osoko bilkura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"EAJren eta EH Bilduren autogobernu egarri aseezina" geldiaraziko dutela esan dio Voxek lehendakariari

"Euren interesak zainduz, gu hondamendira eramateko eta Euskal Herria Europatik ateratzeko gai dira, mundutik isolatuz", kritikatu du Voxeko ordezkariak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Voxeko Amaya Martinezen mintzaldi osoa

Amaia Martinez Vox alderdiak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Iñigo Urkullu lehendakariari ohartarazi dionez, bere alderdiak "geldiarazi egingo du EAJren eta EH Bilduren autogobernuaren egarri aseezina".

Martinez izan da ostegun honetan Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko osoko bilkuran talde parlamentarioen txanda ireki duena, lehendakariak gaur goizean hitz egin ostean.

Voxen ordezkariak autokritika gehiago eskatu dio Urkulluri pandemiaren kudeaketagatik, eta esan dio ez dela "bularra ateratzeko unea, behar handiena duten euskal herritarrei laguntza emateko unea baizik".

Euskal Autonomia Erkidegoan "ETAko kideei omenaldiak onartzen" direla aurpegiratu dio Martinezek lehendakariari. Lehendakariak egindako eskaera politikoei buruz ere hitz egin du Martinezek, "EAJ eta EH Bildu buru dituen autogobernu egarria geldiaraziko" duela argi uzteko.

"Euren interesak zainduz, gu hondamendira eramateko eta Euskal Herria Europatik ateratzeko gai dira, mundutik isolatuz", kritikatu du Voxeko ordezkariak. 

Voxen esanetan, Euskadik behari ditu "kudeatzaile ausartak, gardentasuna eta autokritika, Espainia gehiago eta autogobernu gutxiago". Halaber, "dirua eotrkizunean gastatzeko eskatu du, eta ez esker oneko urdailak elikatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X