Bizkaiko sagardo denboraldia abian da, Andoni Aizpururen eskutik
Asteazken honetan, urtarrilak 18, abiatu dute Bizkaiko sagardo denboraldia, Andoni Aizpuru kazetariaren eskutik. Aurtengo sagardoari dagokionez, “oso usaintsua da, fruta usain freskoak dituena eta kolore ilunekoa”.
Aurkezpen ekitaldia Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Uxarte sagardotegian egin dute, eta Juan Zuriarrain enologoak azaldu duenez, sagardoak “ezaugarri oso zehatzak” ditu. Hala, “oso usaintsua izateaz gain, ibilbide luzeko sagardoa da”.
2017ko sagardoak “txinparta fina izateaz gain, edalontzian bits edo apar gehiago uzten du”. Gainera, aurtengo sagardoaren alkohol graduazioa % 6 eta 6,5 artean dago, sagarrek “azukre orekatuagoa” ekarri baitute, orokorrean.
Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, hauek egon dira : Elena Unzueta, Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua; Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea; Andoni Agirrebeitia, Zornotzako alkatea; eta Aitor Intxaurraga, Bizkaiko Sagardogile Elkarteko presidentea.
Sagarrondoek fruitu gutxiago eman dute aurten. Bizkaian 125.000 litro (aurreko denboraldian baino zenbait litro gutxiago) ekoitzi dituzte Durangaldea, Busturialdea, Uribe Kosta, Txorierri eta Lea-Artibai eskualdeetan, bereziki eskualde horietan ekoizten baitituzte sagardoa egiteko sagarrak.
Horrek, baina, ez du sagardoaren kalitatean eraginik izan, osasuntsu eta kalitate ezin hobean heldu baita kupeletara. Oro har, udako klima lehorrak fruituraren lorealdia atzeratu du eta horrek nolabaiteko eragina izan du sagarrondo batzuetan. Sagardogileen ustez, baina, sagarrondoen zikloen alternantziaren ondorioz gertatu da hori, eta datorren urteko uzta oparoagoa izango dela esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoaren mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte berriro ikusiko ez den fenomenoa izango da. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta eguna "bi ilunabarren eguna" izango da. Eklipsea Orain.eusen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an, trafiko-istripu batean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.