1.500 agentek osatuko dute Sevillan ehun bat mila zaleren harrera-dispositiboa
Athleticeko eta Mallorcako ehun mila zale inguru espero dituzte Sevillan asteburu honetan, larunbatean (22:00etan) bi taldeek La Cartuja zelaian jokatuko duten Errege Kopako finalaren aitzakian. Hori dela eta, Estatuko Segurtasun Indarretako 1.500 agentek osatutako segurtasun dispositiboa prestatu da, finalaren aurretik, bitartean eta ondoren segurtasuna zaintzeko.
Sevillako Udalak ere parte hartzen duen eta Espainiako Gobernuak Andaluziako hiriburuan duen Ordezkariordetzak koordinatuko duen dispositibo hori, ostiraleko 06:00etan hasiko da, eta igandeko 14:00ak arte egongo da indarrean.
Hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak Sevillan duen ordezkariordeak, Francisco Toscanok, segurtasun-dispositiboaren nondik norakoak zehaztu ditu. Lehen ere, "Sevillak arrakasta izan duten ekitaldi jendetsuak" egin izan direla azaldu du, "Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen operatiboen koordinazio eta lankidetza handieneko erantzun eredugarriari esker". Hori dela eta, "beste behin ere, eta bosgarren urtez jarraian hartuko duen final honetan ere Sevilla eredu izatea" espero du.
Ostiraletik, apirilaren 5etik, Guardia Zibileko 132 agente (hainbat espezialitatetakoak) eta Espainiako Poliziako 1.361 agente ariko dira txandaka, ostiraleko 06:00etatik, igandeko 14:00ak arte partidaren ingurukoak zaintzen, segurtasun pribatuko 700 laguntzaile ingururen laguntzarekin.
La Cartujako kirol-hitzordura 100.000 zale inguru joatea espero da. Partida hasi baino hiru ordu lehenago irekiko ditu ateak estadioak, sarrera duten 51.627 zaleen sarrera eta kokapena arinagoa izan dadin; 21.000 sarrera erosi dituzte Athleticeko zaleek eta 15.000 Mallorcakoek, Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzak bidalitako ohar baten arabera.
Trafikoko dispositibo berezia
Egunotan bi klubetako zalez betetako 250 autobus inguru iritsiko direla aurreikusten da (Athleticen 200 eta Mallorcaren 50), baita 2.700 ibilgailu ere, gehienak euskaldunenak (2.000, horietatik 700 karabanak izango dira).
Joan-etorri horiek ahalik eta egokien egin daitezen, Espainiako Trafikoko Zuzendaritzak (DGT) neurri bereziko dispositiboa izango du martxan, bai hirian bertan, bai eta hiritik kanpo ere.
Horrela, Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren Trafikoa Kudeatzeko Hego-mendebaldeko Zentrotik etengabe monitorizatuko dira sarbideak, telebista-zirkuitu itxiko kamera-sarearen bidez eta mezu aldakorreko paneletan seinaleztatuko dira oharrak. Bestalde, La Cartuja estadiora (SE-30 eta A-8033) sartzeko hiriarteko bideen kontrola indartuko da. Ekitaldirako eskuragarri dauden baliabide tekniko eta giza baliabide guztiak Guardia Zibilaren Trafiko Elkartearekin koordinatuko dira etengabe.
Gainera, egunero batez beste 180 hegaldi komertzial bideratzen dituen Sevillako aireportuak ohikoak baino 54 iritsiera eta 52 irteera gehiago programatu ditu.
Horrez gain, 270 bidaiarirentzako edukiera duen Bilbo-Sevilla charter trena dago, eta Madril-Sevilla trenak indartuko dira 3.000 eserleku gehiago gaituta.
Errespeturako eta gozamenerako deia
Toscanok dei egin die bi taldeetako zaleei eta sevillarrei "kirola topaleku, errespetu eta gozamenerako lekua dela erakusteko". Horregatik, zalegoek 'Fan Zone' bana izango dute estadioaren inguruan.
Athleticen kasuan, jarraitzaileek Banderen Orubean (Solar de las Banderas), izango dute gune hori, Torre Sevilla merkataritza-gunetik gertu eta 40.000 jarraitzailerentzako edukiera izango du. Larunbateko 10:00etan irekiko dituzte ateak, eta 02:00etan itxi, partidaren ondoren.
