CERA botoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur, atzerriko bozen zenbaketa: lurralde bakoitzeko azken eserlekua jokoan, baina aldaketarako aukera urri

Arabako lurralde historikoan, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri bat kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan, baina oso zaila edo ia ezinezkoa dirudi halakorik gertatzea.
Iragarkia
recuento voto cera extranjero elecciones 21A efe
18:00 - 20:00
Hasi da atzerriko botoen zenbaketa, baina aldaketarako aukerak urriak dira

Ostiral honetan, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako botoen zenbaketa behin betiko ixtea espero da. Zenbaketa lan horretan azkena atzerriko botoa kontatzea da. Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) kanpo bizi diren 8.200 herritarrek eman zuten botoa igandean (CERA erroldaren % 10 inguru), orain lau urte baino 5.000 gehiagok.

Igandeko boto-zenbaketak EH Bilduri eman zion azken eserlekua Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, PSE-EEri. Hala ere, hori alda liteke. Arabako lurralde historikoan, EAJk azken eserlekua ken diezaioke koalizio subiranistari; Bizkaian, Sumar sozialistei kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, EH Bilduk azken eserlekua lor dezake, PSE-EEren kaltetan.

Atzerriko botoen zenbaketak azken emaitza alda dezake, bai, baina ez da askotan gertatu. 2020ko hauteskundeetan, EH Bilduk legebiltzarkide bat galdu zuen PP-Ciudadanos eskuineko koalizioaren mesedetan. 2016an, aldiz, EH Bilduk EAJri ordezkari bat kendu zion atzerriko botoaren zenbaketari esker. Bestalde, 2019ko hauteskunde orokorretan, PPk EAJri kendu zion Bizkaian jokoan zen azken diputatua.

Hala ere, oraingoan ez dirudi halakorik gertatuko denik, azken eserlekurako lehia ez baita hain-hain estua. Gipuzkoan, esaterako, CERA botoa 3.540 herritarrek eman dute, PSE-EErena da azken eserlekua, eta EH Bildu 1.360 botora dago lehia horretan.

Ondorioz, koalizio subiranistak 1.360 boto lortu beharko lituzke lehenengo, eta gero, gainera, sozialistek lortzen duten boto bakoitzeko hiru beharko lituzke EH Bilduk.

Beraz, PSE-EEk CERAn ere Gipuzkoan izandako emaitzak lortuko balitu, botoen % 13,5 eskuratuta, koalizio subiranistak 10etik 7 CERA boto baino gehiago beharko lituzke azken legebiltzarkidea bereganatzeko, baina oso zaila dirudi halakorik gertatzea.

Inoiz baino CERA boto gehiago

CERA gazteleraz egindako akronimo bat da, Espainiako Estatutik kanpo modu iraunkorrean bizi direnen errolda adierazten duena. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak izaki, botoa emateko eskubidea izan duten ia 83.000 lagun (82.911) errolda osoaren boto-emaileen % 4,6 dira.

Igandeko hauteskundeetan, inoiz baino gehiagok parte hartu dute, horretarako baldintzak malgutu egin direlako (% 10). Horrela, atzerrian bizi diren 3.703 bizkaitarrek, 3.540 gipuzkoarrek eta 954 arabarrek eman dute botoa.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X