Andaluzia
2024/04/04 - 11:27
Hasi dira lehen athleticzaleak Sevillara iristen
Sevilla zuri gorriz janzten hasi da Athleticek larunbatean jokatuko duen Errege Kopako finalari begira. Hala ere, zale gehienak gaurtik aurrera iritsiko dira.
2024/04/03 - 14:52
Athletic Hiria itxura hartzen ari da Sevillan
Beharginek lanean jarraitzen dute Sevillan Athletic Hiria eraikitzen eta atontzen. Bertan kontzertuak, tabernak, "food trucks" eta abar egongo dira larunbatean zaleentzat.
2024/04/03 - 11:25
Athletic Hiriari buruz jakin behar duzun guztia: Kontzertuak, ordutegia, ordaintzeko modua...
Argitu hemen zure zalantza guztiak Sevillara joatekoa bazara.
2024/03/25 - 19:47
Athleticzale asko autokarabanan joango dira Sevillara finala ikustera
Sorbeltz euskal autokarabanen elkarteak lursail bat alokatu du 170 ibilgailurentzat. Alokatutako lursaila Athletic Hiritik oso gertu dago eta, beraz, giro ezin hobea espero da. San Mamesetik denak batera abiatzeko deia ere egin dute.
2024/03/22 - 15:46
Behin-behinean aske, Sevillan sei lagun kamioiarekin harrapatu eta hil zituen gidaria
Istripuaren egunean, espetxera bidali zuen guardiako epaileak, fidantzarik gabe eta erregimen komunikatuan. Orain, behin-behinean aske bada ere, hamabostero joan beharko du epaitegira, pasaportea kendu diote eta ezingo da Espainiako Estatutik irten.
2024/03/19 - 18:03
Sevillan kamioi batek harrapatuta hildako sei pertsonetako bi Bizkaikoak ziren
Hil diren bi guardia zibiletako bat barakaldoztarra zen, eta hildako beste lau lagunetako bat Bizkaian bizi zen. Epaitegi batek gidaria behin-behinean, komunikatuta eta fidantzarik gabe espetxeratzeko agindu du.
2024/03/19 - 11:20
Sei pertsona, tartean bi guardia zibil, hil dira Sevillan, polizia kontrol batean kamioi batek harrapatuta
Beste hiru pertsona larri daude. Antza, istripua da hipotesi nagusia. Agenteek gelditzeko esan diotenean, kamioilariak bide bazterrera egin du kolpera eta bost ibilgailu harrapatu ditu. Atxilotuta dago.
2024/03/19 - 11:15
Sei hildako Sevillan, tartean bi guardia zibil, polizia kontrol batean kamioi batek harrapatuta
Ibilgailu artikulatu batek polizia-kontrol batean geldirik zeuden hainbat ibilgailuren aurka talka egin du. Kamioi-gidaria atxilotu dute eta negatibo eman du alkohol eta droga probetan.
2024/03/17 - 18:12
Gizon batek bikotekide ohia hil du tiroka Malagan
Hilketa kalean gertatu omen da, baina Guardia Zibilak ikerketa abiatu du. Espainiako Estatuan aurten izan den seigarren hilketa matxista da.
2024/03/07 - 21:00
Indar Gorriko 58 kide atxilotu dituzte, urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik izandako liskarrengatik
Gertakariak urriaren 29an izan ziren, Benito Villamarin futbol-zelaiaren inguruan, Ligako 11. jardunaldiko partida hasi aurretik.
2024/03/06 - 19:28
Espainiako Gobernuak ziurtatu du A hepatitisaren marrubiak ez direla kontsumitzaileengana iritsi
Osasun Ministerioko iturriek azaldu dutenez, produktua ez zen kontsumitzailearengana heldu merkatutik kentzeko trazabilitatea zehaztu zutenerako. Andaluziako Gobernuak jakitera eman duenez, marrubiak Algeciraseko (Cadiz) portutik sartu ziren.
