Zornotza
2018/01/08 - 18:28
Bi mutil identifikatuta, tartean 13 urteko bat, Urrengoetxearen hilketarekin lotuta
13 urteko nerabeak ez du legezko gutxieneko adina, eta ezin diote deliturik leporatu. Identifikatutako beste mutila 14 urtez gorako adingabea da, eta bere burua entregatu du epaitegian.
2018/01/08 - 15:29
Ibon Urrengoetxearen ustezko bi erasotzaileak identifikatu dituzte
Batak 13 urte ditu, eta galdeketa egin diote jada; bigarren susmagarriaren bila ari da Ertzaintza, orain.
2017/12/29 - 00:25
Ertzaintzak Urrengoetxearen hiltzaileak aurkitzeko laguntza eskatu du berriro
Lapurreta “eragingarri nagusia” dela uste dute ikertzaileek. Gertakari tragikoa argitzeko informazioa edo lekukoak behar ditu Ertzaintzak.
2017/12/27 - 10:01
Jendetza Zornotzan, Ibon Urrengoetxearen familia babesteko
Ehunka lagunek bete dute herriko plaza Ibon Urrengoetxearen hilketa gaitzetsi eta beren samina eta haserrea adierazteko.
2017/12/26 - 21:25
Ehunka zornotzarrek Ibon Urrengoetxearen hilketa salatu dute
Mina eta amorrua nabariak dira zornotzarren artean. Hileta amaitu, eta berehala gaitzespen bilkura egin dute familiari eta lagunei babesa erakusteko.
2017/12/26 - 21:05
Ehunka lagunek azken agurra eman diote Ibon Urrengoetxeari Zornotzan
Ibon Urrengoetxearen aldeko hileta-elizkizunak ehunka lagun bildu ditu Zornotzan, Larrea auzoan. Samina eta amorrua, eliza txiki utzi duten herritarrengan.
2017/12/26 - 15:27
Aburtok hilketaren 'tragedia' deitoratu du, baina Bilbo 'segurua' dela esan du
Azken egunotan hainbat eraso izan dira Bilbon, tartean Ibon Urrengoetxea zornotzarraren hilketa.
2017/12/26 - 15:04
Ibon Urrengoetxearen aldeko hileta arratsaldean egingo dute
18:00etan hasiko da, eta 19:30erako elkarretaratzea deitu dute. Kolpe oso latza izan da Zornotzako herritarrentzat; Udalak, adierazpen batean, irmo gaitzetsi du gertaera.
2017/12/26 - 12:39
Udalak mina eta arbuioa erakutsi ditu Urrengoetxearen hilketagatik
Ibon Urrengoetxeari azken agurra emango diote gaur, asteartea, Zornotzan, 19:30ean Herriko plazan egingo den elkarretaratzean.
2017/12/26 - 11:08
Agirrebeitia: 'Herria lur jota ikusten dut; sinestezina da'
Andoni Agirrebeitia Zornotzako alkateak Ibon Urrengoetxea herrikidearen hilketa salatu du, eta lekukoen laguntza eskatu du.
2017/12/26 - 08:16
Ibon Urrengoetxeari azken agurra emango diote gaur, Zornotzan
Udalak bilkura deitu arratsaldeko 19:30ean Herriko plazan. Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du hilketaren erantzuleak atxilotzeko.
2017/12/25 - 21:41
Lapurreta, Ibon Urrengoetxea indarrez hiltzearen hipotesi nagusia
Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du, gertaerak argitzeko asmoz. Susmagarriak 18 urte inguruko bi gazte dira; antza denez, horietako batek rastak ditu.
2017/12/25 - 14:46
Ibon Urrengoetxea hil zutenen bila jarraitzen du Ertzaintzak
Autopsiak argitu duenez, buruan jasotako kolpe bortitz baten ondorioz hil zen 43 urteko zornotzarra. Asteartean egingo dute haren aldeko hileta, bai eta salaketa-elkarretaratze bat, haren herrian.
2017/12/23 - 22:05
Zornotzako 43 urteko gizon bat hil dute kolpeka, Bilbo erdigunean
Lehen ikerketen arabera, bi erasotzailek hainbat kolpe eman dizkiote biktimari Abando inguruan, eta bertan hil da. Ertzaintza erasotzaileen bila ari da.
2017/12/23 - 21:32
Urrengoetxearen hilketa argitzeko herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak
Susmagarriak 18 urte inguruko bi gazte direla esan du Segurtasun Sailak. Antza denez, horretako batek rastak diru buruan. Lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak.
2017/12/15 - 14:55
Adingabe bat atxilotu dute Zornotzako zentroko sutearen egilea delakoan
Sua nahita edo nahigabe piztu ote zuen ikertzen ari dira orain.
2017/12/14 - 21:59
Ertzaintza adingabeen trafiko sare bat ikertzen ari da Bizkaian
Ertzaintza Zornotzako adingabeen zentroko sutearen inguruabarrak eta sare kriminal baten balizko existentzia ikertzen ari dela baieztatu du Beltran de Herediak.
2017/12/12 - 20:38
Zornotzako adingabeen zentroa hustu behar izan dute sute baten ondorioz
Sua 16:30 aldera hasi da hiru solairuko baserrian, argitu gabe dauden arrazoiengatik. Suhiltzaileak bertaratu dira eta itzali dute.
2017/11/23 - 15:39
Emakume bat hil da Zornotzan, auto-istripuan
Haren ibilgailuak talka egin du kamioi baten aurka N-634 errepidean, eta, ondorioz, errepidea itxi, eta AP-8 autobidetik bideratu dute zirkulazioa.
2017/11/16 - 11:46
Bi pertsona zauritu dira AP-8an, Zornotzan, izandako istripu batean
Bi pertsona zauritu dira bi autok talka egin ostean. Istripua AP-8 autobidean Zornotza parean, Bilborako noranzkoan, izan da. Ertzaintzak hiru erreietako bi itxi ditu, eta pilaketak sortu dira.