Abisu horia tenperatura altuengatik, astearte eta asteazkenerako
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astearte eta asteazkenerako, tenperatura oso altuak izan daitezkeelako. Izan ere, termometroek 35 ºC-tara iritsi ahal izango dira Ebro bailaran eta kantauri isuriko barnealdean 32 ºC izango dira.
Bihar, asteartean, 13:00etatik 19:00etara egongo da ezarrita abisu horia. Euskalmeten iragarpenaren arabera, tenperatura altuenak 35 ºC-ren bueltan ibiliko dira Ebro bailaran eta 34 ºC inguruan trantsizio gunean. Kantauri isurialdeko barneko bailaretan 32 ºC-tara iritsi daitezke. Azkenik, kostaldean 26 ºC-tan errendituko dira termometroak.
Gauean, berriz, kostaldean 18 ºC inguru izango dira, 16 ºC kantauri isurialdeko barnealdean, 15 ºC trantsizio gunean eta 17 ºC Ebro bailaran.
Nafarroako AEMETek ere abisu horiak ezarri ditu astearterako; Nafarroa erdian eta Pirinio inguruan ekaitzengatik eta Erriberan tenperatura altuengatik eta ekaitzengatik. Ia lurralde osoan kazkabarra egiteko aukerak daudela aurreikusi dute eta haize bolada indartsuak espero dituzte. Horrez gainera, egunean zehar, tenperatura 36 ºC-ra iritsi daiteke Erriberan.
Eguraldiaren iragarpenari dagokionean, egun eguzkitsua espero da Hego Euskal Herrian, baina zerua ez da erabat oskarbi egongo. Arratsaldean, bero hodeiak garatuko dira eta ekaitzak jo dezake, batik bat barnealdean.
Asteazkenean ere bero egingo du eta berriro ere ekaitzak jo dezake. Barnealdeko zenbait lekutan tenperatura maximoek 30 ºC-ak gaindituko dituzte eta kostaldetik hurbil ere beroa egingo du. Goizean giroa argia izango da, ostarteekin, eta hauts-gandua ager daiteke. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du 12:00etatik 19:00etara tenperatura altuengatik. Tenperatura maximoak 33 ºC-koak izan daitezke kostaldean, eta 34 ºC-koak barnealdean; trantsizio-eremuan eta Ebroren ardatzean, berriz, 31 ºC-koak.
Gaueko tenperaturak, aldiz, baliteke 19 ºC-tik ez jaistea kostaldean, 18 ºC-tik barnealdean, 17 ºC-tik trantsizio-eremuan eta 18 ºC-tik Ebroren ardatzean.
Bestalde, AEMET Nafarroak abisu horia ezarri du ekaitzengatik Erriberan, ekaitz gogorrak eta txingorra espero direlako.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.