EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ekaitz gogorrengatik gaur arratsaldean

Nafarroan 15:00etan sartuko da indarrean, eta EAEn, 18:00etan. Euri erauntsiaz eta haize gogorraz gain, kazkabarra ere espero da.
Ekaitza donostian. Argazkia: EITB
Ekaitza donostian. Argazkia: EITB

Gaurko eguzkiaren eta tenperatura altuen ondoren, ekaitz gogorrak espero dira arratsaldean, eta abisu horiak ezarri dituzte horregatik, prezipitazio handiak izango baitira.

Abisua 15:00etan sartuko da indarrean Nafarroan, eta 18:00etan EAEn (ordubetean metro koadroko 10 litro eta 90 km/h haize-boladak espero dira), eta litekeena da euriarekin batera kazkabarra ere botatzea.

Datozen egunetarako eguraldiaren iragarpenari dagokionez, astelehena giro ezegonkor eta nahasiarekin hasiko dira. Zerua hodeitsu egongo da goizean, baina arratsaldean oso hodeitsu geratuko da, bero-hodeiekin. Zaparrada batzuk bota ditzake goizean, baina sarriago egingo du egunaren bigarren partean, eta trumoi-ekaitzak txingorrarekin batera bota ditzake. Haize aldakorra ibiliko da goizean, eta ipar-mendebaldetik finkatuko da arratsaldean, bolada gogorrekin kostaldean. Tenperatura maximoak igandekoak baino 4-6 ºC baxuagoak izango dira.

Asteartean, lainotuta egongo da eta euria egingo du, goizean, ipar partean. Batez ere isurialde atlantikoaren ekialdean egingo du, baina goizean zehar atertzera egingo du. Gainerakoan, euri gutxi egingo du. Arratsaldean, hodeiak gutxituko dira, eta ostarte handiak zabalduko dira azken orduetan. Ipar-mendebaldeko haizeak bolada gogorrekin joko du kostaldean eta Ebro ibarrean. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango.

Asteazkenean, eguzkia izango da eta tenperaturak gora egingo du, baina ostegunean euria itzuliko da eta freskatu egingo du.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X