Amaia Martinez Grisaleña
2024/12/31 - 15:39
Pradales lehendakariak ''jasaten ari garen arazo handiei'' buruz hitz egin ez izana kritikatu du Voxek
Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak uste du deigarria izan dela Pradales lehendakariak gazteei "baikortasuna" eskatu izana, kolektibo horrek emantzipatzeko inoizko adinik altuena duenean.
2024/09/27 - 13:51
Pradalesek Vox alderdiari: ''Lehendakari gisa eragotzi nahi dudan intrantsigentziaren eredu zarete''
Hori dela eta, argi utzi du ez dutela "inoiz" bat egingo, Euskadik, hamarkada luzez, batzuen eta besteen intolerantzia, intrantsigentzia eta inposaketa gehiegi bizi izan duelako.
2024/07/03 - 15:03
Amaia Martinez: ''Voxen aurkako apartheidaren liderra da Pradales''
"Legebiltzarrarekiko errespetua funtsezkoa izan beharko litzateke Eusko Jaurlaritza berriaren ibilbide honetan", adierazi du Amaia Martinezek, Imanol Pradalesek Vox egingo duen bilera-sortatik kanpo utzi duela jakin ostean.
2024/06/20 - 16:48
Amaia Martinez: ''Patroi itxura duen arraunlaria izaten jarraituko duzu''
"Arazoa da zuzendu nahi duen trainerua betiko bera dela, EAJren trainerua. Euskadik patroi aldaketa behar du, baina batez ere irtenbideak eskainiko dituen traineru berri bat ", adierazi du Voxeko legebiltzarkideak.
2024/05/03 - 15:54
Hernandez (Sumar) eta Martinez (Vox), Eusko Legebiltzarrean akreditazioa lortu duten lehen legebiltzarkideak
Eusko Legebiltzarrean akreditazioa lortu duten lehen legebiltzarkideak ostiral honetan bertan Jon Hernandez Sumarreko ordezkaria eta Amaia Martinez Voxekoa izan dira. Biek Talde Mistoa osatuko dute.
2024/05/03 - 15:04
Martinezek (Vox) parlamentari akta sinatu du eta ''politika kontinuistak'' dituen Gobernua datorrela esan du
Voxeko legebiltzarkideak ziurtzat jo du Eusko Legebiltzarreko Mahaiak erabakiko dituela XIII. legegintzaldian Jon Hernandez (Suma) eta bera izango diren Talde Mistoaren barruko espazioak eta banaketak.
2024/04/26 - 19:07
Atzerriko botoak ez du eraginik izan apirilaren 21eko hauteskundeetako eserlekuen banaketan
EAJ nagusitu da Araban eta Bizkaian, eta EH Bilduk lortu ditu boto gehien Gipuzkoan. Atzerriko botoak zenbatuta, EAEko hauteskundeetako behin betiko boto-zenbaketa itxi dute, eserlekuen banaketa aldatu gabe.
2024/04/26 - 07:00
Gaur, atzerriko bozen zenbaketa: lurralde bakoitzeko azken eserlekua jokoan, baina aldaketarako aukera urri
Arabako lurralde historikoan, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri bat kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan, baina oso zaila edo ia ezinezkoa dirudi halakorik gertatzea.
2024/04/22 - 09:34
EAJk irabazi du botoetan, EH Bildurekin 27na eserlekutan berdinduta
Azkenean, EAJk 29.000 botoko aldea lortu du, eta koalizio subiranistak emaitza historikoak izan ditu. Bestalde, PSE-EEk 12 legebiltzarkide erdietsi ditu (+2), PPk 7 (+1) eta Sumarrek eta Voxek, bana.
2024/04/22 - 03:08
EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko diote egungo gobernuari, gehiengo osoz
Jeltzaleek eta sozialistek 39 eserleku dituzte, gehiengo osoaren langa ordezkari batengatik gaindituta.
2024/04/22 - 03:03
Hauek izan dira EAEko hauteskundeetako emaitzak
EAJk eta EH Bilduk 27na eserleku eskuratu dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baina alderdi jeltzalea izan da bozkatuena, 29.000 botoko eta 2,64 puntuko aldearekin. Koalizio subiranistak, bere aldetik, emaitza historikoak lortu ditu, lehen aldiz 300.000 botoen langa gaindituta.
2024/04/22 - 02:17
Hauteskunde gaua, iruditan
2024ko apirilaren 21eko hauteskunde gaueko argazkiak.
2024/04/22 - 01:45
Martinez: ''Lan egingo dugu gugan konfiantza izan duten 21.000 ausartak ordezkatzeko''
Amaia Martinezek eskerrak eman dizkie Vox bozkatu duten 21.000 euskal herritarrei, eta Eusko Legebiltzarrera euren ahotsa eramateko lan egingo dutela esan du.
2024/04/22 - 01:31
Hauek dira hauteskunde gauaren gako nagusiak
Hautetsontziek inoizko Eusko Legebiltzarrik abertzaleena marraztu dute gaur, EAJk eta EH Bilduk lau eserlekutik hiru eskuratu baitituzte. Zehazki, 75 legebiltzarkideetatik 54 bi alderdi horietakoren batekoak izango dira.
2024/04/21 - 22:00
Berdinketa EAJren eta EH Bilduren artean 26-28 eserlekurekin, eta alderdi jeltzalea izango da bozkatuena
Tentsio handiko zenbaketa aurreikusten du EITBren inkestak. EAJ izango da lehen indarra botoetan, koalizio subiranistak izango du hazkunde handiena, PSE-EEk eta PPk ere gora egingo dute eta, ezker konfederalean, Elkarrekin Podemosek baino ez du ziurtatuta ordezkaritza.
2024/04/21 - 16:11
Lehendakarigaiak, hauteslekuetan
Lehendakarigaiek hauteskunde-hitzorduarekin bat egin dute, eta goizean joan dira botoa ematera hauteslekura. Oro har, botoa ematera joateko deia egin diete herritarrei.
2024/04/21 - 14:53
Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia, Gasteizen bozkatzen
Botoa eman ostean, Martinezek esan du "boto ausart eta patriotiko ugari" espero dituztela.
2024/04/21 - 13:24
Lehendakarigaiek botoa eman dute
Goizean eman dute botoa lehendakarikagaiek.
2024/04/20 - 00:25
Hauteskunde-kanpaina itxi dute indar politikoek, igandeko bozketara begira jarrita
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, PPk, Elkarrekin Podemosek, Sumarrek eta Voxek kanpainako azken mezuak bota dituzte. Igandean, Eusko Legebiltzarra berritzera deituta daude EAEko herritarrak.
2024/04/19 - 17:37
Alderdien azken saiakerak botoa bereganatzeko, kanpaina bukatzeko ordu gutxi geratzen direnean
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara deituta daude EAEko herritarrak apirilaren 21ean, igandean.