Aurtengo ekaina azken 23 urteetako beroena izan da
Ekaina hilabete hezea izan da, tokiaren arabera, eta hori dela eta hainbat alerta meteorologiko aktibatu ditu Euskalmetek, tartean, 25 abisu hori.
Amaitu berri den hilabetea erregistroak daudenetik historiako ekainik beroena izan da, Euskalmet Meteorologia Agentziak asteazken honetan kaleratu duen txostenaren arabera.
Ekaina hilabete "hezea edo normala" izan da, tokiaren arabera, eta Gipuzkoa ekialdean “oso hezea”. Halaber, oro har, tenperatura “oso beroak” neurtu dira.
Testuinguru horretan, hainbat abisu eta alerta aktibatu ditu Euskalmetek, tartean 25 abisu hori eta bi alerta laranja.
Beroa eta hezea
Ekaineko batez besteko tenperaturak “oso beroak” izan dira. Esaterako, kostatik gertu 20-21 graduren bueltan kokatu dira eta Arabako Lautadan 19 gradutik gora, 1991-2020 aldiko batezbestekoa baino 3,1 gradu altuagoa.
1970etik erregistratutako ekainik beroena izan da, gutxienez, 2003koarekin batera.
Gainera, bero handiko hainbat egun izan dira: ekainaren 9tik 13ra, 18tik 21era, 24an, eta 28tik 30era.
Bestalde, prezipitazio ugari neurtu dira Gipuzkoan, bereziki Goierrin eta Tolosaldean; aldiz, Trebiñun, Deba Garaian eta Enkarterrin ohi baino euri gutxiago egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.