Credit Suissek % 24 galdu du burtsan, eta izua zabaldu da Europako bankuetan
Credit Suisseren akzioek % 24 egin dute behera gaur Zuricheko Burtsan, eta beherakada horrek Europako bankuen beste balore batzuk beherantz eraman ditu. Saudi Banku Nazionalak, bere akziodun nagusiak, finantza-laguntza gehiago emateari uko egin dio, eta egunaren zenbait momentutan % 30 galtzera ere heldu da.
UBS, Suitzako Credit Suisseren lehiakide nagusia, % 8,53 jaitsi da.
Izan ere, AEBko Silicon Valley Banken (SVB) porrotak eragindako krisiak kalte egin dio bankuari, eta Saudi Arabiako bankuko presidenteak adierazi du ez ziola kapital gehiago sartuko.
Credit Suisseren gainbeheraren ostean, arriskuak ihes egin du, eta, ondorioz, inbertitzaileek errenta aldakorra saihestu dute, eta dolarrean eta finantza tentsioen garaian segurutzat jotzen diren beste aktibo batzuetan babestu dira. Era berean, AEB eta Europa atzeraldi ekonomikoan sartzeko beldurra areagotu da.
Horrela, Espainiako burtsak % 4,37 egin du behera, 2021eko azarotik izan duen beherakadarik handienean, Suitzako bankuaren balizko porrotaren beldurrak eraginda.
IBEXeko bankuek egun latza izan dute. Banco Sabadellek % 10,49 utzi du, BBVAk % 9,6, Santanderrek % 6,89; CaixaBankek % 6,72, Bankinterrek % 6,46 eta Unicajak % 6,06.
Parisko burtsaren indize nagusiak, CAC-40ak, % 3,58ko jaitsierarekin itxi du eguna. Societe Generalek uzkurdura historikoa erregistratu du (% 12,18ko galera), eta haren atzetik daude BNP Paribas (% 10,11), Credit Agricole (% 5,21) eta AXA aseguru etxea (% 5,14).
Alemanian, Frankfurteko selektiboa % 3,27 jaitsi da. Deutsche Bankek % 9,2 eta Commerzbankek % 8,7 egin dute behera.
Arreta Europako Banku Zentralean dago. Bihar esango du interes tasak igoko dituen, orain arte jakinarazi duen bezala, edo erabakiren bat hatuko duen. Gainera, zuzenean ikuskatzen dituen Europako bankuekin harremanetan jartzen hasi da EBZ, Credit Suisserekin duten lotura zein den jakiteko.
Suitzako Banku Nazionalak (BNS) eta Finantza Merkatuen Suitzako Agintaritza Ikuskatzaileak (FINMA), helvetiar herrialdeko banku zentralak eta finantza-erregulatzaileak, hurrenez hurren, likidezia emango diote Credit Suisseri, "beharrezkoa izanez gero", ohar bateratu batean jakinarazi dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.