Albiste izango dira: Alerta laranja beroagatik, garraio publikoa doan 14 urtera arte eta Villavesako lan gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hauek dira astearte honetan, 2025eko uztailaren 1ean, titular nagusiek hartuko dituzten gaiak:
- Alerta laranja beroagatik: Beroak jarraipena izango du gaur Euskal Herri osoan eta tenperatura maximoak atzokoak baino zerbait altuagoak izango dira, 35 eta 37 graduren artean barnealdeko zenbait lekutan. Hori dela eta, Euskalmetek alerta laranja ezarri du Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean.
- Garraio publikoa doan 14 urte bete arte: Gaurtik aurrera 14 urte arteko haurrek doan bidaiatu ahalko Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publikoan. Aurten hasi zen garraio publikoa 12 artekoentzat doakoa izaten; uztailetik aurrera, adin-tartea zabaldu, eta 14 urte artekoek ahal izango dute EAEko garraio publikoa debalde erabili. Era berean, gazteek % 50eko murrizketa izango dute abonu eta tituluetan.
- Villavesako lan gatazka: Villavesako langileek, Iruñerriko garraio publikoaren langileen batzordeak, gaurtik aurrera egitekoa zuen greba mugagabea egun bat atzeratu dute, zuzendaritzak egindako azken proposamena aztertzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.