Altsasu
2020/09/07 - 20:58
Getxoko Udalak elkartasuna adierazi dio Unai Etxebarria futbolariari
Udalak adierazpen instituzionala onartu du, "mundu guztiak uneoro adierazpen askatasunerako duen eskubidea errespetatzeko eskatuz".
2020/08/31 - 11:30
Sare sozialen bidez mehatxuak jaso dituela salatu du Javier Ollo Altsasuko alkateak
Larunbatean Ospa Eguna egin zuten Nafarroako herrian, eta, horren harira, mezu iraingarriak jaso dituela esan du Geroa Baiko alkateak. Mehatxuen aurrean elkarbizitza aldarrikatu du Ollok.
2020/08/30 - 16:34
Dozenaka pertsonak babesa adierazi diote Getxon Unai Etxebarria futbolariari
Atezainak "adierazpen askatasunaren alde" bildutakoei eskerrak eman dizkie. Granadak Etxebarria kanporatu du, futbolariak Altsasuko gazteen aldeko elastiko bat erakutsi ostean.
2020/08/29 - 13:07
Guardia Zibilak Euskal Herritik "ospa egin" dezan eskatu dute berriro Altsasun
Dozenaka pertsonak "birus" polizialaren kontrako "txertoa" defendatu dute Ospa Egunean. ANk ez debekatzea erabaki du, baina segurtasun indarrei "deliturik egiten ez dela zaintzeko" eskatu die.
2020/08/28 - 11:14
Unai Etxebarria kanporatu du Granadak, Altsasuko gazteei babesa adierazi ostean
Futbolariak zigortutako altsasuarren aldeko elastiko bat zeraman jantzirik denboraldi bukaerako ospakizunetan, eta Voxen presioaren ondoren, espedientea ireki zion klubak.
2020/08/23 - 14:24
Kale zurrutean aritzeagatik 14 salaketa izan dira asteburuan Nafarroan
Gainera, larunbat gauean 47 dei jaso ditu Foruzaingoak bertaratzeko eskaerekin, haietatik zortzi gazte taldeek sortutako pilaketegatik izan dira.
2020/08/01 - 11:51
Euskal futbolari bat zigortu dute Altsasuko gazteen aldeko kamiseta janzteagatik
Unai Etxebarria euskal futbolariari diziplina-espediente bat ireki dio Granada Futbol Taldeak Altsasuko gazteei babesa erakusteko kamiseta bat janzteagatik.
2020/07/23 - 15:32
Guardia zibilek Altsasuko Ospa Eguna salatu dute terrorismoaren apologia delakoan
UnionGC-k ekitaldiaren antolatzaileei leporatzen die publikoki zabaltzea terrorismo eta gorroto delituak egitera bultzatzen dituzten mezuak eta aldarrikapenak.
2020/07/03 - 16:49
Etxean dira 3. gradua jaso duten Altsasuko hiru gazteak
Gurasoek orain arte jaso duten elkartasun oholdea bihotzez eskertu dute, baina gazteen askatasun osoa lortu arte lanean jarraituko dutela aldarrikatu dute.
2020/07/03 - 12:40
Gurasoek esan dute ''borrokan'' jarraituko dutela guztien askatasuna lortu arte
Antton Ramirez de Alda eta Koldo Arnanz, Adurren eta Oihanen aitak, oso pozik agertu dira, baina espetxean geratu diren beste bi gazteen alde borrokan egiteko gogotsu daudela esan dute.
2020/07/03 - 12:22
Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan
'Altsasu auzia'gatik espetxean egun gehien daramatzaten gazteak dira. Gaurtik, hirugarren gradua dute ezarrita, eta lotara bakarrik joan beharko dute Zaballara, astegunetan.
2020/07/02 - 19:38
Hirugarren gradua eman diete Altsasuko hiru gazteri
Hirugarren gradua lortu dute Jokin Unamunok, Oihan Arnanzek eta Adur Ramírez de Aldak. Kartzela-egoera berriak berekin dakartzan onurak eskuragarri dituzte jada.
2020/04/22 - 14:37
Koronabirusagatik espetxeetan ezarritako neurriak aldatzeko eskatu dute
Salhaketa Nafarroak, Etxeratek, Altsasuko Gurasoek eta Sarek herritarrei eskatu diete Espainiako Gobernuari exiji diezaiotela espetxe politikaren arloko neurri plan bat.
2020/03/29 - 18:45
COVID-19aren krisiak etxera joateko baimenik gabe utzi ditu Altsasuko hiru kondenatu
Alarma egoeraren ondorioz, kartzeletako arduradunek Jokin Unamunoren, Adur Ramirez de Aldaren eta Oihan Arnanzen baimenak bertan behera uztea erabaki dute.
2020/03/29 - 16:02
Bertan behera geratu da Altsasuko gazteek etxera bisita egiteko zuten lehen baimena
Kartzelan dauden Altsasuko gazteek etxera bisita egiteko zuten lehen baimena, baina Koronabirusa dela-eta, bertan behera utzi diete agintariek. Senideak kezkatuta daude.
2020/03/21 - 11:21
Nafarroako Erizainen Elkargoak laguntza eskatu du mantalak egiteko
Polipropileno oihala eskatu dute, inpermeabilizatutakoa eta ez dagoena (NOVOTEC, NEWTEX, TDT), spray inpermeabilizantea, mantalak banatzeko poltsak eta kaxak, jostunen lana eta garraioa.
2020/02/27 - 12:17
Olatzagutiko paraje batera legez kanpo jaurtitako hondakinak topatu dituzte
Abisua eman zuen herritarrak emandako datuei esker, isurketa horren erantzuletzat jo duten Iruñeko eraikuntza enpresa bat identifikatu ahal izan dute.
2020/02/22 - 15:55
Mendizale gasteiztar bat hil da Beriain mendian amilduta
Ezbeharra 12:55 aldera gertatu da. Konkretuki, 34 urteko mendizalea San Donatoko ermitatik gertu dagoen bretxatik behera amildu da, tontorraren hegoaldean.
2020/02/08 - 19:03
8 hilabeteko kartzela-zigorra jarri diote ostiralean Altsasun atxilotutako gazteari
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, gaur bertan epaiketa azkarra egin diote. Guardia zibil bat jo izana onartu du baita kartzela-zigorra eta isuna ordaintzea ere.
2020/02/07 - 23:42
Pertsona bat atxilotu dute guardia zibil bati eraso egitea egotzita, Altsasun
Atxilotua Iruñera eraman dute eta epailearen esku utziko dute larunbat honetan, agintariaren aurkako atentatu delitu bat leporatuta.