Zornotza
2017/05/30 - 20:35
Homizidioagatik zigortuko dute Zornotzan polizia ohi bat hil zuen gizona
Herri epaimahaiak homizidioagatik jo du errudun, eta Fiskaltzak 13 urte eta erdiko zigorra eskatu du; akusazio partikularrak, berriz, 15 urteko zigorra nahi du akusatuarentzat.
2017/05/30 - 16:44
Automobilgintzaren materialak arintzeko zentroa zabaldu dute Zornotzan
Zenbat eta astunagoa izan, orduan eta erregai-kopuru handiagoa behar du auto batek; helburua da, hortaz, kotxeak ahalik eta arinenak izatea, segurtasunean gaitasunik galdu gabe.
2017/05/20 - 21:08
Zornotzako enpresa batean piztutako sutea, kontrolpean
Sutearen ondorioz, 5.000 litro olioko depositu batek eztanda egin du, eta horren parte bat Ibaizabal ibaira isuri da. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handiak izan dira.
2017/05/19 - 11:33
Zornotzan polizia ohi bat kolpeka hil omen zuen gizona: 'Burua galdu nuen'
Biktimak mehatxu egin ziola esan du, eta hark pistola bat zeukanez, bere burua defendatzeko jo egin zuela zehaztu du, polizia ohia hiltzeko inolako asmorik ez zuela azpimarratuta.
2017/05/07 - 15:25
Gure Esku Dagoren maiatzaren 7ko galdeketen emaitzak, herriz herri
247.812 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 63.237 herritarrek eman dute botoa (% 25,52).
2017/05/07 - 11:01
% 25,52ko parte-hartzea izan da Gure Esku Dagoren galdeketetan
Gure Esku Dago plataformak emandako datuen arabera, 63.237 pertsonak eman dute botoa igandeko galdeketetan.
2017/05/05 - 20:54
250.000 herritar daude deituta GEDren igandeko galdeketetan parte hartzera
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 51 udalerritan eta auzo batean erabakitzeko eskubidearen gaineko herri-galdeketak egingo dituzte igande honetan.
2017/04/25 - 14:39
Azken lan-istripua salatzeko bilkura, Zornotzan
Euskadiko CCOO sindikatuak deituta, bilkura egin dute gaur goizean Zornotzako Udalaren aurrealdean, atzoko lan-istripua salatzeko.
2017/04/24 - 17:18
47 urteko langile bat hil da Zornotzan, Ganeko igerilekuetan
Antza denez, garbiketa lanak egiten ari zen. Konorterik gabe topatu dute igerilekuko aldageletan eta osasun langileak gizona suspertzen ahalegindu badira ere, bertan hil da.
2017/04/07 - 23:10
Zornotza jendez lepo, Korrikaren alde
Milaka zornotzarrek bat egin dute Korrikarekin arratsaldean. Jai-giroan zeharkatu ditu Zornotzako kaleak. Bi egun besterik ez zaio gelditzen amaitzeko eta dagoeneko 2.000 km egin ditu.
2017/02/23 - 19:17
Emakume bat kalean erditu da, Zornotzan
Erditzean ez da arazorik izan, kalean izan bada ere. Ama eta haurtxoa Basurtuko Ospitalera eraman dituzte. Biak ondo daude.
2017/01/18 - 20:20
Bizkaiko sagardo denboraldia abian da, Andoni Aizpururen eskutik
Aurten, sagarrondoek fruitu gutxiago eman dute, eta Bizkaian 125.000 litro ekoitzi dituzte, aurreko denboraldian baino zertxobait gutxiago.
2017/01/12 - 14:33
Neska batek sexu erasoa jasan duela salatu du Zornotzan
Udalaren Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du erasoa gaitzesteko, eta, biktimak hala eskatuta, ez du elkarretaratzerik deituko.
2017/01/02 - 12:45
Izotzagatik ezarritako abisu horia asteartera arte luzatu dute
Goizaldean -5,4 graduko tenperaturak izan dira Agurainen (Araba).
2016/12/26 - 11:53
Ikerketa abiatu dute, Zornotzan hondeamakina batek su hartu eta gero
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du gertakaria Bizkaiko udalerriko zabortegi batean jazo dela, 05:30 aldera, eta oraindik ez dakit nahita eragindakoa izan ote den.
2016/12/22 - 11:02
Hainbat istripu AP-8 autobidean, Zornotza parean
Goiza ez da batere erraza izan AP-8 autobidean, Zornotza parean. Tarte txikian bi istripu izan dira eta trafiko arazoak eragin dituzte.
2016/12/22 - 10:33
Auto pilaketak Zornotzan eta Barakaldon, istripuen eraginez
Auto ilarak daude Zornotzan, Bilboko noranzkoan, eta Barakaldon, A-8 errepidean, Kantabriarako bidean.
2016/12/05 - 12:53
Larri zauritu da bere ibilgailua trenbidera jausita, Muxikan
Ibilgailua trenbidetik kendu duten arte, etenda egon da Zugastieta eta Zornotza arteko tren-zerbitzua.
2016/09/19 - 13:54
Gernika eta Muxika arteko tren-zirkulazioa martxan da berriz
Auto-gidaria ibilgailutik atera ezinik geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute auto barrutik.
2016/09/13 - 19:03
Euri-jasak uholdeak eragin ditu Zornotzan, Portugaleten eta Gernikan
Eguraldia bat-batean aldatu da, eta ekaitzak arazo ugari sortu ditu Bizkaiko hainbat herritan.