Burtsak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Credit Suissek % 20ko gorakadarekin itxi du saioa, eta Europako merkatuak lasaitu dira

Suitzako Banku Nazionalak emandako babesak bultzatu du susperraldi partziala. Espainiako Burtsak % 1,5eko gorakadarekin itxi du saioa. Era berean, euroak gora egin eta 1,06 dolarreko langa gainditu du.
Credit Suissen egoitza, Madrilen.
Credit Suissen egoitza, Madrilen. Argazkia: EFE

Credit Suissek % 20ko igoera handia izan du gaur, asteazkenean behea jo eta % 24 galdu ostean. Suitzako Banku Nazionalak emandako babesak susperraldi partziala ekarri du, goizaldean herrialdeko bigarren finantza-erakunde handienaren kontuak onbideratzeko konpromisoa hartu baitu, 55.000 milioi dolarreko maileguarekin.

Banku nazionalaren iragarpenari esker, Credit Suisseren akzioek % 32ko igoerarekin ireki dute saioa, nahiz eta hori moteltzen joan saio erdian (% 24).

Asteazkenean, Credit Suisseren arazoengatik Europan bankuen krisi baten beldurragatik behera egin ostean, euroa eta balore-merkatuak lasaitu egin dira, Suitzako Banku Nazionalak banku horri kreditua bermatu ostean. Hala, euroak gora egin du gaur, eta 1,06 dolarreko langa gainditu du, Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak % 3,50eraino igotzea erabaki ostean.

Era berean, Espainiako Burtsak % 1,5eko gorakadarekin itxi du saioa. Selektiboaren igoerarik handienak, % 3,94koak, Inditexek izan ditu gaur, atzo aurkeztutako emaitza onek lagunduta; bankuek, aldiz, itxiera mistoa egin dute, BBVAk % 3,41 berreskuratuta eta Santanderrek % 2,6 gora eginda; Bankinterrek, ordea, % 2,52 egin du behera, Unicajak % 1,76 eta Sabadellek % 0,49.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X