Errepide sarea irekita dago
Azken orduetako tenperaturaren beherakadak eta prezipitazioek elurra ekarri dute Euskal Herriko mendi eta mendateetara, baina soilik garaienetara. Hala, ostiraleko 21:00etatik larunbateko 09:00ak arte abisua egon da indarrean elurragatik, eta errepide sarean kontuz gidatzeko deia egin du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Araban, ohikoa den legez, Herrerako mendatea erabat itxi dute goizean elurragatik, eta tentuz gidatzeko eskatu dute Altuben, Azazetan, Bernedon, Gasteizko mendatean, Kruzetan, Opakuan eta Zaldiaranen, arrazoi berberagatik.
Eguerdirako, EAEko errepide sarean normaltasuna da nagusi.
Nafarroan ere ohiko mendateak itxi behar izan dituzte elurra dela eta: Burgi-Izaba (N-137), Otsagabia-Irati (NA-2012) eta Zaraitzu-Erronkari (NA-2011).
Gainera, Gasteizko tranbian atzerapenak izan dira izotzak katenarian eragindako arazoengatik, Kañabenta eta Intermodal artean, baina berehala konpondu dituzte.
Iragarpena
Larunbat goizean, elur-maila 1.000 metrora igoko da, eta prezipitazioak ahulak edo ertainak izango dira, batez ere isurialde atlantikoan. Halaber, 1.000 metrora 5 zentimetro elur pila daiteke, eta kota baxuagoetan pilaketa txikiagoak izan daitezke.
Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira larunbatean. Isurialde atlantikoan, eguna moteletik hasiko dugu eta zaparradak botako ditu tarteka, bereziki kostaldean; hegoaldean, berriz, ostarte zabalak irekiko dira goizean goizetik. Elur-maila 600-800 metroan egongo da goizean goiz, baina 1.000 metrora igoko da goizak aurrera egin ahala. Giroa hotza izango da, negukoa; hegoaldeko tenperatura maximoak 10 ºC-tik azpikoak izango dira, eta kostaldekoak 11-12 ºC ingurukoak. Mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta Ebro ibarrean.
Igandean, hodeiak ugarituko dira berriro eta giro goibela izango da denean. Han-hemenka, euria egingo du tarteka, bereziki ipar partean. Haizea hegoaldetik finkatuko da eta tenperatura bizpahiru gradu igoko da. Kostaldean, eguneko tenperatura 15 ºC-ra igoko da eta gauean izotza egiteko probabilitatea txikia izango da; Arabako eta Nafarroako leku bakan batzuetan baino ez du egingo.
Astelehenean, giro iluna eta goibela izango dugu. Nafarroa hegoaldean tarteka eguzkia agertuko da, baina gainerako lekuetan hodeiak gailenduko dira. Noizean behin, euria egingo du; hala ere, euria urria izango da eta bereziki barnealdean eta mendebaldean egingo du. Haizea hegoaldetik sartuko da, indar gutxirekin. Goizaldea epelagoa izango da eta izotza egiteko probabilitatea oso txikia izango da; tenperatura maximoetan ez dugu aldaketa handirik espero behar.
Zure interesekoa izan daiteke
Andre Maria Zuriaren jaietan galdu ezin diren 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.