47 urteko langile bat hil da Zornotzan, Ganeko igerilekuetan
47 urteko langile bat hil da gaur goizean Zornotzako Gane kirolguneko igerilekuetan, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Iturri batzuen arabera, gas ihesa izan da instalazioetan, eta horrek eragin du langilearen herioza, baina alkateak gezurtatu egin du bertsio hori.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 12:50ean jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek. Gizonezkoa konorterik gabe topatu dute, lurrean, Jauregizahar auzoko igerilekuko aldagelatan.
Aldi berean, suhiltzaileek gas ihes baten berri izan dute —CO karbono dioxidoa— eta bertaratu direnean isuria baieztatu eta ingurua aireztatu dute.
Osasun langileak gizona suspertzen ahalegindu badira ere, bertan zendu da. Hildakoa 47 urteko Zornotzako bizilaguna da.
Sindikatuek lan-istripua ikertzea exijitu eta elkarretaratzea deitu dute bihar goizerako.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean