Amaia Martinez Grisaleña
2024/03/21 - 07:35
Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak
Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.
2024/03/18 - 12:01
Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia izango da berriro
Ultraeskuineko alderdiak Legebiltzarrean duen ordezkari bakarrak hautagaitza errepikatuko du, Arabako zerrendaburu gisa. Maria Perez eta Andres Paramio izango dira, bestalde, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzen buru.
2024/02/02 - 12:08
Martinez (Vox): ''Gogor egingo dugu lan Legebiltzarrean eserlekua mantentzeko''
EITB Focus inkestaren balorazioa egiteko orduan, Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak esan du bere alderdiak "gogor" egingo duela lan hauteskundeetan emaitzak hobetzeko.
2024/02/02 - 06:55
Pradales, Otxandiano eta Gorrotxategi, ondoen baloratuenak
Lehendakaritzarako zazpi hautagaietatik hiruk gainditua lortu dute herritarren balorazioari dagokionez, EITB Focus inkestak jakitera emen duenez. Hala, EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zerrendaburuek 5etik gorako nota jaso dute aipatu inkestan.
2024/02/02 - 06:55
Pradales eta Otxandiano, lehendakari izateko faboritoak, hamarren bakarreko aldearekin
Lehendakari izateko hautagai gogokoenari buruz galdetuta, EAJko eta EH Bilduko zerrendaburuen arteko lehia gogorra islatzen da EITB Focus inkestan. Horrela, Imanol Pradales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu) dira datozen lau urteetan lehendakari izateko faboritoak.
2023/09/14 - 17:18
Vox: ''EAJren kudeaketa ahalmenari buruzko mantra agortze zantzuak erakusten hasi da''
Amaia Martinezen arabera, EAJ "deshidratazio politikoa pilatzen ari da" eta hauteskundeetan galera handia izango duela uste du. "Gaur oparitu digun diskurtso autokonplazienteak nekez irauliko du zure alderdiaren beheranzko joera hori", esan dio Voxeko parlamentariak Urkullu lehendakariari.
2023/05/02 - 12:00
Martinezek (Vox) Bildarratzi: ''Jar itzazu hiru hizkuntza ereduak Hezkuntza Legearen proiektuan''
Amaia Martinez alderdi ultraeskuindarraren legebiltzarkideak uste du modu horretara "tirabirak" eta "interpretazio ezberdinak" saihestuko liratekeela. "Ezertxo ere aldatu nahi ez badute zergatik ez jarri legean?", galdetu du.
2022/09/22 - 18:10
Martinezen arabera, "EAJk diruz lagundutako independentzia nahi du: guk gonbidatu eta espainiarrek ordaindu"
Voxeko legebiltzarkidearen iritzian, "Euskal Herria oasi faltsu batean bilakatuko duen kimera faltsurik ez dugu behar euskaldunok". "Gure historiari leial izango zaion eredu politikoa behar dugu", adierazi du.
2022/09/22 - 14:17
Urkullu lehendakariaren hitzaldian ideia zehatzen falta kritikatu du Voxek
Amaia Martinez legebiltzarkideak Iñigo Urkulluk Politika Orokorrari buruzko eztabaidan izan duen "autokritikarik eza" eta gehiegizko "autobonboa" kritikatu ditu.
2022/05/31 - 18:47
Amaia Martinez: "Gaztela eta Leonen ere emaitza txarrak aurreikusi zizkiguten, eta orain Gobernuan gaude"
Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak adierazi du inkestetan beti gaizki agertzen direla, baina ondoren inork esperotakoak baino emaitza hobeak izaten dituztela.
2022/05/30 - 17:33
Vox: "Ez ditugu sukaldatutako inkestak sinisten, kalean jasotzen dugun inkesta da guretzat inportanteena"
Amaia Martinez eskuin muturreko legebiltzarkidearen ustez, "goizegi" da hauteskundeez hitz egiteko. "Guri egunez egun jardutea gustatzen zaigu, ez urtebetera begira", erantsi du.
2022/05/12 - 14:50
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk ultraeskuinaren kontrako adierazpen bat adostu dute
Eusko Legebiltzarreko talde nagusiek "kezka" adierazi dute eskuin muturraren eta neofaxismoaren gorakadarengatik, eta gorrotozko estrategiei aurre egitea adostu dute.
2022/04/08 - 13:18
Prezioen igoerak gehien kaltetutako sektoreei zergak izoztearen eta funtsak aktibatzearen alde egin du Voxek
Amaia Martinezek gogor kritikatu du Eusko Jaurlaritzak pandemia ostean "milioi askoko soberakin ulertezina" edukitzea. Egungo krisiari aurre egiteko, elektrizitatearen gaineko zerga berezia ezabatzea eta hidrokarburoen eta sozietateen zergak murriztea defendatu du.
2022/03/17 - 11:54
Amaia Martinez (Vox): "Konstituzionalak Legebiltzarreko Mahaia seinalatu du eta berehala desegin behar da"
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak Voxen parte-hartze eskubideak urratu dituela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak, eta Amaia Martinez legebiltzarkideak aurreratu du mahaikideen inhabilitazioa eskatzea aztertzen ari direla.
2022/02/08 - 13:52
Amaia Martinez (Vox): ''Lege honen helburu bakarra gizartearen euskalduntzea da''
Amaia Martinezek adierazi duenez, zirriborroaren "irakurketa azkar" baten ondoren, baieztatu egiten da EAJren eta EH Bilduren artean hizkuntza eredu bakarra ezartzeko itun bat dagoela, gaztelania bigarren mailara baztertzen duena.
2021/11/12 - 14:01
Eusko Jaurlaritzak argitu gabeko ETAren 50 hilketen txostenak helaraziko dizkie biktimei abenduan
Amaia Martinezek (VOX) Urkulluri leporatu dio oraintsu Euskadin izan diren Europako Parlamentuko taldeekin elkartu ez izana. Lehendakariak erantzun dio, saiatu zirela haiek Gobernuarekin biltzea agendan sar zezaten, "alferrik baina".
2021/09/16 - 17:51
Voxeko Amaya Martinezen mintzaldi osoa
Honako hau izan da Voxeko Amaya Martinezen mintzaldi osoa, 2021eko Politika Orokorreko Eztabaidan.
2021/09/16 - 17:29
"EAJren eta EH Bilduren autogobernu egarri aseezina" geldiaraziko dutela esan dio Voxek lehendakariari
"Euren interesak zainduz, gu hondamendira eramateko eta Euskal Herria Europatik ateratzeko gai dira, mundutik isolatuz", kritikatu du Voxeko ordezkariak.
2020/11/10 - 13:21
Voxek terrorismoaren biktimak omendu ditu lore eskaintza batekin
Bilboko Casilda Iturrizar parkean biktimen omenez eraiki zen monolitoan lore eskaintza egin du Voxek.
2020/11/03 - 18:39
Lehendakaria lehen alderdiekin bildu da bere bilera-sortaren barruan
Carlos Iturgaizek (PP+Cs) "elkarrekin lan egitea" eskaini dio Urkulluri, eta Amaia Martinezek (Vox) "benetako informazioa" eskatu dio.