Añanako Kuadrilla
2021/11/21 - 15:58
30.000 herritar zeuden deituta Arabako Kontzejuetako hauteskundeetan parte hartzera igande honetan
1.000 kargutik gora hautatu dituzte udalerrien azpitik dauden tokian tokiko erakunde hauetan kudeaketa lanak egiteko.
2021/11/16 - 21:35
Gizon bat hil eta haren emaztea intoxikatu da Lantaronen, tximinia baten konbustio eskasak eraginda
Senar-emazteen lagun bat etxebizitzara hurbildu da, eta atea zabalik ikusi du. Bikotea barruan zegoen konortea ia galduta.
2021/10/19 - 18:24
Araba Euskaraz Olarizura itzuliko da, euskararen eta Argantzongo Ikastolaren alde
"8. alaba" lelopean, Araba Euskarazek Trebiñun bultzatu nahi du euskararen erabilera. Urtean zehar, hainbat ekitaldi egingo dituzte lurralde osoan, eta Araba Euskaraz familia osoarentzako jai parte-hartzailea izango da amaiera handia.
2021/10/17 - 00:27
150 urte bete dira Kuartangoko estazio megalitikoa aurkitu zutenetik
Hala ere, ikertzen jarraitzen dute, aztarnategia ezagutarazteko eta bere balioa nabarmentzeko helburuarekin.
2021/10/11 - 16:39
ETBk bertatik bertara ezagutu ditu Arabako espetxeko errespetu moduluak
Arabako kartzelako preso gehienak modulu mota horietan daude. Ziegetako ateak irekita daude egunez, eta erabaki gehienek presoek beraiek hartzen dituzte. Horretarako, baina, bizikidetza arauak bete behar dituzte.
2021/09/23 - 17:26
"Kuartk Valley", Kuartangon western bat filmatu zutenekoa
Maider Oleagak "Algo más que morir" Arabako lautada horretan auzolanean eginiko western saritua sortzeko prozesua islatu du Zinemaldian estreinatu duen pelikulan.
2021/09/11 - 15:11
Aernnovako langileek kaleratuak itzultzea eskatu dute berriz
Enpresa batzordearen kalkuluen arabera, 370 langileentzat enpresak onartutako lan-erregulazioko espedientearen erdia ere ez da aplikatuko, eta, beraz, kaleratutakoak berriz hartzeko eskatu du berriro.
2021/09/07 - 12:05
Loli Garcia: “Atzoko Zanbranako lan-istripu hilgarrian huts egin du segurtasunak”
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Loli Garciak Osalani eta lan-ikuskaritzari eskatu die "bertatik bertara" eta modu sakonagoan azter ditzatela hainbat sektoreetako jarduerak, basogintzarena, kasu, prebentzio neurriak egokiak direla baieztatzeko.
2021/09/06 - 16:39
Langile bat hil da Zanbranan, zuhaitzak mozten ari zela
Hildakoa Castelloko (Valentzia) Contrachapados Archena enpresako behargina zela zehaztu du ELA sindikatuak. Aurreneko zantzuen arabera, enborrari eusten zion petrala hautsi da, eta langileari gainean erori zaio. Gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du asteazken honetarako Gasteizen.
2021/07/29 - 12:31
Txertatuta dauden Zaballako 14 presok positibo eman dute covid-19an
Presoak isolatuta daude ziegetan eta sintomarik ez dute edo sintoma oso arinak dituzte. 69 preso bizi diren egoitza-moduluko gainerako presoek negatibo eman dute.
2021/06/21 - 21:35
Lau urteko kartzela zigorra Ribagudako alkate ohiari 145.000 euro bereganatzeagatik
Horrez gain, auzitegiak Ribagudako kontzejuari kalte-ordaina ematera zigortu du eta zortzi urtez kargu publikorik betetzeko gaitasunik gabe utzi du.
2021/06/08 - 20:11
Renfeko katenarian izandako matxura batek tren bat geldiarazi du Erriberabeitian
235 bidaiari zeramatzan trena Bartzelonatik abiatu da eta Coruñara zihoan. Matxura 15:15 inguruan gertatu da.
2021/05/27 - 23:34
Pertsona bat hil da Berantevillan izandako istripuan
Kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek talka egin dute N-124 errepidean. Autoaren gidaria hil egin da eta furgonetakoa zaurituta dago.
2021/05/21 - 23:31
Bi lagun hil dira furgoneta istripu batean, Armiñonen
Ibilgailua irauli egin da AP-1 errepidean, eta hildakoez gain, barruan zihoazen beste lau lagun zauritu dira.
2021/04/29 - 23:49
EAEko Auzitegi Nagusiak ontzat eman du Aernnovako erregulazio espedientea
Auzitegiak epaian adierazi duenez, ez du uste hiru helegiteetan “salatutako arau-hauste juridikoak” ematen direnik, eta ontzat eman du 55 langileren kaleratzea.
2021/04/21 - 10:12
EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi dio Lantaronen emaztea hil zuen gizonari
2017ko urrian Lantaronen emaztea hil zuen gizonari Arabako Probintzia Auzitegiak ezarri zion 21 urteko kartzela-zigorra berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak.
2021/04/02 - 16:35
Añanako Gatz Haranak erreserba guztiak agortu ditu Aste Santutarako
Aforoen muga dela eta, egunean 200 lagun sar daitezke orain gatzagetan, ohi baino hiru aldiz gutxiago.
2021/03/17 - 07:56
Aernnovako lan-erregulazioko espedientearen aurkako lehen epaiketa atzeratu dute
Abokatuetako batek koronabirusean positibo eman du eta epaiketa apirilaren 13an egingo da. Aernnovako langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.
2021/03/01 - 21:56
Iñaki Urdangarin Zaballako espetxean sartu da
Astelehenetik ostegunera egin beharko du lo espetxean. Ostiraletik aurrera, ordea, kartzelatik kanpo bizi ahal izango da, eta astelehen gauean itzuli beharko du Zaballara.
2021/03/01 - 16:15
Urdangarin Zaballako espetxean sartu da, eta Gasteizen egingo du lan
Astelehenetik ostegunera egin beharko du lo espetxean. Ostiraletik aurrera, ordea, kartzelatik kanpo bizi ahal izango da, eta astelehen gauean itzuli beharko du Zaballara.