2024/02/11 - 18:51
Barbaten hildako guardia zibilaren alargunak uko egin dio Marlaskak domina jartzeari
Ehunka lagunek agurtu dute David Perez Sarrigurengo bizilaguna, Iruñeko katedralean egin den hiletan. Bestetik, Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu du igande honetan, ostiralean Barbaten (Cadiz) hildako guardia zibilen familiei elkartasuna erakusteko adierazpena.
2024/02/10 - 21:53
Bi eguneko dolua Eguesibarren, Barbaten hil duten David Perez guardia zibil eta bizilagunaren heriotzagatik
Iruñeko Katedralean hileta-meza egingo da igandean, 13:00etan, ostiralean Cadizen narkotxalupa batek harrapatuta hil zen Iruñeko agentearen omenez.
2024/02/10 - 18:44
Zortzi dira jada Barbaten bi guardia zibilen heriotzagatik atxilotutakoak
Agenteak ostiral gauean hil ziren, narkotxalupa batek euren patruila-ontzia jota. Atxilotuetako bostek, denak espainiarrak, aurrekariak dituzte droga-trafikoagatik. Guardia Zibilak, drogaren aurkako fiskalak eta herritarrek narkotrafikoaren aurkako baliabide falta salatu dute.
2024/02/10 - 13:47
Bi guardia zibil hil dira Cadizen, droga-trafikatzaileen ontzi batek harrapatuta
Itsaso zakarretik portuan babestutako ontzi batzuetako bidaiariak identifikatzera joan direnean, droga-trafikatzaileetako baten ontziak agenteen ontziaren aurka egin du, eta harrapatu egin ditu. Bost lagun atxilotu dituzte.
2024/01/14 - 22:16
Hizkuntza aniztasunaren aldarria Cadiztik, "Las hijas de Neptuno" haurren txirigotaren eskutik
Cadizko inauterietako taldeen lehiaketan, “Las hijas de Neptuno” haurren txirigotak, hizkuntza aniztasunaren aldeko aldarri zorrotza egin du. Euskara, galiziera eta katalana hizpide hartuta, elkar ulertzeko modurik onena bihotzak entzuten jakitea dela nabarmendu dute, kantuz. Irudiak: Onda Cadiz.
2023/12/14 - 22:30
FACUAk Reala salatu du Betiseko zaleak diskriminatzeagatik "euren jatorria edo bizilekua" dela eta
Donostiako taldeak iragarri du ez diela utziko bisitariei igandeko partidarako sarrerak erosten. Realak omenaldia egingo dio egun horretan Aitor Zabaletari, duela 25 urte Frente Atleticoko kide batek hil zuen zale donostiarrari.
2023/10/29 - 15:12
Liskarrak sortu dira Osasuna eta Betis futbol taldeetako jarraitzaileen artean
Nonbait, bi taldeetako jarraitzaile ultrek hitzordua egin dute Benito Villamarin estadioaren inguruan, eta hainbat objektu eta bengalak jaurti dizkiote elkarri. Polizia berehala bertaratu da, eta sakabanatu egin ditu. Aurrez, hainbat pertsonak jipoia eman diote zale bati.
2023/10/20 - 11:21
Aline ekaitzak gorabehera ugari eragin ditu espainiar Estatuan, bereziki Madrilen
Atzoko euriteek markak hautsi zituzten Madril hiriburuan, 104 litrorekin. 1972ko marka aise gainditu zen. Ekaitzak Penintsulako hegoaldea ere jo zuen, eta Andaluzian, adibidez, ia 1.750 intzidentzia izan ziren.
2023/10/16 - 22:53
Alvaro Prieto elektrokutatuta hil zen, ikerketaren hipotesi nagusiaren arabera
Sevillan desagertutako gaztearen gorpua topatu dute TVEren lantalde batek, eta zuzenean erakutsi ditu irudiak. RTVEk barkamena eskatu du.