Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Gaza eta BSHren itxiera
Beroa, atzo, Bilbon. EITB Media
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Abisu horia beroagatik: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du, tenperatura oso altuak direla eta. Izan ere, termometroak 35 ºC-ra iritsiko dira Ebro bailaran eta 32 ºC ingurura kostaldetik gertu. Halaber, AEMETek abisu horia aktibatu du Nafarroa erdian eta Pirinio inguruan ekaitzagatik, eta Erriberan tenperatura altuengatik.
- Gaza, etengabeko sarraskia: Mikel Ayestaran EITBko berriemailea Ramallahn (Zisjordania) izango da. Halaber, Israelek nazioarteko uretan atzemandako Askatasunaren Flotillako 12 ekintzaileak Ashdod portura eraman dituzte dagoeneko, eta hurrengo orduetan deportatuko dituzte. NBE Nazio Batuen Erakundeko Palestinarako ikerketa batzordeak Israelgo Armadak Gazako Zerrendan egindako erasoen inguruko txostena argitaratuko du.
- BSHren itxiera: BSHk Ezkirozko lantegia itxiko du azkenean. BSHko zuzendaritzak ez du luzatuko kaleratze kolektiborako epea, langileen eta Gobernuaren deiari entzungor eginez. Ekainaren 16an itxiko ditu ateak etxetresna fabrikatzaileak, Nafarroako lantegi handienetako batek. Hori horrela, langile batzordearen ordezkaritza bat Bruselara joana da Industria komisarioarekin eta Enplegu komisarioarekin biltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak