Andaluzia
2024/05/20 - 11:46
Gizon batek bi bilobak hil ditu Huetor Tajarko etxebizitza batean, Granadan
Etxean gotortuta zituen atzoz geroztik. Duela bi hilabete izandako trafiko-istripu bat izan liteke krimen bikoitza burutzearen arrazoia.
2024/05/09 - 00:33
Guardia Zibilak baztertu egin du orain sei espetxeratuak Barbateko agenteen hiltzaileak izatea
Epaitegian egindako deklarazioetan, sei atxilotuek ukatu egin zuten haiek izatea guardia zibilen aurka talka egin zuen narkotxalupan zihoazenak.
2024/04/08 - 00:33
Zale zuri-gorrien itzulerak auto-ilara luzeak sortu ditu ibilbideko hainbat tokitan
Auto-ilarak sortu dira Sevillako irteeretan, Bizkaiko noranzkoan. A-66 errepidean, Torremejia eta Merida artean, esaterako, 11 kilometrorainoko auto-pilaketak izan dira. Arratsaldean, Salamanca eta Burgos arteko A-62 errepidean sortu dira ilarak eta Pancorbon ere izan da arazorik.
2024/04/07 - 12:57
Gau luze bezain gozoa athleticzaleentzat Sevillan, Bilbon eta Bizkai osoan
Kopako finaleko azken penaltia sartu ostean, pozak eta festak goia jo dute, eta ordu txikietara arte luzatu da ospakizuna han eta hemen.
2024/04/06 - 19:33
Bamba eta Cadizen ikasitako bere euskara jatorra biral bihurtu dira
Euskara mundu zabalean dabilela argi utzi du saltzaile ibiltari senegaldar honek. Cadizen turismoa egitera doazen euskaldunei esker ikasi du euskara, eta gaur Sevillan dago, Kopako finala dela eta, Athleticeko kamisetak eta eskumuturrak saltzen.
2024/04/06 - 18:37
Athleticeko eta Mallorcako erradikalen arteko liskar batek zertxobait zapuztu du jai giroa Sevillan
Polizia Nazionalak esku hartu behar izan du, baina ez da kargarik izan. Bost pertsona identifikatu dituzte. Kopako finala dela eta hiriburuan bizi den jai giroan gertaera isolatu bat izan dela esan dute polizia iturriek.
2024/04/06 - 18:25
Partiduaren atarian, ilusioa eta poza dira nagusi athleticzaleen artean
Atzerako kontaketa martxan dago, eta Athleticen 24. Errege Kopa geroz eta gertuago egon liteke.
2024/04/06 - 15:12
Sevillako katedralean ospatzen ari ziren ezkontza batean parte hartu dute zale zuri-gorriek
Zoriontzeko oihu artean hartu dituzte ezkongaiak, katedralaren sarreran eta irteeran. Ezkongaiak harrituta eta pozik agertu dira ustekabeko gonbidatu horiekin.
2024/04/06 - 13:48
Partida aurreko orduetan, gozamena nagusi Sevillan diren athleticzaleen artean
Dozenaka mila athleticzale Sevillan dira dagoeneko, eta beste asko bidean dira, Athleticek larunbat gauean Mallorcaren aurka Cartujan jokatuko duen Errege Kopako finalaz bertatik bertara gozatzeko. Giro ona eta umorea dira nagusi zaletasunen artean.
2024/04/05 - 22:54
Kopa jomugan, erauntsi zuri-gorriaren zati handi bat Sevillan da dagoeneko
Andaluziako hiriburuko kaleak zale zuri-gorriz bete dira ostiraletik, oraindik larunbatean iritsiko denik ere baden arren. Athleticeko jokalariek zaleen babesa jaso ahal izan dute.
2024/04/05 - 22:47
Athleticeko zale asko eta jokalariak, Sevillan
Andaluziako hiriburuko kaleak zale zuri-gorriz bete dira ostiraletik, eta Athleticeko jokalariek zaleen babesa jaso ahal izan dute.
2024/04/05 - 22:28
Athletic Hiria, zuri-gorrien zain
Sevillako kaleek eta Athletic Hiriak taldea animatzera etorritako zale zuri-gorri guztiak hartuko dituzte larunbatean. 170 metroko barra bat eta egitarau zabala prestatu dute horretarako.
2024/04/05 - 15:16
Sevillak kolore zuri-gorria du
Milaka athleticzale Andaluziako hiriburuko kaleetan barrena dabiltza goizean goizetik. Egunean zehar eta biharko egunean zehar askoz gehiago iristea espero da. Sevillako erdiguneko kaleak festa handi bihurtu dira.
2024/04/05 - 13:57
Bilboko kuadrillarik dotoreena Sevillara bidean da
55 laguneko talde hau gaur goizean irten da Bilbotik Sevillara, Errege Koparekin itzultzeko asmoz. Ez da final batera joaten diren lehen aldia, eta maleta ilusioz beteta dutela ekin diote bidaiari.
2024/04/05 - 13:08
Bilbon Sevillan baino beroagoa izango da Kopako finalaren eguna
Bizkaiko hiriburuan 29 °C-ko maximoak espero dira, Andaluziakoan aurreikusitakoak baino gehiago. Bietan giro argia nagusituko da, baina zerua ez da urdin egongo. Partidan zehar euria egiteko probabilitateak behera egin du, baina iluntzean, haize aldaketaren ondorioz, giroa freskatu egingo da.
2024/04/05 - 12:21
Sevillan zein Bilbon finala gozatzeko argibide sorta
Nola biziko dute finala Sevillan dauden athleticzaleek? Non ikus dezakete norgehiagoka Bilbon geratzen direnek? Finalari buruzko informazio guztia, hemen:
2024/04/04 - 19:37
1.500 agentek osatuko dute Sevillan ehun bat mila zaleren harrera-dispositiboa
Guardia Zibileko 132 agente eta Espainiako Poliziako 1.361 agente ariko dira txandaka, ostiraleko 06:00etatik, igandeko 14:00ak arte partidaren ingurukoak zaintzen. Zalez betetako 250 autobus eta 2.700 ibilgailu espero dira, gehienak Athleticekoak (200 eta 2.000, hurrenez hurren).
2024/04/04 - 16:45
Sevillara iritsi da Errege Kopa
13:00ak baino lehentxeago iritsi Errege Kopa Sevillara trenez, Rafa Alkortaren eta Leo Francoren eskutik. Athleticeko jokalari ohia baikor agertu da eta Errege Kopa datorren larunbatean Bilbora joango dela uste du.
2024/04/04 - 13:46
Erauntsi zuri-gorria Sevillara bidean da
60.000 eta 70.000 zale artean espero dituzte Andaluziako hiriburuan, baina erdiek baino ez dute sarrera hitzorduaz Cartujan bertan gozatzeko. Jarraitzaile batzuk Sevillan daude jada, baina gehientsuenek gaur-biharretan egingo dute bidaia.
2024/04/04 - 13:19
Errege Kopa Sevillara bidean da
Rafa Alkorta (Athletic Club) eta Leo Franco (Mallorca) futbolari ohiak izan dira Errege Kopa Madrilgo Atocha geltokitik Sevillara eramateko arduradunak.