Albiste izango dira: Eguraldia, aste erabakigarria Guardia Glassen eta 80 urte dira Auschwitz askatu zutenetik
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Eguraldia: Haize zakarra izango da nagusi Euskal Herrian, gutxienez asteartera arte, 'Herminia' borraskak eraginda. Orduko 100 kilometrotik gorako ufadak espero dira datozen orduetarako ere, eta 5 metro inguruko olatuak. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du nabigaziorako arriskuagatik 06:00etatik 14:00etara, eta itsasaldeko arriskuagatik 14:00etatik 17:00etara, 4,5 metroko olatuak egongo baitira. Mareagora 15:29an izango da. Azken orduetako haize gogorrak 200 intzidentzia inguru eragin ditu, tartean, luiziak. N-634 errepidea itxi egin behar izan dute, Deba parean, lur jausi bat tarteko.
- Aste erabakigarria Laudioko Guardia Glassen: Guardian Glass multinazionalaren Enpresa Batzordea (ELAk eta LABek osatzen dute) Laudioko enpresaren zuzendaritzarekin bilduko da gaur goizean, 08:30ean, joan den astean itxiera iragarri ondoren, egoerari buruz hitz egiteko. Ondoren, Batzordeak bi asanblada egingo ditu langileekin, 10:00etan lehena eta 15:00etan bigarrena, hilaren 30etik aurrera greba mugagabea egin ala ez erabakitzeko. Hasiera batean, labea otsailaren 3an gelditzekoak ziren baina itxiera urtarrilaren 29ra aurreratzea erabaki zuten iragan ostiralean.
- Auschwitz, 80 urte: 80 urte dira Auschwitzeko kontzentrazio esparrua askatu zutenetik, 1945eko urtarrilaren 27an sartu baitzen Armada Gorria Alemania naziko kontzentrazio esparru horretan. Auschwitz-Birkenau Museoaren arabera, aipaturiko kontzentrazio eta sarraski esparruan, Alemaniako naziek 1,1 milioi pertsona hil zituzten, nagusiki juduak. Bertatik guztira 1,3 milioi pertsona igaro zirela uste da.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.