Alemania
2022/08/25 - 10:59
Sanchez Scholzekin bilduko da datorren asteartean, eta Macronen Pirinioetako konexioaren babesa bilatuko du
Macronek, bere aldetik, ostegun honetan hiru egunetako bisita hasi du Aljerian, eta gasa landuko dituzten gaietako bat izango da. Frantziak Aljeriako gasa Medgazen bidez lortzen du, eta Euskal Herriko bi gasbidetik bideratzen da.
2022/08/23 - 16:27
Gasaren krisia dela eta, Alemania ikatza erretzera itzuli da
Ikatza berotegi efektuagatik baztertu zuten Alemanian, oso kutsagarria zelakoan, baina orain, nahiz eta Alderdi Berdea gobernuan egon, berriro erabiltzeari ekin diote.
2022/08/21 - 21:59
EANAren misio bat Zaporiyiako zentralera bidaltzeko planak onartu dituzte Biden, Johnson, Macron eta Scholzek
Oraindik ez diote datarik ezarri bidaiari, inguru horretan izaten ari diren borrokaldiak direla eta.

2022/08/19 - 23:14
Errusiak hiru egunez itxiko du 'Nord Stream 1' gasbidea, "mantentze-lanak" direla eta
Abuztuaren 31tik irailaren 2ra arte egongo da itxita gasbidea. Gakoa da Europa erdialdeko gas hornidurarako.
2022/08/16 - 19:44
2015eko akordio nuklearra berrezartzear egon daiteke
Iranen eta 2015ean akordioa sinatu zuten munduko gainerako potentzien arteko azken 16 hilabeteetako negoziazioek aurrera egin dute. Iranek malgutasuna eskatu dio AEBri, lotzeko dauden azken kontuak ixteko. AEB eta Europa Iranen azken erantzuna aztertzen ari dira.
2022/08/15 - 20:54
Berlingo harresian Brézhnev eta Honecker elkarri musuka margotu zituen artista hil da
Dmitri Vrubel artista plastiko errusiarra Alemaniako hiriburuan hil da 62 urte zituela, 1990az geroztik bizitoki zuen hirian. Haren lanik ospetsuena harresia erori eta gutxira, 1991ko udaberrian, horma gainean margotu zuen grafitia izan zen, Berlingo atrakzio turistiko nagusienetakoa bilakatua.
2022/08/11 - 22:52
Iberiar penintsula Europako erdialdearekin lotuko lukeen gas-hodi berria eraikitzea proposatu du Alemaniak
Alemaniak inportatzen duen gasaren erdia Errusiatik dator; mendekotasun handia du. Horregatik, Iberiar penintsula Europako erdialdearekin lotuko lukeen gas-hodi berria eraikitzea proposatu du.
2022/08/11 - 20:43
Scholzek berreskuratu egin du gasa Espainiatik eta Portugaletik Alemaniara garraiatzeko proiektua
MidCat izeneko proiektua duela zenbait urte utzi zuten bertan behera, Alemaniarentzat merkeagoa zelako gasa Errusiatik inportatzea.