Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniak zazpi milioi langile galduko ditu 2035era arte

Horren arrazoia da baby boom garaian jaiotako langile askok erretiroa hartuko dutela.

Alemaniako lan-merkatua eskulan kualifikatuaren eskasia pairatzen ari da dagoeneko, eta zazpi milioi langile espezializatu galduko ditu datozen 12 urteetan, neurri zuzentzaileak hartzen ez badira. Hala dio gaur argitaratutako Nurembergeko Institutuak Lan Merkaturako eta Ikerketa Profesionalerako egindako azterlan batek.

Arrazoia da baby boom garaian jaiotako langile askok erretiroa hartuko dutela. Irtenbidea izan liteke erretiroan sartzea atzeratuko luketen adineko langileei jarduera-kuota igotzea, bai eta eskulan etorkinaren etorrera ere. Horretarako, azterlanak proposatzen du eskulan kualifikatua erakartzera bideratutako immigrazio-politika abian jartzea.

Zazpi miloi langile 12 urtetan galtzeak esan nahi du Alemaniako lan merkatuan zazpi langiletik bat galduko dela. Enzo Weber, txostena egin duten lau ikerlarien artean dago, berak  esan duenez, joera hori gera daiteke faktore ezberdinetan modu koordinatuan eraginez gero. Alegia, jubilazio adina atzeratuz, emakumeen prestakuntza profesionala garatuz, etorkinak erakarriz, langabezia murriztuz, eta jaiotza tasa igoz.        

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X