Mallorcako zaleek, bestalde, Alamillo Parketik gozatu ahal izango dute partida aurreko orduez, larunbateko 10:00etan ireki eta egun horretako 20:30ean itxiko den gunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzak ia 60.000 euroko soldata eskaini die barneko mediku egoiliarrei
Bigarren urtez jarraian Gaztetzeko eta Fidelizatzeko Programa abiatu du Osakidetzak, azken urteko egoiliarrak mantentzeko eta talentua erakartzeko asmoz. Hortaz, lehen edizioan baino 2.500 euro gehiago irabaziko dute erresidentzia amaitu eta Osakidetzan lan egiten duten medikuek.
Abian da Nelson David Moreno Bolañosen aurkako beste epaiketa bat: 77 urteko gizon bat hiltzea egozten zaio, app baten bidez zita bat izan ondoren
Akusatuari 37 urteko kondena ezarri zaio, beste hiru epaiketatan; gutxienez bost gizonezko homosexualen heriotzarekin lotu dute ikertzaileek, baina zazpi ere izan litezke.
Adimen gaitasun handiko helduak eta arrakastaren mitoa
Adimen handiko helduek benetan al dute bizimodu errazagoa? Asier Arrieta psikologoak eta heldutan diagnostikatutako Haizea Lopez idazleak ikuspegi anitzeko errealitatea deskribatu dute. Izan ere, potentzial handiarekin bizitzeak ez du beti bizitza errazago bihurtzen, diagnostiko berantiarrak, autoexijentziak, antsietateak eta ingurukoen itxaropen handiek tarteko.
Aranako harrera zentroa urrian zabalduko dute eta 120 pertsonentzako lekua izango du
Espainiako Gobernuak azaldu duenez, plaza kopurua murriztu izanaren arrazoia da —hasiera batean, 350 plaza zeuden aurreikusita— duela hiru urte proiektua pentsatu zenean baino errefuxiatu gutxiago ari direla iristen egun Estatura. Ondorioz, "presioa nabarmen murriztu" da.
Ikertzaileek nabarmendu dute akusatuak "bere borondatez" bi aldiz aitortu zuela Lukas Agirre hil zuela
Halaber, agente batek adierazi du bigarren auzipetuak jakinarazi ziola krimenean erabilitako labana berea zela eta ustezko hiltzaileari berak eman ziola.
Jokabide homofoboa egotzita Iruñean epaitu dituzten lau gazteek ukatu egin dute gertakarietan parte hartu izana
Biktimari elkartasuna adierazteko, Egham Nafarroak elkarretaratzea egin du auzitegiaren atarian eta homofobiari aurre egiteko neurriak eskatu ditu.
100.000 € gorde dira indarkeria matxistaren biktimen seme-alaben laguntzetarako Euskadin
2025ean emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeen 8 seme-alaba lagundu dira. Laguntza ama hiltzen den unean adingabeak diren seme-alabei zuzenduta dago, eta 21 urte bete arte eska daiteke.
Insaustik airean utzi du 2030eko Munduko Futbol Txapelketarako Donostiaren hautagaitza: “Zer ekarriko duen aztertu egin behar da”
Alkateak “zuhur eta zorrotz” aztertu nahi du ekitaldiak ekonomian, logistikan eta gizartean izango duen eragina; PSE-EEk, berriz, Donostiaren hautagaitza irmoago babestea eskatu du.
Maialen Mazonen hilketagatik akusatutako gizonak uko egin dio epaiketan deklaratzeari
Ondorioen idatzian, akusazioek 45 urteko kartzela eskariari eutsi diote Mazonen ustezko hiltzailearentzat, eta defentsak ere hasierako eskaria mantendu eta absoluzioa galdegin du.
Honako hauek dira Euskadiko bizitegi-larrialdiari erantzuteko gaurtik indarrean diren premiazko neurriak
Etxebizitzaren arloko politika publikoak merkatuaren errealitate berrira egokitzea bilatzen du Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuak, estaldurak eta laguntzak handituz, tresnak malgutuz eta gaur egun etxebizitza duina eta egokia lortzeko zailtasun handiagoak dituztenei "modu azkarragoan eta eraginkorragoan" erantzuteko. Gainera, etxebizitza babesturako eta alokairu publikorako higiezinen-parkea handitzeko neurriak aurreikusten ditu.