Zornotzako adingabeen zentroa 'gainezka' dagoela salatu du Podemosek
Tinixara Guanche Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak eta Eneritz de Madariaga Podemos Euskadiko batzarkideak salaketa aurkeztu dute Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean, Zornotzako adingabeen zentroaren “pilaketa handiari” aurre egin diezaion; izan ere, 40 gazterentzako lekua du, eta 160 baino gehiago bizi dira bertan.
Zornotzako zentroaren “pilaketa egoera larriari” konponbide bat ematea eskatzeko bide guztiak agortu dituztela azaldu dute komunikabideen aurrean. Zentroak atzerritar adingabeei aterpe ematen die.
Horregatik, Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean idatzi bat aurkeztera “beharturik” zeuden, erantsi dutenez, Adingabeen Fiskaltzak “urraketa larri eta sistematikoei aurre egiteko”.

Tinixara Guanche Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea eta Eneritz de Madariaga Podemos Euskadiko batzarkidea. Irudia: EiTB
Zentroak gaitasun mugatu bat du; izan ere, 40 gazterentzako tokia du, eta 160 adingabe baino gehiago bizi dira egun, azpimarratu dutenez. Podemoseko ordezkarien esanetan, haurrek “lo egin ahal izateko”, jangela eta hezkuntzarako gelak atondu behar izan dituzte. Hala ere, “30 bat adingabe lurrean lo egiten ari dira”, salatu dute.
Guancheren eta Madariagaren ahotan, arazoak Bizkaiko Aldundiaren “plangintza faltarekin” zerikusia du, “egoera kudeatzeko gai ez delako”. “Ez da noizean behin gertatzen ari den gauza bat, ezta larrialdi egoera baten ondorioa ere”, gaineratu dute.
“Ia egiturazko egoera” bat dela kritikatu dute. Arartekoak 2005ean antzeko gertakariak salatu zituela gogorarazi dute. 2018ko txostenean zentroak “gainezka” zeudela azpimarratu zuen Arartekoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean