Iruñerriko autobus-zerbitzuan egun bat atzeratu dute greba-deialdia, zuzendaritzaren azken proposamena bozkatzeko
Greba mugagabea astearte honetan, uztailaren 1ean, hastekoa zen, baina TCCko langile-batzordeak adostu du jasotako azken proposamena bozkatzea, gaur zuzendaritzarekin izandako bileraren ostean.
TCC garraio enpresako langileen mobilizazioa. Irudia: Nafarroako UGT
Egun bat atzeratu dute Iruñerriko hiri-garraioko greba-deialdia, TCCko langile-batzordeak zuzendaritzak gaur planteatutako proposamena astearte honetan langileek bozka dezaten erabaki baitu.
TCCko langile-batzordearen gehiengoak, Iruñerriko hiri-garraioaren konpainia esleipendunak, gaur izandako batzarraren ostean, proposamena bozketara eramatea erabaki du.
Hori dela eta, asteartean, uztailak 1, hastekoa zen greba mugagabea egun bat atzeratu dute.