Amnistia Legea
2023/11/07 - 09:55
Hiru atxilotu eta Poliziaren kargak, amnistiaren aurka PSOEren egoitza nagusiaren aurrean egindako protestan
Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak emandako datuen arabera, 3.800 pertsona inguru elkartu dira astelehen honetan Madrilgo Ferraz kalean.
2023/11/07 - 09:47
Bi atxilotu eta Poliziaren kargak PSOEren Madrilgo egoitzaren aurrean Voxek deitutako elkarretaratzean
Elkarretaratzean parte hartu duten 3.800 lagunek PSOEren eta independentisten arteko itunen eta ERCrekin dagoeneko itxita dagoen amnistia legearen aurka egin dute.
2023/11/06 - 16:13
JxCatek eta PSOEk amnistiari buruzko proposamen gehiago trukatu dituzte akordioa ixteko ahaleginean
Bi dokumentu elkarbanatu dituzte amnistiaren legeari buruzko akordioa ixteko, eta JxCatek eskatu du 'proces' auziarekin zuzenean lotuta ez dauden baina "disidenteei edo aurkari politikoei kalte egiteko legeen erabilera estrategikoa" dakarten 'lawfare' kasuak amnistian sartzea.
2023/11/06 - 06:05
Amnistiaren aurkako adierazpen instituzionalaren proposamena eztabaidatzeko bilduko da gaur Botere Judiziala
Bloke kontserbadoreko zortzi kidek bultzatutako ekimenaren aurka bozkatuko du, ziur aski, bloke aurrerakoiak.
2023/11/05 - 12:09
Ehunka herritar batu dira PSOEren egoitzaren aurrean amnistia legearen aurka protesta egiteko
Esperanza Aguirre Madrilgo presidente ohia ere bertan izan da, eta amnistiaren inguruko erreferenduma eskatu dio Pedro Sanchezi. Astelehenean beste protesta bat egingo dute.
2023/11/04 - 15:35
Patxi Lopez: ''Amnistia Legea bezalako erabaki ausartak hartuko ditu Gobernuak''
Pedro Sanchezen inbestidurarako akordioaren gainean militante sozialistei egindako galdeketan parte hartu du Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak. Horren arabera, litekeena da inbestidura saioa datorren astean egitea.
2023/11/04 - 10:46
Pertsona bat atxilotu dute PSOEren Ferrazeko egoitzaren ondoan amnistiaren aurka egindako protestan
"Puigdemont espetxera" eta "Pedro Sanchez espetxera" oihukatu dute sare sozialen bitartez deituta elkarretaratzean bildu direnek.
2023/11/03 - 11:19
Lehendakariaren ustez, zorra barkatzeko akordioa ona izango da Kataluniarentzat
Bere ustez, aldarrikapen ekonomiko hori izan zen ondoren Kataluniako "proces"-a izan den guztiaren jatorria, eta, ildo horretan, akordioa "Kataluniarentzat ona" izango dela uste du.
2023/11/02 - 18:46
Felix Bolaños (PSOE): ''Bizikidetza hobetzeko bidean, amnistia legea negoziatzen ari gara alderdiekin''
Felix Bolaños Pedro Sanchezen inbestidurarako PSOEren negoziatzaile eta Presidentzia ministroak ostegun honetan adierazi duenez, amnistiak "politikatik inoiz atera behar ez zena itzuliko du politikara".
2023/11/02 - 09:09
Albiste izango dira: Amnistia legea, denboralearen ondorioak eta Israel-Hamas gerra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/01 - 16:31
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko zortzi epailek amnistia legea arbuiatzeko osoko bilkura eskatu dute
PPk izendatutako zortzi epailek ohar bat bidali dute, amnistia legearen aurka duten "kezka" adierazteko.
2023/11/01 - 09:42
PSOEk datozen egunotan erregistra dezake Amnistia Legea, azaroaren 8an edo 9an Sanchez inbestitzeko
Iturri sozialisten arabera, datorren igandetik aurrera "edozein egun da egokia" inbestidurarako. Ordurako, PSOEk militantziari Sumarrekin itxitako akordioaz egindako kontsultaren emaitzak izango lituzke.
2023/11/01 - 09:20
Amnistia Legearen edukiari buruzko akordioa itxi dute PSOEk eta ERCk, inbestidurari bidea irekiz
Orain, baina, sozialisten eta errepublikanoen negoziazio taldeei dagokie datozen orduetan akordioa behin betiko ixtea, ERCko barne organoek itunari oniritzia ematen diotenean.
2023/10/29 - 16:10
Feijook Sanchezi erantzun dio amnistiak bere "beharrizanari" erantzuten diola soilik
PPko buruak ukatu egin du "Espainiaren interesagatik" egingo duela, buruzagi sozialistak larunbatean esan zuen moduan. Voxeko buruak, Abascalek, berriz, "traidore"tzat jo du jarduneko presidentea.
2023/10/28 - 16:08
Sanchezek esan du "Espainiaren interesagatik" eta "elkarbizitzagatik" onartu nahi duela orain amnistia
Espainiako jarduneko presidente eta PSOEren hautagaiak azpimarratu duenez, "aukera bakarra da Espainian Gobernua egon dadin eta hauteskundeak errepika ez daitezen".
2023/10/28 - 15:51
Pedro Sanchez: ''Elkarbizitzaren alde, Katalunian amnistia ematearen alde nago gaur''
PSOEren Batzorde Federalean Espainiako jarduneko presidente eta PSOEren hautagaiak esan duenez, Kataluniako amnistia da aukera bakarra gobernua egon dadin eta hauteskundeak errepika ez daitezen.
2023/10/23 - 23:24
Pedro Sanchezen inbestidura: gainditu beharreko mugarriak
Juntsekin akordioa lortzea da erronkarik zailena. Hain zuzen ere, astelehen honetan amaitu da Puigdemont buru duen Errepublikarako Kontseiluak inbestidura blokeatu edo ez erabakitzeko bultzatu duen bozketa.
2023/10/16 - 16:08
Zapatero amnistiaren alde agertu da, eta bere momentuan Otegiri ere aplikatzea pentsatu zuela esan du
Espainiako Gobernuko presidente ohiak aukera hori aztertu zuen, baina baztertu egin zuen, "zorionez, ETAren amaiera elkarrizketa bidezko amaiera izan zelako".
2023/10/12 - 14:13
Urkulluk ez du amnistiari buruzko Senatuko batzordean parte hartuko: "PPren kanpainaurreko ekimena da"
Lehendakariak azaldu duenez, hedabideen bidez izan du datorren ostegunerako deialdiaren berri, eta "PPren interes politikoaren aldeko kanpainaurre ekimena" dela kritikatu du.
2023/10/09 - 13:05
Feijook iragarri du Konstituzionalera joko duela balizko amnistia lege baten aurka
Hori egin ezean, 'popularrak' "bidegabekeria baten konplize" izango liratekeela uste du PPko buruak. Hain justu, Sanchezen inbestidurarako bilera sortaren barruan, gaur dira biltzekoak PPko eta PSOEko buruzagiak.