Alerta Meteorologikoak
2024/10/17 - 20:04
Donostian Paseo Berrirako sarbidea itxi dute itsasaldeko arriskuagatik
Euskal kostaldea abisu horian dago, 17:00etatik 19:00etara itsasaldeko arrizkuagatik. Donostiako Udalak ibilgailuentzat itxi egin du Pasealeku Berrirako sarbidea.
2024/10/17 - 17:25
Euriteek uholdeak eragiten hasi dira Gipuzkoan
Urak Irungo Txingudi ikastolatik gertu dagoen aparkaleku bat estali du, eta auto batzuk harrapatuta geratu dira. Gipuzkoa alerta laranjan dago gauerdira arte, prezipitazio iraunkorrak direla eta.
2024/10/17 - 13:26
Euriteak direla eta, alerta eta abisuak daude indarrean Ipar Euskal Herrian, Gipuzkoa eta ia Nafarroa osoan
Egun osoan metro koadroko 60 litro baino gehiago pilatzea espero da Gipuzkoan, eta 15-40 foru erkidegoan (Erribera salbu). Ipar Euskal Herrian, metro koadroko 20-30 litro metatu dira gauean, eta hala, euriagatik ez ezik, uholde arriskuagatik ere alerta laranja ezarri dute.
2024/10/10 - 13:47
Kirk ekaitzak milaka etxebizitza argindarrik gabe laga, zuhaitzak bota eta 190 km/h-ko ufadak utzi ditu
Dozenaka trafiko istripu izan dira haizearekin lotuta. Gainera, milaka etxe argirik gabe geratu dira Zuberoan, Bizkaian eta Araban. Aurreneurri gisa, parkeak itxi dituzte eta eskola-kirola bertan behera utzi dute. Boladarik biziena Urduñan izan da, orduko 190 km-koa.
2024/10/10 - 09:42
Albiste izango dira: Buruko Osasunaren Eguna, atzerritar biztanleriaren inkesta eta Literatura Nobela
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/09 - 18:12
Haizeteek eragindako gorabeherek kaosa eragin dute Bilboko Aireportuan
Guztira, 60 hegaldiri eta 8.000 bat bidaiariri eragin die haize denboraleak. Bidaiari askok ez dakite euren hegaldia hartzerik izango duten.
2024/10/09 - 10:46
Albiste izango dira: Alerta laranja haizeagatik, osasun itunaren bilera eta Euskadi literatura sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/09 - 08:00
Kirk borraskaren haize-bolada bortitzek alertapean jarri dute Euskal Herria
Haize-bolada gogorrenak mendebaldean ari dira izaten. Bizkaia alerta laranjan dago goizeko 06:00etatik eta Gipuzkoan eta Araban 12:00etan jarriko da indarrean.
2024/10/08 - 20:25
Haizeagatik ezarritako alerta laranja asteazkenean 06:00tan sartuko da indarrean
Asteazkenean, 06:00etan, alerta laranja ezarriko dute Bizkaian haize-bolada indartsuengatik. Arratsaldean 130 km/h-ko haize-ufadak espero dira. Gipuzkoako haizeguneetan alerta eguerditik 18:00etara egongo da indarrean.
2024/10/08 - 09:54
Albiste izango dira: Abisua haizeagatik, terrorismoaren biktimen biltzarra Gasteizen eta zigorren baliozkotzea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/07 - 23:21
Andoni Aizpuru: ''Borraskaren begia gertu izango dugu eta horrek haize bortitza eragingo du asteazkenean''
Asteazken eguerdi eta arratsaldean 120 edo 140 kilometro orduko haize-boladak izango dira haizeguneetan EITBko aurkezlearen hitzetan. Hirietan ere 100 kilometro ingurukoak espero direla azaldu du.
2024/09/26 - 00:52
Haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gainditu dute toki askotan, Aitor ekaitzaren eraginez
129 kilometro orduko ufada izan da Urduñan, 122koa Matxitxakon, 115ekoa Galea lurmuturrean, 109koa Cerrojan, 102koa Garbean eta 83koa Gasteizen, Euskalmetek jakinarazi duenez. Osteguna ere hego-mendebaldeko haize zakarrarekin abiatuko da.
2024/09/25 - 09:59
Albiste izango dira: Gerra Libanon, EITB Gala Zinemaldian eta Aitor borraska
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/25 - 07:00
Aitor ekaitzak haize-ufadak utziko ditu gaur Euskal Herrian, bereziki egunaren bigarren partean
Zenbait haizegunetan 100 km/h-tik gorako ufadak aurreikusi dituzte. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoan abisu horia egongo da indarrean gaurko 18:00etatik biharko 10:00etara.
2024/09/24 - 18:19
Abisu horia ezarriko dute bihar eta etzi EAEn, haizeagatik
100 km/h-koak izan daitezke haize ufadak. Abisu horia asteazkeneko 21:00etatik osteguneko 09:00etara egongo da indarrean.
2024/09/22 - 21:50
Kaleak garbitzen eta kalteak zenbatzen aritu dira Ultzamako Auza herrian, uholdeen biharamunean
Auzatik 60 bat kilometrora, Lezaunen ere, kalte handiak eragin zituen euriteak. Alerta gorria ezarri zuten bertan, hamar minutuan 17 litro ur pilatu baitziren metro koadroko.
2024/09/22 - 21:20
Itsasoa euskal kostaldea hartzen ari da klima-aldaketaren ondorioz?
Aztik euskal kostaldea kontrolatzen du. Horretarako, ekaitz eta korronteei aurre egiteko alerta sistemak erabiltzen ditu, eta epe luzera begira baliagarriak izan daitezkeen datuak biltzen ditu.
2024/09/20 - 18:19
Euritsua eta trumoitsua izango da udatik udazkenerako aldaketa
EAEn abisu horia ezarriko dute larunbatean, 15:00etatik aurrera, eta hiru ordu lehenagotik egongo da abisupean Nafarroa.
2024/09/19 - 19:00
Asteazkenekoak baino handiagoak izan arren, marea biziek ez dute aparteko arazorik sortu
Hala ere, urak hainbat kale hartu ditu, ur putzu handiak sortuz. Pasai Donibaneko hainbat lekutan ura sartu da, eta Zumaian, itsas goran, urak kirol portua hartu du. Nerbioi itsadarrak gainezka egin du Zorrotzaurren (Bilbo) eta Erandion.
2024/09/19 - 07:00
Gaur marea oso bizia espero da, eta abisu horia aktibatuko dute, 17:00etatik 20:00etara
Itsasgora 18:23an izango da, eta 5,12 metroko marea izango dugu orduan. Olatuen altuera adierazgarria 0,5-1 metro ingurukoa izango da.