Alerta Meteorologikoak
2025/04/25 - 21:52
Nafarroa erdialdea eta Erribera alerta laranjan daude, euri eta ekaitz arriskuagatik
Nafarroako erdialdean eta Erriberan alerta laranja 16:00etan aktibatu da eta 23:00etan amaituko da. Lehen ekaitzak dagoeneko lehertu dira, eta ordubetean metro koadroko 30 litrora arteko euriteak espero dira.
2025/04/13 - 13:28
Uholdeek 200 intzidentzia baino gehiago eragin dituzte Arrecife eta Teguiseko udalerrietan
Garaje, soto eta etxebizitzetan urak eragindako kalteak garbitzen ibili dira gaur. Lanzaroteko agintariek bertan behera utzi dute euri-jasengatik larunbat honetan ezarritako larrialdi egoera. Tahiche udalerrian metro koadro bakoitzeko 100 litro baino gehiago pilatu dira.
2025/04/02 - 14:21
Haizeagatik ezarritako abisu horia ostegunera luzatu dute, eta baso-sute arriskuagatik beste bat erantsi
Hego-ekialdeko haizeak gogor joko du eta toki haizetsuetan 100 km/h-tik gorako boladak neurtuko dira. EAEn abisu horia 18:00etatik 09:00etara egongo da indarrean. Foru Erkidegoan, aldiz, 12:00etatik osteguneko eguerdira arte.
2025/03/24 - 13:56
38 litro metro karratu pilatu dira dagoeneko Euskadin, eta euri zaparradak gogor jotzen ari dira
Bidaniako (Gipuzkoa) estazioak goizean erregistratu du datua, baina 60 litroraino ere pilatu daitekeela iragarri du Euskalmetek. Euriteengatik ezarritako abisu horia gauerdira arte egongo da indarrean.
2025/03/24 - 12:40
EAEk eta Nafarroako iparraldeak abisupean jarraitzen dute euriagatik: 20-40 litro pilatu dira dagoeneko
Goizean Bidaniako estazioan 38,8 litro metatu dira metro koadroko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egun osoan zehar egongo da indarrean abisua, eta 24 orduan 60 litro pilatu daitezke metro koadroko. Nafarroako Kantauri isurialdea ere abisupean izango da, eta han ere antzeko kopurua meta daiteke.
2025/03/24 - 09:02
Albiste izango dira: Hezkuntzako negoziazioak, abisu horia euriagatik eta Ukrainako bake elkarrizketak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/23 - 11:58
Abisu horia ezarri dute EAEn euriagatik, astelehen osorako
00:00etatik 24:00etara egongo da aktibo abisu horia, metro koadroko 60 litro pila daitezkeelako. Elur-kota 1.000-1.300 metroren bueltan kokatuko da.
2025/03/23 - 10:45
Talavera de la Reinako erromatar zubiaren zati bat erori da, Martinho ekaitzaren ondorioz
Azken egunetako euriteen ondotik, oso handituta zihoan Tajo ibaia Talavera parean. Ur emari handi horrek XV. mendeko zubiaren parte bat eraitsi du.
2025/03/21 - 09:02
Albiste izango dira: Glaziarren eguna, Heathrow itxita, eta Hondarribiko surf irakaslearen aurkako epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/20 - 12:58
Haizea gogor astintzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoa 133 km/h-ko ufadekin
Hego-ekialdeko haizea gogor jotzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait txokotan, eta 133 km/h-ko ufadak erregistratu dira, Zaldiaranen eta Matxitxakon, esaterako. Irun eta Gasteiz arteko tren-garraioa etenda dago, eta Bilboko aireportuan 17 hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte.
2025/03/20 - 08:51
Albiste izango dira: EITB Data: euskal flota eta arrain kontsumoa, udaberria eta haizea, eta toldoen zozketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/17 - 10:14
Gutxienez 37 hildako izan dira AEBn, hegoaldea eta erdialdea astindu dituzten tornadoen ondorioz
Kalteak sekulakoak dira, tornadoek herri osoak suntsitu dituztelako. Gutxienez 200.000 lagun argindarrik gabe daude. Hainbat estatutan alarma egoera ezarri dute, 100 km/h-ko tornado gehiago espero dituztelako.
2025/03/17 - 08:52
Albiste izango dira: Barakaldo etxebizitza eremu tentsionatu, 2025eko Udalekuak eta abisu horia hotzagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/16 - 13:23
Araba zeroz azpiko tenperaturekin esnatu da
Herrerako eta Gasteizko estazioek -3,9 ºC eta -2 ºC neurtu dituzte, hurrenez hurren. Astelehen honetarako, abisu horia izango da indarrean Ebro ondoko eskualdean, Gipuzkoako barnealdean, Arabako erdialdean eta Bizkaiko barnealdean.
2025/03/14 - 13:43
Izotzarekin, zaparradekin eta elurrarekin joango da negua
Ostiral eta larunbatean, abisu horia izango dugu elurragatik. Horrez gain, beste abisu hori bat izango da igande goizean, barnealdean, izotzagatik.
2025/03/13 - 12:28
Euria, hotza eta elurra 800 metrotik behera astebururako
Tenperatura maximoak 7-11 gradu artean izango dira astelehenera arte, eta elur-kota 600-800 metro inguruan egon daiteke asteburuan. Hori dela eta, abisu horia indarrean izango da elurragatik, ostiralean eta larunbatean, EAEn.
2025/03/07 - 14:55
Arabako Aldundiak bertan behera utzi ditu eskola kiroleko kanpoko jarduerak
Halaber, estalki erdi irekia duten instalazioetan aurreikusitako lehiaketak ere bertan behera geratuko dira.
2025/03/07 - 12:25
112 km/h-ko haize-boladak erregistratu dira Oizen eta 87 km/h-koak Zizurkilen
Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du larunbatera arte 100 km/h-tik gorako haize-boladak izateko arriskuagatik.
2025/03/07 - 10:53
Goibel eta haizetsu dator larunbata, eta atsegin igandea
Udaberri garaiko tenperaturak espero dira astebururako, baina giro ezegonkorra nagusituko da larunbatean, haizea eta euri arina tarteko. Igandean, ostarteak izango dira, eta hego-haizeak ez du aurreko egunetan bezain zakar joko.
2025/02/08 - 11:53
Tranbiaren zirkulazioa berrezarri dute Gasteizen, izotzagatik hainbat orduz etenda egon ostean
Izotzak arazoak eragin ditu katenarian, eta, horren ondorioz, Kañabenta eta Intermodal arteko zirkulazioa etenda egon da. 10:30 aldera berrezarri dute zerbitzua.