Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Alzorrizen dimisioa eta munduko 50 jatetxe onenak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Kontxako hondartza, pasa den asteartean. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Abisu horia beroagatik: Beroak jarraipena izango du, baina arratsaldean ezegonkortasuna handitu eta baliteke ekaitzak jo eta zarrapada trumoitsuak botatzea. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abisu horia ezarri dute, tenperatura altuengatik. Nafarroako Erriberan alerta laranja egongo da indarrean, ekaitz arriskuagatik, eta abisu horia, Erriberan eta erdialdean, beroagatik.
- Ramon Alzorrizen dimisioa: Ramon Alzorrizek dimisioa aurkeztu du Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkariorde nagusi gisa, eta PSNren bozeramaileare izateari utziko dio, baina parlamentari bezala jarraituko du.
- Munduko 50 jatetxe onenak: 'Restaurant' aldizkariak munduko 50 jatetxe onenen zerrenda (The World's 50 Best Restaurants) argitaratuko du Italiako Turin hirian. Euskal Herriko jatetxeak ageri dira faboritoen artean.