Andaluzia
2023/06/11 - 17:30
Polizia bat hil da Jaenen, auzokideen arteko borroka batean zauritu ostean
Auzokideen arteko liskar batean gizonezko bat atxikitzen saiatu denean, agenteak zauri larriak jasan ditu sabelean. Erasotzailea tiroz hil du azkenik Poliziak.
2023/05/29 - 09:16
PPk irabazi ditu udal hauteskundeak Estatuan, eta autonomia gehienetan gobernatu ahalko du
PSOE Gaztela-Mantxan eta Asturiasen nagusitu da berriro, baina Kanarietan eta Extremaduran lehen indarra izan bada ere, eskuinaren batuketak agindu ahalko du.
2023/05/23 - 14:58
Txikizio ugari utzi dituzte euriteek Murtzian, Almerian, Alacanten eta Valentziako Erkidegoan
Euriteek kalte esanguratsuak eragin dituzte hainbat Autonomia Erkidegotan. Uholdeen ondorioz hainbat karretera itxi berhar izan dituzte. Murtzia, Alacant eta Valentziako Erkidegoa abisu laranjan daude ordubetean 40 litro metro karratuko baino gehiago pilatzea espero baita.
2023/05/18 - 10:45
Gizon batek emakume bat hil du Torremolinosen
Ustezko hiltzailea atxilotu egin dute, hainbat orduz ihes eginda egon ostean.
2023/05/14 - 16:29
Andaluziako Doñana parkeak lehorte-arazo larria du tokiko legez kanpoko ustiategiengatik
Ur eskasiak eta legez kanpoko putzuen ustiapenak arriskuan jarri dute Huelva aldeko Doñana gune babestua. 1.000 putzu baino gehiago daude, eta akuiferoak ez du gehiagorako ematen.
2023/05/06 - 19:59
EH Bilduren logoa estali dute Osasunaren aldeko karteletan, Sevillan
Andaluziako Gobernuak panelen zati bat estali du, eta, beraz, orain "Aupa Osasuna" leloa baino ez da geratzen agerian; alderdi politikoaren izenik, ikurrinarik eta Nafarroako banderarik gabe.
2023/05/05 - 23:08
Marea gorritxoa, Sevillan nagusi
Iruñean eta Nafarroan dena ematen ari dira larunbateko finalean Osasuna animatzeko. 24.000 zale gorritxo izango dira orotara Andaluziako hiriburuan.
2023/04/14 - 13:41
Beatriz Flamini kirolaria 500 egunez bakartuta egon den kobazulotik irten da
70 metroko sakoneran eman du urte eta erdi inguru alpinista eta eskalatzaile honek. Honelako bakartze batek gorputzari eta garunari nola eragiten dion jakiteko esperimentu zientifiko bat egin nahi izan du horrela.
2023/04/13 - 16:59
Doñana lehortzen jarraitzeak ondorio latzak ekarriko dituela ohartarazten dute adituek
Legez kanpoko ehunka hektarea ureztatze-eremu arautzeak egoera larriagotuko duela diote.
2023/04/11 - 14:46
Hiru pertsona atxilotu dituzte haxixa Malagatik Oiartzunera ekarri eta Gipuzkoan zabaltzea egotzita
Atxilotuei droga trafikoa eta talde kriminaleko kide izatea leporatzen diete. Horietako bi espetxeratu egin ditu epaileak, eta hirugarrena kautelazko neurriekin aske utzi du.
2023/04/04 - 11:27
Gizon batek emakume bat hil du Palos de la Fronteran (Huelva)
Ustezko hiltzaileak labanaz eraso dio bikotekideari. Atxilotuta dago. Alkatearen hitzetan, biktimak gaur bertan joan behar zuen polizia etxera gizonaren kontrako salaketa jartzera, jazarpenagatik.
2023/03/18 - 16:22
'20.000 especies de abejas' filmeko lantaldea pozarren, Malagan lortutako aitorpenekin
Estíbaliz Urresola arabarraren lehen film luzeak sariak pilatzen jarraitzen du zinemeten estreinatu aurretik. Malagako Zinema Jaialdian film onenaren Urrezko Biznaga deritzona eskuratu du eta Patricia Lopez Arnaizek eraman du antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren garaikurra.
2023/03/18 - 13:54
"20.000 especies de abejas" garaile, Malagako Zinema Jaialdian
Film onenaren Urrezko Biznaga jaso du Estibaliz Urresolaren lehen lanak eta Patricia Lopez Arnaiz gazteiztarrarentzat izan da, berriz, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria, haur transexual baten amaren paperagatik.
2023/02/22 - 17:12
"Las buenas compañías" ere egongo da Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean
Filma Silvia Muntek zuzendu du eta EITBren parte-hartzea du, eta beste emakume batzuei haurdunaldia duintasunez eteten laguntzen zien errenteriar emakumeen talde baten istorioa du kontagai.
2023/02/11 - 18:54
Euskal zinemaren ordezkaritza zabala bilduta, Goya Sarien atarikoan
Goya Sarien banaketaren atarian, koktela antolatu du Euskal Irrati Telebistak babesten dituen 7 filmen ordezkariei hauspoa emateko. Han bildu dira euskal zuzendariak, antzezleak, ekoizleak, musika konposatzaileak… 70 lagun baino gehiago.
2023/02/10 - 22:03
Fermin Muguruza zuzendari irundarrari babesa adierazi diote, ultraeskuinaren jazarpenaren aurrean
Zinema munduak elkartasuna helarazi dio 'Black is Beltza 2: Ainhoa' animaziozko filmaren zuzendariari, Voxek Goya sarietan egongo dela salatu eta gero. Besteak beste, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak babesa adierazi dio.
2023/02/07 - 14:29
Estibaliz Urresola eta Felix Viscarret, Malagako zinema jaialdiaren Sail Ofizialean
'20.000 especies de abejas' eta 'Una vida no tan simple' Urrezko Biznaga lortzeko lehian izango dira martxoaren 10etik 19ra, Andaluziako jaialdiaren 26. edizioan.
2023/02/03 - 13:14
Arazoak Interneteko operadore handien hornidurarekin Espainiako Estatu osoan
09:00etatik izan dira hutsegiteak, eta Madril, Bartzelona, Valentzia, Murtzia eta Andaluzia dira kaltetuenak.
2023/01/30 - 18:34
Terrorismoagatik espetxeratu dute Algecirasko bi elizatan erasoa egin zuen gizona
Auzitegi Nazionalak helburu terroristak dituzten hilketak eta lesioak egozten dizkio atxilotuari, eta horrek espetxealdi iraunkor berrikusgarria ekar lezake.
2023/01/30 - 15:33
Eguerdian hasi da Auzitegi Nazionaleko epailea Algeciraseko erasotzaileari deklarazioa hartzen
Momentuz, Algeciraseko erasoa terrorismo ekintza moduan ikertzen ari da Auzitegi Nazionala. Bere deklarazioa entzun ondoren fiskaltzak fiantzarik gabeko kartzela eskatu du berarentzat.