Labea "modu jakin batean" itzali ezean eraikina kolapsatzeko arriskuaz ohartarazi du Guardianen batzordeak
Laudioko Guardian Glasseko labea "modu jakin batean" itzaltzen ez bada "eraikina kolapsatzeko" arriskua dagoela ohartarazi du enpresa batzordeak. Are gehiago, protokoloari buruzko kezka agertu du langile batzordeak, oraindik enpresak ez duelako protokolorik prestatu eta "segur aski" labea itzali ondoren iritsiko delako.
Guardian Glass multinazionalaren Enpresa Batzordea (ELAk eta LABek osatzen dute) Laudioko enpresaren zuzendaritzarekin bildu da gaur goizean, joan den astean itxiera iragarri ondoren, egoerari buruz hitz egiteko.
Ondoren, Batzordeak bi batzar egingo ditu langileekin: 10:00etan, lehena eta 15:00etan, bigarrena. Langileen ordezkariek hilaren 30etik aurrera greba mugagabea deitzeko aukera planteatuko diete langileei. Gainera, hilaren 29rako lantegiaren sarreran elkarretaratzea deitu dute.
Urtarrilaren 29an, enpresak labea itzaltzea aurreikusten du, eta batzordea beldur da hori egiteak lantegia behin betiko ixteko epeak azkartuko ote dituen.
Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak "harridura eta ezinegona" adierazi die igande honetan Guardian Glassen jabeei, publiko egindako ohar batean, labearen itxiera urtarrilaren 29ra aurreratu dutelako. Hasiera batean, labea otsailaren 3an gelditzekoak ziren baina lehenago itzaltzea erabaki zuten iragan ostiralean.
AEBko multinazionalaren zuzendaritzaren arabera, beira egiten duen lantegiko labea kaltetuta dago, eta, ondorioz, fabrika ezin da martxan egon. Hori dela eta, 171 langile dituen lantegia ixtea erabaki dute.
Jaurlaritzak eta Guardianen zuzendaritzak bilera dute asteartean, urtarrilaren 28an, konponbideak aztertzeko, eta Eusko Jaurlaritzak enpresari eskatu dio "ez dezala hartu fabrikaren jardueraren etorkizuna hipotekatu dezakeen erabakirik bilera egin aurretik".
Jaurlaritzak enpresari iradoki dio karga-hormarekin dagoen arazoa beroaldian egindako geldialdi batekin (Hot Hold) konpon daitekeela, edota labea kaltetuko ez dela bermatuko lukeen beste irtenbide teknikoren batekin.
Ildo horretan, "labeari buruzko edozein erabaki tekniko hartu aurretik, bi aldeek adostutako aholkularitza tekniko independente bati labearen egoera ebaluatzea eta irtenbide posibleen analisia egitea" proposatu dio Jaurlaritzak enpresaren zuzendaritzari.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek ez du eskaintza formalik oraingoz
Hala jakinarazi diote erakundeetako ordezkariek Enpresa Batzordeari ostegun honetan egindako bileran.
Nafarroako medikuek greba mugagabea deitu dute arratsaldeetarako, uztailaren 1etik aurrera
Nafarroako Medikuen Sindikatuak "zentzugabetzat" jo du Osasun Departamentuaren eskaintza, eta greba hori Estatuan erabakitzen diren mobilizazioei gehituko zaiela adierazi du.
Voloteak erregaiaren prezioa garestitzeagatik jarritako errekargua kendu du, FACUAren salaketaren ostean
14 eurorainoko gainordain hori ordaindu behar izan duten erabiltzaileei airelineari gainkostua itzultzea eskatzeko eskatu die FACUAk. Bitartean, Gizarte Eskubideetako, Kontsumoko eta Agenda 2030eko Ministerioak ikerketa bat abiatu du ia hiru hilabete indarrean egon den neurriagatik.
Europako Banku Zentralak interes-tasak 0,25 puntu igo ditu eta ia hiru urteko diru-politika egonkorrari amaiera eman dio
Christine Lagardek zuzentzen duen erakundeak maiatzeko inflazioaren gorakadari erantzun dio, % 3,2ra igo baita, energiak bultzatuta, eta interes-tasak % 2,25ean utzi ditu.
Sara Lizeaga, medikua: "Gure aldarrikapen gehienak hemen konpon litezke, eta Jaurlaritzari dagokio hori egitea"
Medikuen Eskubideen Aldeko Elkartearen eta Medikuen Mugimendu Unitarioaren izenean, Sara Lizeaga Donostia Ospitaleko medikuak hitz egin du hedabideen aurrean, gaur arratsaldean. Esan du euren "aldarrikapen gehienak" Eusko Jaurlaritzak bideratu ditzakeela. "Osasun sailari dagokio hori egitea, Ministerioari bereak konpontzeko eskatu baino lehen", adierazi du. Halaber, ohartarazi du "greba mugagabe bat ez beste alternatibarik" ez zaiela geratzen.
Lan baldintza hobeak eskatzeko mobilizazioak hasi dituzte Elkar argitaletxeko langileek
Azken urteetan lan harremanak eta baldintzak okertu direla salatzen dute Elkar etxeko banaketako langileek. Egoera bere onera ekartzeko deia egin diote enpresari.
Medikuen sindikatuek Espainiako Gobernuari akordioak lortzeko "gai" den solaskide bat izendatzea eskatu diote
Osasun Ministerioak goizean igorritako gutunari komunikatu gogor batekin erantzun diote sindikatuek. "Iritzi publikoa nahastea" leporatu diote Monica Garciak zuzentzen duen sailari.
EAEko Auzitegi Nagusiak 1995etik aldi baterako kontratuak kateatzen zebilen Portugaleteko udal-langile bati kontratu finkoa egitea onartu du
Langileak hautaketa-prozesu bat gainditu zuen 2022an, baina plazarik gabe geratu zen, deitutako lanpostuen kopurua azterketa gainditu zutenena baino txikiagoa zelako.
Industria ekintza politikoaren erdigunean kokatu nahi du Nafarroako Gobernuak
Gaur onartutako aurreproiektuarekin, besteak beste, teknologia, ingurugiro eta lehiakortasun mailako erronkei aurre egiteko tresnak bideratuko dira Foru Erkidegoko enpresetara.
Autonomia erkidegoek Osasun Ministerioari leporatu diote Estatutu Markoaren inguruko akordiorik ez lortzea
Espainiako Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren amaieran Alberto Martinez Osasun sailburuak adierazi duenez, gatazkari konponbidea emateko "aukera galdu" da eta Monica Garcia Osasun ministroari leporatu dio mediku, sindikatu eta autonomia erkidegoei entzungor egitea.