Zornotza
2018/04/16 - 21:00
72 urteko emakume bat hil da Zornotzan, kamioi batek harrapatuta
Larrialdi zerbitzuak emakumezkoa artatzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin hura salbatzeko.
2018/04/13 - 16:59
Autzaganeko tunelak larunbatean irekiko dira 07:00etan
Milaka bizkaitarri segurtasuna hobetuko eta komunikazioa erraztuko dien obratik 16.000 ibilgailu igaroko dira egunero.
2018/04/11 - 22:39
Ibaizabal eta Nerbioi ibaiek gainezka egin dute Bizkaian
Nerbioi ibaia handituta jaitsi da, eta hainbat puntutan gainezka egin du, Etxebarrin esaterako. Zornotza izan da euri gehien jaso duen tokia, 59 litro metro koadroko.
2018/03/28 - 00:50
Basoa garbitzen ari zen langile bat zauritu da Zornotzan, zulo batetik erorita
42 urteko behargina 8 bat metroko sakonera duen zulo batetik erori da Belatxikieta mendian. Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman du Ertzaintzaren helikopteroak.
2018/03/20 - 15:49
Inun musikariak 'Aingurak' diskoa aurkeztu du
Zornotzako musikariak hirugarren lana kaleratu du gaur, eta ostegunean, hilak 22, aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian, Loraldia jaialdiaren baitan.
2018/03/03 - 21:50
Emakume baserritarren lana begi bistan jartzeko azoka egin dute Zornotzan
Euskal Herriko Nekazarien Elkartearen arabera, lehenengo sektorean lan egiten duten emakumeek 50 ordu inguru egiten dute astean, eta % 10ek bakarrik kobratzen dute.
2018/01/26 - 15:28
AIC zentroak autogintzaren etorkizuneko lantegi adimenduna aurkeztu du
Bizkaiko Aldundiak milioi erdiko ekarpena egin du, horretarako. Akatasik gabeko produktuak egitea da xedea, horiek lehiakorragoak izan daitezen.
2018/01/22 - 16:39
Zornotzako gazteen lonja batean lapurreta egiten saiatzeagatik, espetxera
Gertakariak iragan ostegun gauean jazo ziren. Ertzaintzak 20 eta 21 urteko bi gazte atxilotu ditu Foruan eta Gernikan. Horietako bat kartzelara bidali du epaileak.
2018/01/14 - 20:55
Foro soziala batzokietako pintadei buruz: 'Ekintza hauek ez dute batere laguntzen'
Foro sozialak mezua zabaldu du Twitterren "konplizitateak ehuten jarraitzeko garaia" dela esanez, "alde askotariko akordioak behar baitira presorik gabeko etorkizuneko elkarbizitzarako".
2018/01/13 - 18:57
EAJren aurkako pintadak egin dituzte Bizkaiko hainbat batzokitan
Euskadiko eta Bizkaiko EAJko zuzendaritzek gaur goizaldean jasandako 'erasoak' salatu dituzte.
2018/01/12 - 18:31
Uholdeek kaltetutako Bizkaiko udalerriak garbiketa lanetan murgildu dira
Muxikan, Gernika-Lumon eta Mungian izan dira arazorik larrienak. Segurtasun Sailak bertan behera utzi du jada larrialdiei aurre egiteko plan berezia.
2018/01/12 - 18:01
Urrengoetxea ostiko bat jaso eta asfaltoaren kontra kolpea hartuta hil zela uste dute
Bi adingabe atxilotuak gertakarian inplikaturik dauden bakarrak direla azaldu du Ertzaintzak.
2018/01/12 - 15:06
Ostegun arratsaldeko euritea ez zegoen aurreikusterik, Euskalmeten esanetan
Fenomeno oso berezia izan zen, eta iragarpenak egiteko erabiltzen diren erremintek ez dute gaitasunik horrelakoak aurreikusteko.
2018/01/12 - 11:46
Uholdeak Bizkaian
2018ko urtarrilaren 11ko arratsalde-gauean, euri handia bota zuen, besteak beste, Muxikan, Zornotzan, Gernikan, Mungian edo Gatikan. Ura etxeetan, dendetan eta sotoetan ere sartu zen.
2018/01/11 - 23:50
Abisu laranja ezarri dute Ibaizabal ibaian, Zornotzan
Euri-jasak uholdeak eragin ditu Bizkaiko hainbat herri eta errepidetan. Segurtasun Sailak Uholdeen Larrialdi Plan Berezia indarrean jarri du.
2018/01/09 - 22:23
Urrengoetxearen hilketarekin ustez nahasitako bi adingabeak, zentroetara
16 urteko adingabea Zumarragako adingabeentzako zentroan sartu dute; hilketa horretan nahasita omen dagoen beste nerabea, 13 urtekoa bera, Bizkaiko Foru Aldundiaren tutoretzapean izango da.
2018/01/08 - 18:28
Bi mutil identifikatuta, tartean 13 urteko bat, Urrengoetxearen hilketarekin lotuta
13 urteko nerabeak ez du legezko gutxieneko adina, eta ezin diote deliturik leporatu. Identifikatutako beste mutila 14 urtez gorako adingabea da, eta bere burua entregatu du epaitegian.
2018/01/08 - 15:29
Ibon Urrengoetxearen ustezko bi erasotzaileak identifikatu dituzte
Batak 13 urte ditu, eta galdeketa egin diote jada; bigarren susmagarriaren bila ari da Ertzaintza, orain.
2017/12/29 - 00:25
Ertzaintzak Urrengoetxearen hiltzaileak aurkitzeko laguntza eskatu du berriro
Lapurreta “eragingarri nagusia” dela uste dute ikertzaileek. Gertakari tragikoa argitzeko informazioa edo lekukoak behar ditu Ertzaintzak.
2017/12/27 - 10:01
Jendetza Zornotzan, Ibon Urrengoetxearen familia babesteko
Ehunka lagunek bete dute herriko plaza Ibon Urrengoetxearen hilketa gaitzetsi eta beren samina eta haserrea adierazteko.