Alemania
2025/01/10 - 08:51
Albiste izango dira: Venezuela, Copernicus txostena eta BSHren itxierari buruzko bilera Madrilen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/07 - 22:10
Gizon armatu batek lagun bat zauritu eta bi hil ditu Alemanian, lantegi batean lapurreta egin ostean
Kaputxadun gizona engranajeak egiten dituen enpresa batean sartu da, Bad Friedrichshallen, Alemaniako hego-mendebaldean. Tokiko prentsak jakinarazi duenez, lapurrak hainbat tiro egin ditu.
2025/01/07 - 11:46
Musk demokraziarentzat arriskutsua dela ohartarazi dute Europako buruzagiek
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak "nazioarteko olatu atzerakoia babestea" eta beste herrialde batzuetako hauteskundeetan, Alemanian kasu, esku hartzea leporatu dio Muski. Keir Starmer lehen ministro laboristak "gezurra esateaz eta desinformazioa zabaltzeaz" erantzule egin du.
2025/01/01 - 10:30
Horrela egin diote ongietorria 2025ari munduko hainbat herrialdetan
Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Grezia, AEB, Siria, Arabiar Emirerri Batuak, Ipar Korea edo Brasil. Planetako hainbat herrialdetan 2024ari agur esan eta 2025ean nola sartu diren ikusteko ibilaldia egin dugu. Hemen irudirik onenak.
2024/12/23 - 19:41
AfD ultraeskuindarraren martxa Alemaniako Magdeburgo hirian, bost hildako utzi zituen harrapaketaren ostean
Alice Weidel AfD alderdi ultraeskuindarreko hautagaia izan da ekitaldian. Alderdiaren arabera, harrapaketak agerian utzi ditu Alemaniako Gobernuak bultzatutako "egungo migrazio politikaren arriskuak".
2024/12/22 - 21:04
Alemaniako agintariek baieztatu dute Magdeburgeko erasotzaileari buruzko alerta bat jaso zutela 2023an
Saudi Arabiak 2023ko azaroan bidali zuen ohartarazpena. 2006tik bizi da Alemanian, psikiatriako espezialitatea egiteko bisa bati esker, bere jatorrizko herrialdean medikuntza ikasi ondoren.
2024/12/21 - 23:45
Zalantza asko eta dolua Alemanian, Magdeburgeko Gabonetako merkatuan izandako harrapaketaren ondoren
Bost hildako eta 200 zauritu utzi ditu atentatuak. Islamarekin kritikoa den mediku saudiarabiar bat da erasoaren ustezko egilea baina arrazoiak ez daude argi. Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak "batuta" egoteko deia egin die alemaniarrei eta "gorrotoan ez erortzeko" eskatu die.
2024/12/21 - 20:34
Loreak eta kandelak biktimen oroimenez Magdeburgen
Herritarrek loreak eta kandelak jarri dituzte Magdeburgen gabon azoka dagoen alboko eliza baten aurrean, bart gertatutako harrapaketa larrian hildakoak eta zauritutakoak gogoratzeko. Hunkituta, triste eta haserre agertu dira.
2024/12/21 - 17:56
Islamarekin kritikoa den mediku saudiarabiar bat da Magdeburgeko gabon azokako atentatuaren ustezko egilea
Bost hildako eta 200 zauritu utzi ditu atentatuak. Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak erasoa "izugarrikeria" izan dela salatu du, eta une honetan "batuta" egoteko deia egin die alemaniarrei eta "gorrotoan ez erortzeko".
2024/12/21 - 16:39
Bost pertsona hil eta 200 baino gehiago zauritu dira Magdeburgen izandako harrapaketan
Autoaren gidaria atxilotu egin dute, eta gertatutakoa eraso terrorista gisa ari dira ikertzen. Arrazoi islamofoboak egon daitezke erasoaren atzean.
2024/12/21 - 10:49
Magdeburgeko gabonetako azokan harrapaketa izan zen unea
Gutxienez bi pertsona hil dira, eta 70 zaurituetako 15 larri daude. Poliziak atxilotu egin zuen autoaren gidaria, eta atentatu gisa ikertzen ari dira gertatutakoa.
2024/12/20 - 22:32
Gutxienez pertsona bat hil da Magdeburgon (Alemania), auto batek hainbat pertsona harrapatu ostean
Gutxienez pertsona bat hil da eta hainbat zauritu Magdeburgon (Alemania ekialdea), Gabonetako azoka batean auto batek harrapatuta. Eskualdeko agintarien ustez, gertaera hori atentatua izan daiteke.
2024/12/16 - 21:21
Scholzek konfiantza-galdea galdu du, hauteskunde kanpaina gogorra iragarri duen eztabaida gogorraren ostean
Gobernukide ohien arteko gaitzespenez eta oposizioaren aurkako erasoez jositako eztabaida izan da. Hauteskundeak otsailaren 23rako aurreikusi dira.
2024/12/08 - 18:50
Egonkortasuna ekarriko duen trantsizio baketsua eskatu du nazioarteak Sirian
Abu Mohammad al-Julanik, Baxar al-Assaden agintea eraitsi duen koalizio jihadistaren buruak, garaipena aldarrikatu du Damasko hartu ostean. 13 urteko gerra izan da, milaka heriotza eta milioika herritar erbesteratzea ekarri duena.
2024/12/04 - 10:43
Alemaniako bikote batek Guinness errekorra hautsi du etxea Gabonetako 605 zuhaitzekin apaintzeagatik
Alemaniako bikote bat biral egin da sare sozialetan, etxea 605 Gabonetako zuhaitzekin apaintzeagatik. Horrela geratu da etxea.
2024/12/02 - 23:00
Alemaniako Volkswageneko 60.000 langilek bat egin dute astelehen honetan hasitako protestekin
Beharginen soldata % 10 txikitzeko asmotan dabil enpresa, gastuak murriztu beharrean dagoela arrazoituta. Gainera, Alemaniako hainbat lantegi itxi nahi ditu, 87 urtean lehen aldiz.
2024/11/25 - 23:22
Thyssenkruppek 11.000 lanpostu murriztuko ditu altzairuaren arloan, langileen % 40
Multinazionalak 27.000 behargin inguru ditu. Zehazki, konpainiak aurreikusi du siderurgia sektorean 2030era arte 5.000 bat langile kaleratzea eta 6.000 lanpostu kanpoko hornitzaileen esku uztea.
2024/11/23 - 09:29
Boschek 5.500 langile kaleratuko ditu, gehienak Alemanian, eta ez du espero Espainiako Estatuan eragina izatea
Konpainiaren arabera, ibilgailu elektrikoen eskari txikiak eta Txinaren lehiakortasunak Europako automobilgintzaren sektorearen krisia handitu dutelako hartu dute neurria.
2024/11/20 - 20:08
Fordek iragarri du Europan 4.000 kaleratze egingo dituela
Taldeak zehaztu duenez, kaleratze gehienak Alemanian eta Erresuma Batuan izango dira, eta ez dute eraginik izango Almussafesen (Valentzia) dagoen lantegian.
2024/11/12 - 12:50
Alemaniako hauteskundeak otsailaren 23ra aurreratzea adostu dute alderdi nagusiek
Gobernu koalizioa hautsita, sozialdemokratek eta demokristauek erdibideko data bat onartu dute, berez ezarrita zegoena baino zazpi hilabete lehenago.