LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aernnovako lan-erregulazioko espedientearen aurkako lehen epaiketa atzeratu dute

Abokatuetako batek koronabirusean positibo eman du eta epaiketa apirilaren 13an egingo da. Aernnovako langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.
Aernnovako langileak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, Bilbon
Aernnovako langileak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, Bilbon. Argazkia: EFE

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzeratu egin du atzo egitekoa zen Aernnovako lan-erregulazioko espedientearen aurkako lehen epaiketa. Abokatuetako bat koronabirusak jota dagoenez, epaileak apirilaren 13ra atzeratu du. Beraz, egun berean bi salaketa epaituko dira: batetik, ELAk aurkeztutakoa (atzo egin behar zena); bestetik, LAB buru duen enpresa batzordeak jarritakoa.

Aernnovak Berantevillako lantegian ezarri duen lan-erregulazioko espedienteari egiten dio erreferentzia ELA sindikatuak jarritako demandak. Enpresa batzordearen salaketa, ostera, Aernnova talde osoaren kontrakoa da.

Atzo epaitekoa hastekoa zela eta, Aernnovako langileek elkarretaratzea egin zuten EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, Tubacexeko eta PCBko langileekin batera.

Enpresa batzordeak epaitegietara jo zuen zuzendaritzak 82 langile kaleratzeko lan-erregulazioko espedientea aurkeztu ondoren.

Aitor Bezares LABeko ordezkaria itxaropentsu mintzatu da eta epaitegiek langileen eskaria aintzat hartzea eta lan-erregulazioko espedientea geldiaraztea espero du. "Itxaropena izan behar dugu, ez zaigu besterik geratzen", esan zuen.

Hala ere, zuzendaritzak lan-erregulazioko espedientearen baliozkotasuna defendatzen du, egiturazko arrazoiak daudela argudiatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X