Pradales eta Otxandiano, lehendakari izateko faboritoak, hamarren bakarreko aldearekin
Imanol Pradales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu) dira datozen lau urteetan Lehendakaritzan izateko zerrendaburu faboritoak, EITB Focus inkestaren arabera. Bi horietako bat Jaurlaritzako buru berria izatea nahi duten pertsonen ehunekoa ia berdina da.
Hurrengo lehendakaria nor izatea nahiko luketen galdetuta, galdetutakoen % 25,4k jeltzaleen hautagaiaren alde egin dute, eta % 25,3k nahiago lukete Otxandianok gidatzea Eusko Jaurlaritza berria.
Distantzia handira, % 5,3k Eneko Anduezaren (PSE-EE) alde egin dute, eta % 1,7k Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos) hautatu dute.
Herritarren % 1,2k Alba Garcia eta Javier de Andres (Sumarreko eta PPko buruzagiak, hurrenez hurren) aukeratu dituzte, eta, azkenik, galdetutakoen % 0,6k Amaia Martinez Voxeko bozeramailea ikusi nahiko lukete Lehendakaritzan.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).
Galdeketak urtarrilaren 24tik 29ra egin zituzten, telefonoz.
Ikerketari buruzko zehaztasun sakonagoak edo beste adierazle estatistiko batzuk ezagutzeko, kontsultatu PDF osoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"