako ekintzaile bat zen.
2024/05/18 - 14:18
Klimaren aldeko aktibista talde batek Municheko aireportua geldiaraztea lortu du tarte batez
Sei lagunek pistetara sartzea lortu dute eta errodaje-kaleetan aurrera egitea eragotzi diete. Azken Belaunaldia taldeak iragarria zuen berotze globalaren aurka halako protestak egiteko asmoa. Mendekoste zubiaren lehen eguna da gaur Alemanian, eta aireportuetan bidaiari asko ibiltzen dira egunotan.
2024/05/16 - 22:28
Politikarien aurkako erasoak areagotu dira Alemanian
Azken asteetan lau politikariri eraso diete Alemanian, eta alarma guztiak piztu dira. Zatiketa politiko handia somatzen da herrialdean.
2024/05/07 - 23:05
Alemaniako Poliziak Palestinaren aldeko ikasleen lehen kanpaldia desegin du
Palestinari adierazteko Berlingo ikasleen kanpaldiak gutxi iraun du, ekimena abiatu eta egun erdira desegin baitute poliziek. Hainbat gazte atxilotu dituzte, eta protesta "antisemitatzat" jo du Gobernuak.
2024/05/03 - 20:46
Sute handia Diehl konpainiako metalurgia-lantegi batean, Berlinen
Berlingo suhiltzaileek dispositibo zabala jarri dute martxan Diehl erraldoi teknologikoak Berlinen duen fabrika metalurgikoan piztutako suteari aurre egiteko.
2024/04/17 - 18:45
Cameronek aurreratu duenez, Israelek Iranen erasoari erantzutea erabaki du
Isaac Herzog Israelgo presidentea Erresuma Batuko Kanpo Arazoetako ministroarekin eta Alemaniako bere homologoarekin bildu da, larunbatean Iranek burututako errepresalia erasoaren ostean.