Siemenes Energyren akzioek % 35 egin dute behera, Alemaniako Gobernuari erreskatea eskatu ondoren
Siemens Energyk gaur azaldu duenez, "lehendabiziko elkarrizketak" izan ditu alde interesdunekin, bankuekin eta Alemaniako Gobernuarekin, besteak beste, proiektuen garapena errazteko beharrezko bermeak eskuratu ahal izateko. Gainera, Siemens Gamesaren arazoez ohartarazi du.
Alemaniako hainbat hedabidetan 15.000 milioi euroko laguntza publikoak bermetan eskatzeari buruz agertu diren informazioen ondoren iritsi da konpainiaren erantzuna, Wirtschaftswoche aldizkariak jakitera eman duenez. Informazio horien arabera, Alemaniako Gobernuak 10.000 milioi euroko lehen zatiaren % 80 bermatzea bilatuko luke eskaerak, eta bankuek gainerako % 20a.
Konpainiak ohar batean azaldu duenez, jasotako enkarguek hazkunde handia izan dute, batez ere gasaren eta energiaren negozio arlo zaharretan, eta horrek epe luzerako proiektuetarako gero eta berme handiagoak behar izatea ekarri du.
"Alemaniako Gobernuarekin izandako elkarrizketei buruz komunikabideek berriki emandako informazioen arabera", Siemens Energyk esan du 2023ko urte fiskalerako finantza-emaitzak "aurreikuspenekin guztiz bat etortzea" espero duela.
Siemens Energyren akzioek % 35 egin dute behera gaur Frankfurteko Burtsan, erreskatea eskatu duela zabaldu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.