Alemania
2023/03/26 - 21:46
Loiu eta Alemania artean bihar egitekoak ziren 16 hegaldi bertan behera gelditu dira, garraio greba dela eta
Langile publikoen eta trenbideetakoen sindikatuek deituta, lanuzteak egingo dituzte bihar Alemaniako aireportuetan, trenbide sarean, portuetan eta garraio zerbitzu lokalean.
2023/03/25 - 15:30
2035etik harago erregai sintetikoko ibilgailuak matrikulatu ahalko dira, Alemaniak eskatu bezala
2035erako errekuntza motorren debekuari betoa kentzea adostu dute Bruselak eta Alemaniak. Neurria etenda zegoen, Alemaniako Gobernuak mota horretako erregaiak sartu nahi dituelako akordioan.
2023/03/25 - 12:21
Europar Batasunak eta Alemaniak akordioa lortu dute errekuntza motorren inguruan
Bruselak iragarri duenez, 2035erako errekuntza motorren debekuari betoa kentzea erabaki dute. Neurria etenda zegoen, Alemaniako Gobernuak mota horretako erregaiak sartu nahi dituelako akordioan.
2023/03/24 - 21:52
Deutsche Banken inguruko zalantzek Europako bankuak izutu egin dituzte
Deutsche Banken akzioek % 8,53 egin dute behera. Madril, Londres eta Milango burtsek ere behera egin dute, eta Suitzako UBS eta Credit Suisse bankuek galerak izan dituzte.
2023/03/23 - 17:04
Aurrera doa Alemaniaren eta EBren arteko akordioa, erregai sintetikoen ibilgailuak 2035etik aurrera saltzeko
Negoziazio horrek nolabaiteko marjina emango lieke erregai sintetikoei, EBk otsailean akordio bat lortu ondoren 2035etik aurrera CO2 isurtzen ez duten ibilgailuak soilik saldu ahal izateko.
2023/03/21 - 22:11
Erregai sintetikoak erabiltzen dituzten motorrekin salbuespen bat egitea proposatu dio Bruselak Alemaniari
Proposamen horrek erregai sintetikoz funtzionatzen duten motorrak dituzten ibilgailuen kategoria berri bat sartuko luke araudian, hots, 'e-fuels' izenekoak, eta 2035etik aurrera merkaturatu ahal izango lirateke.
2023/03/16 - 19:05
Credit Suissek % 20ko gorakadarekin itxi du saioa, eta Europako merkatuak lasaitu dira
Suitzako Banku Nazionalak emandako babesak bultzatu du susperraldi partziala. Espainiako Burtsak % 1,5eko gorakadarekin itxi du saioa. Era berean, euroak gora egin eta 1,06 dolarreko langa gainditu du.
2023/03/14 - 21:40
Botulismo agerraldia atzeman dute Europan, ustez Turkian argaltzeko tratamendua egin duten pertsonen artean
Orotara 67 botulismo kasu atzeman dituzte orain arte Europan, gehienak Alemanian.
2023/03/11 - 18:04
Alemaniarren % 61 soldadutza berrezartzearen alde daude, inkesta baten arabera
Alemanian, Ukrainako gerraren kontura, derrigorrezko soldadutzaren gaineko eztabaida itzuli da berriz ere maila politikora. Aste honetan argitaratutako inkesta baten arabera, herritarren % 61 zerbitzu militarra berriz ere ezartzearen alde daude.
2023/03/10 - 19:47
Alemaniako Eliza katolikoak bikote homosexualak bedeinkatuko ditu 2026tik aurrera
Gainera, zelibatuaren praktika aztertzearen eta emakumeen sermoien alde egin dute. Dibortzio baten ondoren bide zibiletik ezkondu diren bikote heterosexualen bedeinkazioak ere onartu dituzte.
2023/03/10 - 14:28
Zortzi pertsona hil dira tirokatuta Hanburgoko Jehovaren lekukoen zentro batean
Beste zortzi pertsona zauritu dira, eta horietako lau larri daude. 17 fededunek onik ateratzea lortu dute. Poliziak jakinarazi du erasotzailea Jehovaren Lekukoen kide ohia zela eta bere buruaz beste egin duela.
2023/03/10 - 12:30
Hanburgoko tiroketan hildakoak zortzira igo dira, tartean erasotzailea
Erasoa atzo gauean gertatu zen Hanburgoko Jehovaren Lekukoen tenplu batean. Erasotzailea eraikinean sartu eta une horretan elizkizun batean parte hartzen ari zirenen aurka tiro egin zuen.
2023/03/10 - 08:59
Eraso bat izan da Hamburgoko Jehovaren lekukoen zentro batean
Zazpi pertsona hil dira eta zortzi zauritu Hanburgon, Alemanian, Jehovaren lekukoen zentro batean izandako tiroketa batean. Erasotzailea hildakoen artean legoke, Poliziak helarazitako lehen datuen arabera.
2023/03/03 - 22:22
Alemaniak atzera egin eta 2035erako konbustio autoen salmenta debekatzeko akordioa ezerezean gelditu da
Europak akordioa erdietsi zuela uste zenean, zalantzak nagusitu dira 2035erako konbustio autoen salmenta eteteko hitzarmenaren gainean. Alemaniak bere jarreran bira eman ondotik, datorren asteartean egitekoa zen bozketa datarik gabe atzeratu dute 27ek.
2023/02/26 - 10:23
Urresola: ''Sofiari saria emateak pelikularen bihotza azpimarratzen du''
Sofia Otero basauritarrak irabazi du Berlinaleko antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza, Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' filmean egindako lanagatik. Azken hori guztiz hunkituta agertuta da: "Bidean Sofia topatzea oparia izan da niretzat".
2023/02/25 - 21:27
Sofia Otero basauriarrak irabazi du Berlinaleko antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza
Estibaliz Urresolaren "20.000 especies de abejas" filmean egindako lanagatik jaso du aitorpena antzezle gazteak. "Samsara" euskal ekoizpena ere saritu dute Berlinen.
2023/02/25 - 21:26
Sofia Otero ''20.000 especies de abejas'' filmeko protagonista, Berlinalen saritua
Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' filmean egindako lanagatik jaso du Zilarrezko Hartza antzezle gazteak
2023/02/25 - 17:45
''20.000 especies de abejas'' Estibaliz Urresolaren lehenengo film luzeak bi sari lortu ditu Berlinen
Lehenengoa, Guild Film Prize Alemaniako zinema aretoen elkartearen aitortza. Bigarren garaikurra Morgenpost berripaperaren irakurleena izan da. Urresolaren filma Berlinaleko Sail Ofizialean lehian da. Iluntze aldera argituko da auzia.
2023/02/22 - 21:54
'20.000 especies de abejas' filmak hamar minutuko txalo zaparrada jaso du Berlinaleko estreinaldian
Estibaliz Urresola Solaguren zuzendari laudioarraren lehen film luzeak, 20.000 especies de abejas-ek, historia egin du Berlinale jaialdiko Sekzio Ofizialean, 10 minutuko txalo zaparrada jaso baitu estreinaldian.
2023/02/22 - 21:50
Amaia Artetxe: 'Urresolaren filma asko gustatu zaio kritikari eta estreinaldian ikusi dutenei'
Berlinale jaialdian gaur izan du egun handia Estibaliz Urresola euskal zuzendariaren opera primak, ''20 mil especies de abejas'' filmak. Dibertsitatearen eta haur transexualen errealitatearen aldarri bilakatu da, eta Urrezko Hartza eskuratzeko hautagai da. Filmak harrera beroa izan du.