Gizon batek bikotekide ohia hil du tiroka Malagan
Gizon batek emazte ohia hil du tiroka Pizarran (Malaga), bien alabaren aurrean, eta ondoren bere buruaz beste egin du, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
Indarkeria matxista gisa ikertzen ari diren hilketa 01:00ean gertatu da, emakumea eta 16 eta 23 urteko seme-alabak bizi ziren kalean bertan, herrigunean.
Alorako (Malaga) Udalak minutu bateko isilunea egin du eguerdian hilketa gaitzesteko, eta hiru eguneko dolua egingo du, bertakoa baitzen biktima.
Pizarrako Udalak, bestalde, hiru eguneko dolua egingo du, datozen egunetarako aurreikusita zeuzkan ekitaldi guztiak bertan behera utzi ditu, eta minutu bateko isilunea deitu du biharko.
Espainiako Estatuan aurten izan den seigarren hilketa matxista da Malagako hau. Guztira 1.246 emakume hil dituzte 2003tik, lehenengo datu ofizialak daudenetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda